Mercadonaren Bezeroaren Arretako langilea ordenagailuan lanean

Pribatutasun-politika

 

I. IDENTIFIKAZIOA

  • Titularra: MERCADONA SA (aurrerantzean, “MERCADONA”)
  • IFK: A-46.103.834
  • Sozietatearen egoitza:  Valencia kalea, 5, Tavernes Blanques (Valentzia)
  • Erregistro publikoa: Valentziako Merkataritza Erregistroan inskribatua, Sozietateen Liburuko Atal Orokorreko 3073 liburukian, 389 orokorrean, 170 folioan, V-5581 zenbakian
  • Telefonoak: 800 500 220

II. XEDEA

MERCADONAren asmoa da erabilera-baldintza hauen bidez azken erabiltzaile guztiek jakitea zer eskubide eta betebehar dituzten Facebookeko, Twitterreko eta abarretako beren profil sozialak bisitatzen dituzten unetik beretik.

Halaber, MERCADONAk erabiltzaileei jakinarazten die zer eskubide eta betebehar dituzten beren profil sozialetan, logotipoetan eta erabilitako marketan erakutsitako edukiei dagokienez, eta zer erantzukizun izan ditzaketen zerbitzua erabiltzeagatik.

MERCADONAren profil sozialak bisitatzen dituen erabiltzaile orok berariaz eta zalantzarik gabe onartzen ditu erabilera-baldintza hauek eta pribatutasun-politika, eta baita etorkizunean gehituko diren aldaketak eta/edo lege-testu gehigarriak ere. Baldintzaren batekin ados ez bazaude, MERCADONAren profil sozialari jarraitzeari utz diezaiokezu edo harekin interakzioan aritzeari utzi edozein unetan, sare sozial bakoitzaren prozedura aplikatuz.

Baldintza hauen interpretazioari dagokionez, jotzen dugu pertsona bat erabiltzaile izatera pasatzen dela MERCADONAren profil sozialei lotutako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzen dituenean, horretarako nahikoa izanik profila bisitatzea.

III. ARDURAK

MERCADONAk erabateko konpromisoa du zerbitzuak behar bezala eta erabiltzaileekin adostutako baldintzen arabera funtzionatzeko. Hala ere, baliteke batzuetan erantzukizunak sor ditzaketen egoera batzuk gertatzea (batez ere asmo txarreko hirugarren batzuen esku-hartzeagatik).

Hori horrela, jarraian adierazten ditugu horrelako egoerak (adibideak dira, ez zerrenda itxia), non MERCADONA ez baita erabiltzaileen jardueren erantzule izango eta erabiltzaileak berak egingo baitira sor daitezkeen erantzukizunen erantzule:

MERCADONAk argitaratu edo partekatu ez duen edo kanpoko hirugarren batek argitaratu duen informazioren bat agertzea sare sozialean argitaratuta.

Sare sozialak ez funtzionatzea plataformaren beraren jabeari edo hirugarren batzuei egotz dakizkiekeen arrazoi teknikoengatik edo aurreikusi ezin diren edo ezinbesteak eragindako arrazoiengatik; egoera horien erantzukizuna sare sozialarena da, edo, hala badagokio, hirugarren batena.

Sare sozialak bere erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak edo funtzionatzeko modua aldatzea; egoera horien erantzukizuna sare sozialarena da.

Erabiltzaileak honelako materiala gordetzea, zabaltzea, argitaratzea edo banatzea sare sozialetan: difamaziozkoa, iraingarria, diskriminatzailea, indarkeria bultzatzen duena edo moralaren, ordena publikoaren, oinarrizko eskubideen, askatasun publikoen, ohorearen, intimitatearen edo hirugarren batzuen irudiaren aurka egiten duena.

MERCADONAren edo beste erabiltzaile baten ekipoetan datuak, birusak edo kode maltzurra sartzeko erabiltzea erabiltzaileak sare soziala.

MERCADONAren profil sozialen bidez eskuragarri dagoen edukiren bat unean indarrean dagoen araudiaren kontrakoa izango balitz, MERCADONAk konpromisoa hartzen du eduki hori kentzeko, egoera horren berri izan bezain pronto.

