2023an, aurreikuspena da energia berriztagarria sortzeko ahalmena 240 denda gehiagotan ezartzea, bai eta bloke logistiko berrietan eta Erlauntzetan ezartzea ere.
Eguzki-panelak dituen Mercadonaren denda batek urteko energia-kontsumoaren % 20 inguru aurrezten du energia fotovoltaikoa instalatua ez duen denda baten aldean; horrek esan nahi du gutxi gorabehera 30 t CO2 murriztea supermerkatu bakoitzeko.
2022an 14 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu eguzki-panel berriak jartzeko, eta, horri esker, 3.000 tona CO2 baino gehiago emititzea saihestu da.
Iberdrolarekin eta Repsolekin lankidetzan, konpainiak kalitatezko kargatze-zerbitzua eskaini nahi du oso prezio lehiakorrean.
Karga 6 aldiz azkarragoa izango da, 3,7 kW-etik 22 kW-era igota.
Aurreikuspenen arabera, 2024aren amaierarako, 5.000 kargatze-puntu erdiazkar ezarriak egongo dira, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko Espainiako sare handienetako bat sortuko da.
Haren teknologia berriak lagundu egiten du konpainiaren eguneroko jardueraren inpaktua gutxitzen, hirietako airearen kalitatea hobetzen eta zarata gutxitzen.
Ibilgailu berria Scania da, % 100 elektrikoa, 21 paleteko edukiera du, 26 tona du gehieneko masa baimendua, eta gutxi gorabehera 200 km inguruko autonomia du teorian. Ezaugarri horiekin, irtenbide ezin hobea da hiri barruko banaketarako.
Scania, Acotral, Frigicoll eta ThermoKingekin lankidetzan.
Mercadonak ziurtatu du 2016-2020 bitartean % 27 murriztu duela CO2 baliokidearen emisioa bere prozesu logistikoetan; hala, hasieran ezarritako % 20ko helburua gainditu du.
2020an, konpainiak bat egin zuen AECOCek Espainian bultzatzen duen nazioarteko Lean & Green ekimenarekin. Mercadonak diseinatu duen eta saritua izan den Emisioak Murrizteko Planak ziurtatzen du azken 5 urteetan gutxienez % 20 murriztu dituela logistikarekin lotutako emisioak.
Prozesuak berriro ebaluatu ondoren, jasangarritasun-estrategia berriak abian jarri eta hobekuntza garrantzitsuak ezarri dira.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.