Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Hasiera Ezagutu gaitzazu Historia
100.000 langile baino gehiago.
2016az geroztik, Mercadonak 10.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu eraldaketa izugarrian.
Totaler Erradikala estrategiari berriro baietz esatea, “Nagusi”ari asmatzeko aukera emanda kalitate sendoko produktuen bidez.
Parc Sagunteko (Valentzia) bloke logistikoko produktu hotzen biltegia martxan jartzea. 2025ean egongo da erabat erabilgarri.
Kalitate sendoarekiko konpromisoa dute Mercadonako sail guztiek. Plastiko gutxiago erabiltzeko eta haren hondakinak kudeatzeko 6.25 Denden Eredua ezartzen amaitu da. Vila do Condeko (Porto) eta Lisboako koberrikuntza-zentroak inauguratu dira.
Oso urte zaila izan da, baina, Mercadona Proiektua osatzen duten pertsona apartei esker, konpainiak inoiz izan duen kudeaketarik onena lortu du. Eta plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko 6.25 Estrategiak ere jarraitu egiten du.
Nazioartekotze-proiektua egia bihurtu da Portugalgo lehen saltokia irekita.
Onlineko salmenta-zerbitzu berria aurkeztu da Valentzian. “Jateko prest” zerbitzu berria martxan jarri da. Hornitzaile Eredua aldatu eta Totaler hornitzaile bilakatu da, “Nagusi"arentzako aukerarik onena izaten segitu ahal izateko. 2019-2023 tarterako Enpresaren Hitzarmen Kolektiboaren eta Berdintasun Planaren sinadura.
Frescos Global estrategiaren garapena, freskoen atal berriak sustatzeko eta modernizatzeko. Lur-sail baten erosketa Parc Sagunt-eko bloke logistiko berrirako (Sagunto, Valentzia). Eraldaketa digitalaren proiektuaren hasiera SAP konpainia teknologikoaren eskutik.
Portugalen sartuta nazioartekotzeko proiektuari ekitea onartu zuen. Denda Eraginkorraren Eredu Berria duten lehen bi supermerkatuak inauguratu zituen Puerto de Sagunton (Valentzia) eta Peligrosen (Granada).
Formakuntza eta Zerbitzuen Zentro berria Albalat dels Sorells-en (Valentzia). Mercadonaren berrikuntza erradikaleko eredua nazioartean aintzatesten da.
1.500. supermerkatua irekitzen da, Santander hiriko Cazoña auzoan, hain zuzen. Albalat dels Sorells-eko (Valentzia) Datuak Prozesatzeko Zentro berria abian jartzen da.
Hitzarmen Kolektiboa eta Berdintasun Planaren sinadura 2014-2018. Dendariagoak izateko berrasmatu gure burua. Freskoen atal berriak ezartzen dira. Mercadonaren Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarria garatzeari ekiten zaio. Guadix-eko (Granada) bloke logistikoaren inaugurazioa.
Mercadonak hogeita hamar urte betetzen ditu konpainiako bost osagaien hazkundea ardatz modura duen ereduarekin. Poltsengatik kobratzen hasten da, Hondakinen Nazio Plan Integratuari egokitzeko.
Lidergoan eta Esfortzuaren Kulturan oinarritutako Giza Baliabideen kudeaketarako eredua, etekin eta emankortasun handiko enpresa bat izateko giltzarriak baitira horiek.
Xumetasunera itzuli eskaintza eraginkorra izateko, “Nagusia”-rentzat balioa eransten duena egiten, hain zuzen. Enpresaren Hitzarmen Kolektibo berriaren sinadura eta Berdintasun Plana (2010-2013).
Ezarri zenetik 15 urtera, bere Erabateko Kalitate Ereduari ekiten dio Mercadonak berriz ere. Orga Menua: “Nagusia”-ri Erabateko Erosketaren orga eskaintzeko, kalitate handienekoa eta merkatuko prezio merkeenean. Ingenio-ko (Kanaria Handia) bloke logistikoaren inaugurazioa.
Ciempozuelos-eko (Madrid) Almacén Siglo XXI izeneko bloke logistikoaren abian jartzea. Munduko laugarren enpresa izen on korporatiboari dagokionez, New York-eko Reputation Institute-ren ikerketaren arabera.
