Bloc de notas y teclado de portátil

Zehaztapenak eta Baldintzak

Web-orriaren titularraren identifikazioa

MERCADONA S.A. (aurrerantzean Mercadona), bere egoitza soziala c/ Valencia 5, Tavernes Blanques, (Valentzia) helbidean duena, eta Valentziako Merkataritza-Erregistroko 3073.garren liburukian, 389 Sozietateen Liburuko Atal Orokorreko 389an, 170 folioa, V-5581 zenbakidun orrian eta A-46.103.834 I.F.Z. duena, da Web-aren titularra (aurrerantzean "Web" edo "gunea" era berdinean deitua). 

Gure web-orrietatik nabigatzean, beren erabilera jarraian deskribatzen ditugun baldintzen araberakoa izango dela onartzen duzu. Ez bazaude ados, mesedez, ez sartu, nabigatu edo erabili Web-gunea.

Mercadonak Web honetako aurkezpen, konfigurazio eta edukiak aldatzeko eskubidea gordetzen du, eta baita bere Zehaztapenak eta Baldintzak partzialki ala osoki aldatzekoa ere, erabiltzailea ohartaraziz, halakoetan.    

Mercadonari buruzko galdera edo iruzkinik baduzu, gurekin harremanetan jartzeko hemen klikatu.

Gunearen erabilera

Mercadonaren web-gunean eskuragarri dagoen informazioa erabilera pertsonalerako bakarrik balia daiteke, eta ez erabilera komertzialerako, hala adierazten ez bada. Asmo komertzialeko edozein erabilpen egiteko (erreprodukziorako, adibidez), erabiltzaileak aurretik lortu behar du Mercadonaren oniritzia, eta hitzarmen bat sinatu. 

Web-ari ezin zaio legearen kontrako erabilerarik eman, bereziki honako helburu hauetarako (adierazpen modura aipatuak, zentzu mugatzailerik gabe):

  • besteei iruzur egiteko
  • moralitate publikoaren aurka egiteko
  • jabetza intelektualaren eskubideak edo antzekoak urratzeko
  • birusak edo ordenagailuak kaltetu dezakeen bestelako programak edukian  txertatzeko.
  • erabiltzaileak eskubiderik ez duen hiperesteka edo edukirik igorri, biltegiratu edo kargatzeko, bereziki esteka edo eduki horiek legez kanpokoak izan eta datu pertsonalak babesteko legea urratzen dutenean.
  • publizitatea edo eskatu gabeko posta elektronikoak (spam izenez ezagunak) banatzeko.

Jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak

Webgunean agertzen diren logotipo, marka eta izen komertzial guztiak Mercadonaren jabetzak dira, eta Mercadonaren enpresa-arauek baldintzatzen dute horien erabilpena.

Webgune honen parte diren artikuluak, informazioa eta beste osagaiak Jabetza Industrial edota Intelektualaren Legearen babespean daude. Horrek esan nahi du edozein motatako informazio edo dokumentaziorik ezin dela aldatu, kopiatu, erreproduzitu, erantsi edota erabili (baldintza hauek eta legeak ezarritako salbuespenekin), Mercadonaren idatzizko baimenik gabe.

Hirugarrenen web-gunetarako estekak

Mercadonaren web-orriak hirugarrenen web-orritara zuzentzen duten estekak izan ditzake. Mercadonak ez du bere gain hartzen estekatutako orri horien edukia. Orri horien erabilpenari loturiko arriskuak erabiltzailearen gain geratzen dira.

Erantzukizuna

Mercadona web-gune honen titularra da eta, besterik adierazten ez bada, bertan bilduriko eduki guztiarena. Mercadonak web-guneko informazioa eguneratua eta zehatza izatea nahi du, eta komunikatzen zaizkion akats guztiak zuzenduko ditu. 

Hala ere, edukiak ez du berez kontratu-harremanik eratzen; Mercadona, hortaz, ez da gune honen informazioarekin loturik edozein erabiltzailek izan lezakeen edozein galera edo kalteren erantzule.

Informazioa aldatzeko ahaleginak, edo gunearen segurtasuna kaltetu edo arriskuan jar dezakeen edozein ekintza, zorrozki debekaturik daude.

SSL (Secure Sockets Layer) softwarea erabiltzen dugu datu-transferentzia gauzatzen den bitartean zure informazioa babesteko. SSL protokoloa Interneteko datu-transferentziarako protokolo oso segurua da, egiaztatua.

Gatazken konponketa

Web-aren erabilpenarekin lotutako interpretazio eta egikaritze gatazketan aplikatuko den araudia Espainian indarrean dagoen legeria eta espainiar Epaitegi eta Auzitegiak izango dira.

Azken eguneraketa: 2016ko Azaroaren 29(a)n

© MERCADONA, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuak