Trabajador de Mercadona

Mercadonako Langileen lan-baldintzak

Mercadonako Langileen lan-baldintzak

"Jaso ahal izateko, eman egin behar da aurretik”.

Mercadonaren lan-baldintzak enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzeagatik nabarmentzen dira, prestakuntza, barne sustapena eta ekitatea bultzatzen dituen Giza Baliabide Eredu baten bitartez.

Mercadonaren Giza Baliabideen politika aintzatetsi du Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), eta Banaketaren sektoreko lehen enpresa da Merco Talentua sailkapenean.

Zer eskaintzen du Mercadonak?

  • Enplegu egonkor eta kalitatezkoa

Mercadonako langileek kontratu finkoak eta sektoreko batezbestekoa gainditzen duten soldatak dituzte.

Mercadonako plantilla guztira eta hileko soldata gordina 2022an

  • Ordainketa politika bereizgarria

Urteko irabazien zati bat langileen artean banatzen du Mercadonak. Gainera, ordainsarien politikaren bidez, langileek soldata-igoera dute tarte bat (antzinatasun-urtea) gainditzen duten aldiro; lanpostu berean bost tarte gehienez ere.

Mercadonako oinarrizko langileen soldata-taula, 12 hilekotan, 2022an

Mercadonako plantillan partekatutako irabaziak 2022an

  • Prestakuntza eta Barne Sustapenenerako aukerak

Pertsonak prestatzen eta aukerak ematen badizkiezu, talentu-mintegi bat sorrarazten duzu.

Mercadonan 2022an izan diren trebakuntza-datuak eta mailaz igo diren langileen kopuruak

  • Bateragarritasunerako neurriak

Mercadona saiatu egiten da bere langileek ondo batera ditzaten beren eginkizun pertsonalak eta profesionalak. Beste neurri batzuen artean, amatasun baja hilabete batez luzatzeko aukera ematen du, eta Haurrentzako Zentroak ditu bere bloke logistikoetako batzuetan. Gainera astean bost eguneko lanaldia ezarri du supermerkatuetako langileentzat (5+2). Neurri aitzindaria da, urtean 140 egun libre izango baitituzte.

Mercadonako jaiotza-baimenak, lanaldi murriztuak eta eszedentziak 2022an

  • Gardentasuna eta Parte-hartzea

Mercadonak langileekin partekatzen ditu enpresaren informazioa eta helburuak. Gainera, pertsonen talentua garatzeko, elkarrizketa eta langileen parte-hartzea sustatzen ditu; izan ere, ideiarik onenak jasotzeko, ezinbestekoa da konpainia osatzen duten pertsona guztien sormena baliatzea.

Beste Informazioia

 Txarkuteria ataleko langilea

Mercadonaren lan-eskaintzak

Ezagutu Mercadonaren lan-eskaintzak

Eskaintzak