"Nagusia"
Mercadonaren lehenengo helburua “Nagusia” (bezeroa) uneoro asebeterik edukitzea da. Hori lortzeko, enpresaren erabaki guztien xedean dago “Nagusia“.

1993tik Erabateko Kalitatearen Ereduan oinarritzen ditu Mercadonak bere erabaki guztiak, eta enpresaren bost osagaiak gogobete nahi ditu, neurri eta maila berean: “Nagusia” (barnean bezeroei ematen dien izena), Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala.
Mercadonaren lehenengo helburua “Nagusia” (bezeroa) uneoro asebeterik edukitzea da. Hori lortzeko, enpresaren erabaki guztien xedean dago “Nagusia“.
Bere bezeroak asebete ahal izateko, Mercadonak Langilearen asebetetzea bilatzen du ere. Hori dela eta, egonkortasunean, formakuntzan eta barne promozioan oinarritzen du, besteak beste, bere Giza Baliabideen eredua.
Mercadonak hornitzaile espezialistekin batera jarduten du, “Nagusia”rentzat (bezeroa) eta harekin produktu-sorta eraginkorra sortzeko asmoz.
Enpresaren xedea betetzeko, Gizartea asebete behar da, haren garapenari eta aurrerapenari lagunduz modu eraginkor, arduratsu eta jasangarrian.
Etekina enpresako gainerako osagaiak asebete ondoren iristen da beti. Enpresa-proiektu jasangarri bat, bost osagaiekin oparotasun partekatua sortuko duena.