Mercadonaren denda baten kanpo-fatxada

Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistema

2023ko ekainaren 05a
  • Duela zenbait urtez geroztik, Mercadonan Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat dugu, hainbat arlotan sortutako ingurumen-inpaktuak identifikatzera, aurreikustera eta murriztera bideratua.

Jakinik zeinen garrantzitsua den gizartearentzat gure planeta zaintzea eta jardunbide jasangarriagoak martxan jartzea, Mercadonak konpromiso irmoa hartu du ingurumena zaintzeko eta behar bezala erantzuteko gaur egun ingurumenaren arloan ditugun erronkei.

Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa garatu du konpainiak, muntaia-kateak ingurunean duen eragina identifikatzeko, prebenitzeko eta murrizteko, Logistikaren optimizazioaren, Energia-efizientziaren eta Hondakinen murrizketaren bidez.

Bideoa gaztelaniaz

Logistikoaren optimizazioa

Eragina minimizatzeko funtsezko estrategietako bat logistikaren optimizazioa da, “Baliabide gutxiagorekin gehiago garraiatzea” premisan oinarritua. Joan-etorri bakoitza optimizatzea da helburua; hala, besteak beste, joan-etorrien kopurua murriztuko litzateke eta trafiko-pilaketak murriztu.

Horretaz gainera, konpainiak garraio-mota jasangarriagoak bilatzen dihardu etengabe, erregai alternatiboak baliatuz, eta azken milia hobetzeko estrategiak garatzen.

Horren azken adibidea trakzio-ibilgailu guztiz elektrikoekin egiten ari den proba da. Pauso horrek halako ebaluazioak egiten dituen sektoreko lehenengo enpresa bihurtzen du Mercadona; urrats aitzindaria da hori 2050erako garraioa deskarbonizatzeko prozesuan, eta bat dator emisio neutroen Europako Itun Berdean jasotako konpromisoekin.

Logistikaren optimizazioarekin loturiko beste neurri batzuk:

  • Gutxiago kutsatzen duten erregaiak erabiltzea, hauei esker: gas bidezko kamioiak, EURO 6 edo goragoko flota, ECO furgonetak, trenbide-garraioa eta kamioi bitrailer eta megatrailerrak.
  • Kamioi eta furgonetetako hozteko ekipamenduak hobetzea, hozgarri natural jasangarriagoak eta eraginkorragoak erabiltzen baitituzte.
  • Lean & Green eta bestelako ekimen batzuekin bat egitea.

Energia-efizientzia

Energia-efizientzia da ingurumena zaintzeko beste arlo funtsezko bat. Beste teknologia eta praktika bereizgarri batzuk ere baditu konpainiak energia-kontsumoa eta karbono-aztarna murrizteko.

Mercadonak energia aurrezteko zenbait neurri bereizgarri ditu martxan bere denda-eredu aitzindarian; esate baterako, argiztapen-sistema efizienteak, eguzki-plakak teilatuetan, eta azken belaunaldiko ekipoak eta makinak: hozkailu-hormak edo produktu izoztuen altzari itxiak.

Hondakinen murrizketa

Azkenik, lehengai-kontsumoa murriztea aldezten du, eta berrerabilpena eta birziklapena sustatzera bideratutako hondakinen kudeaketa.

Horren adibide dira % 70 plastiko birziklatuz egindako poltsak, marka propioko ontzietan plastiko gutxiago erabiltzeko ahalegina edo materialak birziklatzeko aukera ematen duten zaborrontziak jartzea dendetan. Orobat, barne-prozesuak hobetzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko ahalegina ere egiten du konpainiak, beti alternatiba jasangarriagoak bilatzea helburu.

Beste adibide batzuk

Elikagai-soberakinak dohaintzan emateak laguntzen du elikagai gutxiago alferrik galtzen eta horrek ingurumenean duen eragina murrizten.

Horretaz gainera, ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak eskaintzen dizkio konpainiak “Nagusi"ari (bezeroei).  Alor horretan, karga erdiazkarreko sarea zabaltzen ari da konpainia zerbitzua hobetzeko: 3,7 kW-etik 22 kW-era handitu nahi du eskaintza. Horretarako, aurreikusita dauka 21 milioi euro inbertitzea eta 5.000 bat kargatze-puntu erdiazkar ezartzea; hala, Mercadonaren karga-sarea Espainiako eta Europako hegoaldeko sare pribatu handienetako bat bihurtuko da.

Enpresa arduratsu baten eredua

Ingurumena zaintzea funtsezkoa da Mundu Hitzarmeneko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko. Konpainia 2011z geroztik da ekimen horren bazkide, eta etengabe ari da lanean jardunbide jasangarriagoak sustatzeko eta bere jarduerak eraginik handiena duen helburuei erantzuna emateko.

Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren bidez, GJH hauek betetzen ditu konpainiak:

Objetivos de Desarrollo Sostenible del Sistema de Gestión Ambiental