Duela zenbait urtez geroztik, Mercadonan Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat dugu, hainbat arlotan sortutako ingurumen-inpaktuak identifikatzera, aurreikustera eta murriztera bideratua.
Disfrimurrekin eta Acotralekin elkarlanean, 33 paleteko kargako ibilgailu horiekin probak egiten hasi da Murtzian eta Madrilen, CO2-emisioak 102 tona murrizteko.
Bere flotan 21 paleteko bi kamioi elektriko zurrun ere sartu ditu, enpresaren emisiorik gabeko lehen kamioiak (DGT etiketa), eta urtean 111 tona CO2 gutxiago isurtzen ditu Alacanteko dendak hornitzen.
Kamioi-flota “gaztea” du, eta, horri esker, 2015etik aurrera, 85.000 t CO2 gutxiago isuri du, eta palet bakoitzeko % 27ko murrizketa lortu du.
Logistika berdearekin duen konpromisoan aurrera egiteko eta jasangarritasuna indartzeko.
Haren teknologia berriak lagundu egiten du konpainiaren eguneroko jardueraren inpaktua gutxitzen, hirietako airearen kalitatea hobetzen eta zarata gutxitzen.
Ibilgailu berria Scania da, % 100 elektrikoa, 21 paleteko edukiera du, 26 tona du gehieneko masa baimendua, eta gutxi gorabehera 200 km inguruko autonomia du teorian. Ezaugarri horiekin, irtenbide ezin hobea da hiri barruko banaketarako.
Scania, Acotral, Frigicoll eta ThermoKingekin lankidetzan.
Mercadonak ziurtatu du 2016-2020 bitartean % 27 murriztu duela CO2 baliokidearen emisioa bere prozesu logistikoetan; hala, hasieran ezarritako % 20ko helburua gainditu du.
2020an, konpainiak bat egin zuen AECOCek Espainian bultzatzen duen nazioarteko Lean & Green ekimenarekin. Mercadonak diseinatu duen eta saritua izan den Emisioak Murrizteko Planak ziurtatzen du azken 5 urteetan gutxienez % 20 murriztu dituela logistikarekin lotutako emisioak.
Prozesuak berriro ebaluatu ondoren, jasangarritasun-estrategia berriak abian jarri eta hobekuntza garrantzitsuak ezarri dira.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.