MERCADONAk ez du konpromisorik hartzen erabiltzaileei jakinarazteko haien iruzkinak eta argitalpenak editatzen edo aldatzen dituenean. Bestalde, MERCADONAk aukera du ohartarazteko eta neurri egokiak hartzeko aldizka eta sistematikoki eduki desegokia bidaltzen duten erabiltzaileak kanporatzeko edo haiei zerbitzua eteteko. Aipatutako portaerak behin baino gehiagotan izan duten erabiltzaileei —zerbitzua eten bazaie edo zerbitzutik kanporatuak izan badira— behin betiko eragotzi ahal izango zaie profil soziala erabiltzea, eta horrek berekin ekarriko luke programatik behin betiko kanporatzea eta erabiltzailea betiko blokeatzea.

Halaber, MERCADONAk ez du bermatzen bere profil sozialean edo harekin lotutako edozein gunetan dagoen hirugarren batzuen edukiaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, indarraldia eta zintzotasuna. MERCADONA ez da MERCADONAk kudeatzen ez dituen webguneetako edukien erantzule.

MERCADONAren profil sozialean agertzen diren hirugarren batzuen iritzi, gomendio edo adierazpenek ez dute zertan islatu MERCADONAren iritzia, ezta jarduera-ildo jakin batekiko konpromisoa adierazi ere.

MERCADONAren profil sozialaren bidez sare sozialetan emandako informazioa ez da inola ere MERCADONAK ematen duen aholkularitza profesional eta presentzial baten parekotzat jo behar. Erabiltzaileek beren egoera eta kontsulta jakinei lotutako aholkularitza profesional egokia eskuratu beharko dute, hartutako neurriak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen. Sare sozialen bidez emandako informazioa inola ere ez da MERCADONAk aurrez aurre ematen duen informazioaren ordezkotzat joko.

MERCADONAk erabiltzaileei gomendatzen die zuhurtziaz eta zentzuz jardun dezaten bere profil soziala erabiltzean eta zehaztasunez ebaluatu dezaten haren bidez beren helburuetarako argitaratutako informazioaren egiazkotasuna, indarraldia, zintzotasuna eta garrantzia. Informazio horretan oinarrituta erabiltzaileek hartzen duten erabaki oro haien ardura izango da, eta egon litezkeen arriskuak beren gain hartzen dituzte.

IV. ARGITALPENAK

Erabiltzaileak, behin MERCADONAren profil sozialaren jarraitzaile eginda, iruzkinak, estekak, irudiak, argazkiak edo bestelako edozein eduki argitaratu ditzake, sare sozialaren beraren baldintzen arabera. Nolanahi ere, erabiltzaileak haien titularra izan behar du, jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak izan edo haiek eragiten dieten hirugarrenen adostasuna eduki behar du.

MERCADONAren profil sozialean edukiak partekatzea erabakitzen duen erabiltzaileak jakitun izan behar du bere argitalpenak atzitu eta, beraz, ikusi ahal izango dituztela gainerako erabiltzaileek, eta bera dela horrek bere pribatutasunerako izan ditzakeen ondorioen erantzule bakarra.

Espresuki debekatuta dago MERCADONAren profil sozialean argitaratzea moralaren, etikaren, gustu onaren edo duintasunaren aurkakoa den, edo izan daitekeen, edozein eduki, eta/edo jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak, irudi-eskubideak, pribatutasun-eskubideak edo indarrean den araudia hausten edo urratzen dituen edozein eduki. Halakoetan, MERCADONAk edukiak kentzeko eskubidea du, eta haiek argitaratu zituen erabiltzailea betiko blokeatzeko eska dezake.

Alde horretatik, MERCADONAren profileko sortzaileek, babesleek, iragarleek edo erabiltzaileek argitaratu, adierazi edo bidalitako edukiak, iritziak edo galderen erantzunak —MERCADONAk emandako edukiez bestelakoak— bidaltzen dituen pertsonaren iritziak dira, eta esklusiboki haren ardurapekoak dira, eta ez dute zertan islatu MERCADONAren iritziak; MERCADONA ez da hirugarren batzuek MERCADONAren profil sozialaren bidez argitaratzen, zintzilikatzen, banatzen, hedatzen edo transmititzen dituzten edukien erantzule.