Konpainiaren hogeita bosgarren urteurrena. Konpainiaren 1.000. dendaren inaugurazioa Calp-en (Alacant). Mercadona Txartelaren irudi berria plazaratzen da.
Mercadonaren uniforme berria ezartzen da. Granadilla de Abona-ko (Tenerife) bloke logistikoa inauguratzen da. Hurrengo lau urterako Enpresako Hitzarmen Kolektiboa sinatzen da (2006-2009).
Huévar-reko (Sevilla) bloke logistikoaren eta enpresako hirugarren haur hezkuntzako zentroaren inaugurazioak. Zuzendaritza Batzordeak arau orokor gisa igandeetan ez irekitzea erabakitzen du.
Lehen enpresa da Ikuskatze Etiko bat egiten. San Isidro-ko (Alacant) bloke logistikoaren eta enpresako bigarren haur hezkuntzarako zentroaren inaugurazioak. Hortensia H. lurrin lerro berria merkaturatzen da. Palma Mallorcakoan dagoen Mercat de l'Olivar-reko instalazioetan supermerkatu bat inauguratzen da.
Langileen seme-alabentzako lehenengo haur hezkuntzako zentroa irekitzen da, Sant Sadurní d'Anoia-ko (Bartzelona) bloke logistikoan. Mercadonak 500 denden kopurua erdiesten du, Linares-eko lehen supermerkatua irekiz.
Sant Sadurní d'Anoia-ko (Bartzelona) bloke logistiko berria eraikitzen da. Massanassa-n (Valentzia) Giroka Sailkatutako lehen Denda irekitzen da. Bitarteko Hornitzaileen lehenengo batzarra egiten da. Enpresako Hitzarmen Kolektiboa sinatzen da (2001-2005).
Garai horretan 16.825 pertsonek osatzen zuten langile-taldeko kide guztiak finko egiteko prozesua amaitzen da, 1995ean hasia zena. Antequera-ko (Málaga) bloke logistiko berriaren inaugurazioa. Lurrindegien diseinua eta eredua berritzeko egitasmoa abian jartzen da.
Almacenes Paquer eta Supermercados Vilaró-ren erosketa, biak Katalunian.
Antequera-ko (Málaga) Almacenes Gómez Serrano-rekin elkartzeko hitzarmena.
Hacendado, Bosque Verde, Deliplus eta Compy marken sorrera. 200. supermerkatua irekitzen da Segorbe-n (Castelló). Langile guztiei zuzendutako lehen enpresa-hitzarmena sinatzen da.
BPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia komertziala ezartzen da, denborarekin Erabateko Kalitate Eredua bilakatuko dena.
10.000 langile eta 150 denden kopuruak erdiesten dira.
Dinos eta Super Aguilarren erosketa. Hornitzaileekiko Datuen Truke Elektronikoa (DTE) hasten da.
Juan Roig eta Hortensia M. Herrerok konpainiaren kapitalaren gehiengoaren jabe bihurtzen dira.
Cesta de Distribución y Desarrollo de Centros Comerciales delakoaren Erosketa; horri esker, Madrilen presente izatea lortuz.
Riba-roja de Túria-ko (Valentzia) lehenengo bloke logistikoaren inaugurazioa, guztiz automatizaturik egoteagatik aitzindaria Espainian. Supermercados Superette-n erosketa, Valentzian 22 dendaren jabe zena.
Espainiako lehen enpresa da barra-kodeak irakurtzeko eskanerra erabiltzen salmenta puntuetan.
Juan Roig-ek eta bere emazteak, Juanen anai-arreba Fernando, Trinidad eta Amparorekin batera, Mercadona erosten diote beren aitari. 8 denda ditu enpresak momentu honetan, 300 bat m2-ko saltoki-saladunak. Juan Roig-ek konpainiaren zuzendaritza bere gain hartu, eta honen ibilbidea hasten da, enpresa independente gisa ulerturik.
Francisco Roig Ballester jn. (1912-2003) eta Trinidad Alfonso Mocholí and. (1911-2006) senar-emazteek eman zioten hasiera Mercadonaren ibilbideari, Cárnicas Roig Taldearen barruan. Familia-negozio honen parte ziren orduko harategiak janari-denda bihurtu ziren.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.