Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ongi etorri Mercadonaren enplegu-orrialdera. Hor aurkituko dituzu Mercadonaren azken lan-eskaintzak, eta enpresak lantaldeari ematen dion balioa garbi ikusiko duzu. Talentuz beterik dago gure lantaldea, eta bikaintasuna eta bezeroa ditu lehentasun nagusi.
Mercadonan, langilea oso aktibo baliotsua da. Mercadonak nahi du bere langileak bikaintasunarekin eta zerbitzuarekin konprometituta eta oso motibatuta egotea eta konpainiaren ikuspegiarekin bat etortzea, proiektu komunaren helburuak lortzeko. Talentuz ongi hornitutako lantalde baten ideien eta ahaleginaren emaitza da gaurko Mercadona.
Mercadonako langileak oso garrantzitsuak dira konpainiarentzat. Mercadonaren Giza Baliabideen Eredua aintzatetsia izan da lanpostu egonkor eta kalitatezkoak eskaintzeagatik. Besteak beste, garapen pertsonal zein profesionala, egonkortasuna, prestakuntza, lidergoa eta ekitatea sustatzeko abiapuntu dira lanpostu horiek.
Sindikatu nagusiekin adostutako Mercadonaren hitzarmenak jasotzen ditu Mercadonako langileen lan-baldintzak eta -eskubideak, eta neurri aitzindariak ditu, hala nola etengabeko prestakuntza edo lana eta familia hobeto uztartzeko neurriak.