Mercadonaren poltsak egiteko erabiltzen den material birziklatua enpresaren denda eta biltegietatik dator.
2021ean, konpainiaren plantillak, plastikozko filma bereiziz, material horren 15.170 tona berreskuratu zituen. Horietatik, 8.500 tona berrerabili egin ziren kutxetako, etxerako zerbitzuko eta Mercadona Online zerbitzuko poltsa birziklatuak egiteko.
Ordezkoak erabiltzeak bi helburu ditu: batetik, ontzien hondakinak murriztea, bai eskuetako xaboiari dagokionez (urtean gutxienez 90 tona plastiko gutxiago erabiltzea dakar horrek), bai aurpegiko kremen lerro berriari dagokionez; eta, bestetik, “Nagusi”ak (bezeroak) erosketak merkeago egin ahal izatea.
Berritasun hori konpainiaren 6.25 Estrategiaren barruan sartzen da; estrategia horrekin, 2025ean helburu hirukoitza lortu nahi da: bere ontzietan plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztiak birziklatzea.
Mercadonak badu Animalien Ongizaterako Politika bat, non azaltzen baita zer ahalegin egiten dugun animalien bizitza osoan baldintza duinak bermatzeko, baita elikagaien segurtasuna eta produktuaren kalitatea bermatzeko ere.
Mercadonaren haragi, arrautzen eta esnearen hornitzaileek Animalien Ongizatearen arloko ziurtagiria dute.
Mercadonak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat egiten du, eta horiek lortzeko lanean ari da Agenda 2030en esparruan.
Konpainiak bere maionesen errezeta berritu du, “Nagusi”en (bezeroak) iradokizunei jarraikiz, eta Hacendado markako saltsa horren sei erreferentzien zaporea, usaina eta testura hobetu ditu.
Plastikoa murrizteko 6.25 estrategiarekin bat etorriz, lau bilgarriren kasuan material hori kendu eta beste material batzuk erabiltzen hasi da; hala, urtean 900 tona plastiko gutxiago erabiliko du.
Salsa Rica Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau, Agoncillon (Errioxa) dituen instalazioetan.
Mercadona da lehen enpresa, sektorean, bere dendetako langile guztiei astean bi eguneko atsedenaldia ematen diena, hala lana eta familia uztartzea sustatzeko.
Berrikuntzetan sartzen da garagardo-botilei eusteko sistema ere, Martens hornitzaileak Mercadonarentzat esklusiban sartua Espainian, plastikozko filmaren ordez itsasgarri bat jartzen duena botilak multzokatzeko.
Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak aitortza egiten die Espainiako elikagai-sektoreko hainbat proiektu eta jardunbide egoki berritzaileri.
Haren teknologia berriak lagundu egiten du konpainiaren eguneroko jardueraren inpaktua gutxitzen, hirietako airearen kalitatea hobetzen eta zarata gutxitzen.
Ibilgailu berria Scania da, % 100 elektrikoa, 21 paleteko edukiera du, 26 tona du gehieneko masa baimendua, eta gutxi gorabehera 200 km inguruko autonomia du teorian. Ezaugarri horiekin, irtenbide ezin hobea da hiri barruko banaketarako.
Scania, Acotral, Frigicoll eta ThermoKingekin lankidetzan.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.