Imagen del logo de Mercadona en una de sus puertas de entrada a las tiendas. El logo está compuesto por una cesta llena de productos, principalmente verduras.

Langilea

Pertsonen aldeko apustua

Bikaintasunarekin konprometituta dauden 99.000 pertsonaren talentua

Mercadonak 99.000 lagunek osatutako langile-taldea du, horietako 2.500 Portugalen, konpromiso handikoak eta zerbitzuaren bikaintasunarengatiko pasioa partekatzen dutenak. Motibazio eta etekin hori erdiesteko, konpainiak “jaso ahal izateko aurretik eman egin behar da” deritzon egi unibertsala hartzen du bere Giza Baliabideen politikaren oinarri gisa. Helburu hori duela, pertsonentzat funtsezko eta ezinbestekoak diren zenbait balio sustatzen ditu konpainiak:

  • Egonkortasuna: enplegu egonkor eta kalitatezkoa.
  • Berdintasuna: erantzukizun bera, soldata bera.
  • Formakuntza eta promozioa: 100 milioi euro formakuntzan inbertituak, eta mailaz igotako 1.171 langile.
  • Kontziliazioa: 2022an, 3.574 langilek izan zuten jaiotza-baimena, eta 14.928 lagunek izan zuten lanaldi murriztua. Gainera, Mercadonak astean bost eguneko lanaldia ezarri du supermerkatuetako langileentzat. Neurri aitzindaria da.
  • Ordainsariak: urtean zehar jasotako etekinen banaketa. Konpainiak urteko etekinaren %25a banatzen du langileen artean.

Langileak, hots, “Nagusia” asebete behar duen horrek, era berean egon behar du asebeturik, imitatzeko zaila den gauza bakarra zerbitzuaren bikaintasuna da eta.

Mercadonako 2019ko langileei buruzko datu nagusiak

Beste Informazioia