Halaber, MERCADONAk eskubidea du ez erantzuteko banan-banan bere profilaren bidez jasotako iruzkin eta mezuei, eta ez jarraitzeko bere profil sozialari jarraitzen dioten erabiltzaile guztiei.

MERCADONAren profiletan jasotako informazio jakin batek adierazpen prospektiboak jaso ditzake, hauek barne (adibideak dira, ez murriztapenak): etorkizuneko gertaerak, joerak, planak edo helburuak iragartzen edo adierazten dituzten adierazpenak. Ez da komeni erabiltzailea adierazpen horietara bakarrik lotzea, haien izaeragatik ziurgabetasun eta arrisku ezagun eta ezezagunen mende baitaude. Horregatik guztiagatik, MERCADONAk ez du bere gain hartzen adierazpen prospektibo horien eguneratzeak edo berriztapenak publikoki jakinarazteko ardura, ez informazio berria adierazteko, ez etorkizuneko gertaerak edo egoerak adierazteko, ezta beste helburu batzuetarako ere.

Galderen, kexen edo erreklamazioen erantzunak ikusteko, kontsultatu MERCADONAren webgunea https://info.mercadona.es/eu/bezeroaren-arreta non eskuragarri baitaude informazio-kanal egokiak.

VI. PUBLIZITATEA

MERCADONAk bere produktuen eta zerbitzuen publizitatea egiteko erabiliko ditu sare sozialetako bere profilak. Nolanahi ere, MERCADONAk erabakiko balu zure kontaktu-datuak (sare sozialeko erabiltzaile-profila eta/edo helbide elektronikoa) zuzeneko merkataritza-azterketak egiteko erabiltzea, DBLO, DBEO eta IG-MEZLren lege-eskakizunak betez egin beharko luke beti.

Ez da publizitatetzat joko beste erabiltzaile batzuei MERCADONAren profil sozialak gomendatzea haiek ere Mercadonaren jardueraren berri izan dezaten.

VII. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

MERCADONAk erabateko konpromisoa du jabetza intelektual eta industrialen eskubideak babesteko eta defendatzeko. Hori dela eta, hau jakinarazten du:

Inolaz ere ezingo da ulertu erabiltzaileei inolako ustiapen-eskubiderik ematen dienik erakutsitako edukien gainean, horiek bistaratzeko behar dituenetik harago.

Webgunearen edo plataformaren bidez azaldutako logotipo, marka eta izen komertzial guztiak MERCADONAren jabetzakoak dira, eta horien erabilera araututa dago enpresaren arau korporatiboetan eta/edo horien erabilera eta/edo ustiapena baimendu duten hirugarrenek adierazitakoetan.

MERCADONAren profil sozialetan nabigatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, uko egiten zaienik, transmititzen direnik, baimena ematen edo lagatzen denik, osorik edo partez, jabetza intelektual edo industrialen eskubideei, idatziz aurkakoa esaten ez bada behintzat.

Estekei eta hiperestekei dagokienez, litekeena da hirugarren independenteen webguneetarako sarbidea ematea, profil sozialaren bidez erakutsitako eta erreproduzitutako publizitatearekin zuzenean lotuta daudelako. MERCADONAren jabetzako guneak ez direnez eta horien kontrolik ez duenez, MERCADONAk ez du bere gain hartzen haien edukien eta/edo funtzionamenduen ardura.

