"Nagusia"
Mercadonaren lehenengo helburua “Nagusia” (bezeroa) uneoro asebeterik edukitzea da. Hori lortzeko, enpresaren erabaki guztien xedean dago “Nagusia“.

Hazkunde partekatuan oinarritutako ekimen eraldatzaile bat, aurrerapena eta garapen jasangarria sortuko dituen inpaktu soziala eragiteko
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzearen eta berrikuntzaren alde egin nahi du, gizartea eraldatzeko, eta, horretarako, Mercadona proiektua osatzen duten guztien ikuspuntu partekatua lortu nahi du: “Jendeak nahi duen enpresa izatea, eta jendea gutaz harro sentiaraztea”.
Horretarako, jokabide arduratsua eta elkarrekin hitz egiteko jarrera gardena sustatu nahi ditu, jardueraren garapen-eremuak hobetzen lagunduko duten neurriak ezarri ahal izan ditzan.
Mercadonaren lehenengo helburua “Nagusia” (bezeroa) uneoro asebeterik edukitzea da. Hori lortzeko, enpresaren erabaki guztien xedean dago “Nagusia“.
Bere bezeroak asebete ahal izateko, Mercadonak Langilearen asebetetzea bilatzen du ere. Hori dela eta, egonkortasunean, formakuntzan eta barne promozioan oinarritzen du, besteak beste, bere Giza Baliabideen eredua.
Mercadonak hornitzaile espezialistekin batera jarduten du, “Nagusia”rentzat (bezeroa) eta harekin produktu-sorta eraginkorra sortzeko asmoz.
Enpresaren xedea betetzeko, Gizartea asebete behar da, haren garapenari eta aurrerapenari lagunduz modu eraginkor, arduratsu eta jasangarrian.
Etekina enpresako gainerako osagaiak asebete ondoren iristen da beti. Enpresa-proiektu jasangarri bat, bost osagaiekin oparotasun partekatua sortuko duena.