Mercadonaren Ingurumen Memoria berria (2019-2020)

Mercadonak Ingurumen Memoria berria plazaratu du

2021ko ekainaren 07a
  • Edizio honetan, Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistemak 2019an eta 2020an egindako aurrerapenak biltzen dira.
  • Azken bi urteetan, enpresak 94 milioi euro inbertitu ditu ingurumenaren alde.
  • 2020an, plastikoak murrizteko 6.25 Estrategiarekin Planeta zaintzen jarraituko zuela adierazi zuen Mercadonak.

Mercadonaren helburua da jendeak existitzea nahi duen eta hartaz harro egoteko modukoa den enpresa bat izatea. Hori dela eta, baita enpresaren hazkundearen eta gizartearen eskaeren ondorioz ere, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioa du, zeina hiru arlotan duen ingurumen-inpaktua murriztean oinarrituta baitago: Optimizazio logistikoa, energia-eraginkortasuna: etahondakinen kudeaketa.

Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema etengabe ari da egokitzen, eta adi jarraitzen die sortzen diren erronkei eta ingurumen-jarduera hobetzeko eta jasangarritasuna handitzeko beharrei.

Ildo horretan, 2019 eta 2020 bitartean 94 milioi euro inbertitu zituen ingurumenaren alde; enpresaren Ingurumen Politika sendotu zuen, eta 6.25 Estrategia txertatu, bere prozesuetan plastikoen erabilera eta plastikoen kudeaketa hobetzeko erronkari ekiteko.

Dokumentu honetan, Mercadonak ingurumen-arloan azken bi urteetan egindako aurrerapenak bildu dira.

 

Ingurumen Memoria 2019-2020

Descargar

 

Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema (2019-2020)

Optimizazio logistikoa

Eskura dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzea da Mercadonaren kudeaketa logistikoaren oinarria. Horri “gehiago garraiatu baliabide gutxiagorekin” esaten zaio; hau da, ahalik eta ibiltarte gutxiena eginda ahalik eta produktu gehiena garraiatzera bideratutako estrategia-multzo bat.

Gainera, konpainiak bere prozesuak aztertzen jarraitzen du, hornidura eta hiri-ingurunera egokitzea ahalbidetuko duten soluzio logistiko jasangarriak aurkitzeko, hala nola erregai alternatiboak erabiltzea, kamioi eta furgoneten hozteko ekipamenduak hobetzea eta Lean & Green-i atxikitzea.

Ezagutu Mercadonaren optimizazio logistikoko azken neurriak Ingurumen Memoria berrian.

Energia-eraginkortasuna

Mercadonak energia-baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko aukera emango duten denden eta bloke logistikoen sare bat izateko lanean dihardu; esate batera, dendak berritzen eta eraginkorragoa den denda-eredu berri bat ezartzen ari da, energia aurrezteko neurriak dituena.

Ezagutu Mercadonaren energia-eraginkortasuneko azken neurriak Ingurumen Memoria berrian.

Hondakinen kudeaketa

Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sisteman, enpresaren prozesuetan sortzen diren hondakinak murriztea da helburu nagusia. Ontzi komertzialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko sistemak ditu, baita hondakinak alferrik galtzea prebenitzeko estrategiak ere, jada errotuta daudenak.

2020an beste urrats bat egin zuen, Marcadonaren 6.25 Estrategia sortuta, zeinaren helburua baita marka propioko ontzietan plastiko birjinaren kantitatea murriztea eta gizartearekin lankidetzan birziklatze-prozesu eraginkorrago bat sortzea, guztiok batera ekonomia zirkularrerantz jo ahal izateko.

Mercadonaren 6.25 Estrategiaren konpromisoak

Orain arte, erabilera bakarreko plastikozko poltsak eta behin erabili eta botatzeko plastikozko produktuak baztertu ditu, eta tresneria jasangarriaz ordeztu denda guztietan.

Ezagutu Mercadonaren hondakinen kudeaketarako azken neurriak Ingurumen Memoria berrian.

Beste konpromiso batzuk

Mercadonak lankidetza eta aliantza batzuk ditu, muntaketa-katearen maila guztietan jasangarritasuna handitzeko sinergiak ezartzen laguntzen dutenak. Konpromisoen artean daude Mercadonaren animalien ongizaterako politika eta Ekonomia Zirkularraren Mercadona Katedraren sorrera, UPF-BSMrekin batera

Ezagutu Mercadonak ingurumenaren alorrean ezarritako azken neurriei buruzko xehetasunak Ingurumen Memoria berrian.