Indarrean dagoen araudiaren aurkako edukiren bat edo erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeena detektatuko balu norbaitek, horren berri helbide honetan ahalik eta azkarrena emateko eskatzen du MERCADONAk: dpo@mercadona.es

VIII. KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteari buruzko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 ERREGELAMENDUan jasotakoaren arabera, MERCADONAk erabiltzaileei jakinarazten die MERCADONAren profil sozialen bidez emandako datuak eta interes komertzialeko lehentasunen edo beste datu batzuen informazioa MERCADONA SAren jabetzako fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi horren helburua da MERCADONAren bezeroekiko, bezero potentzialekiko eta jarraitzaileekiko harremanak kudeatzea, haien lehentasunak eta beharrak mugatzea eta korporazioko, merkataritzako, publizitateko eta sustapeneko informazioa bidaltzea. Halaber, datu horiek erabili ahal izango dira merkatu-azterketak egiteko, produktuen onarpen-maila ebaluatzeko eta helburu diren herritarren premien azterketak egiteko; bai eta MERCADONAk erabiltzailearekin dituen harremanetatik eratorritako antzeko beste premia batzuetarako ere.

MERCADONAk bezeroari ohartarazten dio bere erantzukizunpean eta bermepean daudela bakar-bakarrik sare sozial honetako orri/profil honen bidez erabiltzaileak ematen dituen izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta tratamendua; eta inolako kasutan ez dagoela bere ardurapean sare sozialaren titularrak edo sare sozialetako profil publikoen bidez datuak eskuratu ditzaketen hirugarrenek ondoren egin dezaketen tratamendua edo erabilera.

Jakinarazten dizugu, indarrean dagoen legediaren arabera, bezeroak eskubidea duela datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko, idatzi bat bidalita MERCADONA SAra (Asesoría Jurídico Procesos; C/ Valencia nª 5; Tavernes Blanques; Valencia, 46016; hemendik aurrera “Helbidea”) edo, Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika nazionalak emandako sinadura digitala baldin baduzu, bezeroaren arretarako formularioa beteta. Horrez gain, edozein unetan eta doan duzu eskubide hauek gauzatzeko aukera:

Datuak eskuratzeko eskubidea gauzatzea sare sozialaren funtzionalitatearen eta erabiltzaile-profilen informaziora sartzeko dituzten aukeren araberakoa izango da. Datuak zuzentzeko aukerari dagokionez, gogorarazten dizugu bakarrik gauzatu ahal izango dela MERCADONAren kontrolpean dagoen informazioaren kasuan (adibidez, orrian bertan argitaratutako iruzkinak ezabatzea). Datuak ezerezteko eta aurka egiteko eskubideei dagokienez, bakarrik gauzatu ahal izango dira MERCADONAren kontrolpean dagoen informazioaren kasuan.

Gainera, MERCADONAren profil sozialetan parte hartzeari, segitzeari edo informazioa jasotzeari utzi diezaioke; interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatu ditzake, edo murriztu dezake norekin partekatuko dituen konexioak, sare sozialek ezarritako mekanismoak erabilita.

Erabiltzaileak edozein unetan ikus ditzake sare sozialen pribatutasun-politikak, eta edozein unetan konfiguratu dezake bere profila pribatutasuna bermatzeko. MERCADONAk bere erabiltzaile guztiak animatzen ditu sare horien baldintzak ezagutzera, erabiltzen hasi aurretik.

Era berean, gomendatzen diegu gure bezeroei MERCADONAren pribatutasun-politikara sartzea, datuen tratamendurako politiken berri izan dezaten: https://info.mercadona.es/eu/hasiera

IX. AUZIAK EBAZTEKO BIDEA

Edozein auzitan edo MERCADONAren profil sozialari eragiten dion edozein gorabeheratan, Espainiako legedia aplikatuko da, eta, profil sozial horren erabileraren ondorioz edo hari lotuta sor daitezkeen gatazkak ebazteko, Valentziako auzitegi eta epaitegiak izango dira eskudun, betiere aplikatu beharreko legediak ez badu espresuki aipatzen beste auzitegi edo epaitegi bati dagokiola eskumena.

MERCADONAren zerbitzuen erabilerari buruzko erreklamazio bat aurkeztu nahi izanez gero, goian aipatutako helbide elektronikora edo helbide fisikora jo behar da, eta, lehenik, adiskidetasunez konpontzeko saiakera egingo da.

Azken eguneratzea: 11/07/2023

Copyright © MERCADONA SA. Eskubide guztiak erreserbaturik daude.