Bloc de notas y teclado de portátil

Pribatutasun politika

 

I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Zein da zure datuen arduraduna?

  • Titularra: MERCADONA SA (aurrerantzean, “MERCADONA”)
  • IFK: A-46103834
  • Sozietatearen egoitza: Valencia kalea, 5, Tavernes Blanques (Valentzia)
  • Erregistro publikoa: Valentziako Merkataritza Erregistroan inskribatua, Sozietateen Liburuko Atal Orokorreko 3073 liburukian, 389 orokorrean, 170 folioan, V-5581 zenbakian
  • Harremanetarako telefonoa: 900 500 103

 

Datu-babeserako ordezkaria (aurrerantzean, “DBO”):

Helbide elektronikoa: dpo@mercadona.es

Webgunea: https://info.mercadona.es

Telefonoa: 900 500 103

II. DATU-TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA TRATATUTAKO DATUEN KATEGORIAK

Zer kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Plataformaren arabera, MERCADONAk kategoria hauetako datuak tratatzen ditu:

  • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, irudia, posta-kodea, telefonoa, NANa eta matrikula.
  • Bezeroen balorazioekin zerikusia duten datuak, proba itsuen ondorio direnak, edo produktu eta zerbitzuen ebaluazioa.
  • Datu biometrikoak (detekzio goiztiarreko sistema ezartzen den Espainiako dendetan).
  • Bezeroen balorazioekin zerikusia duten datuak —betiere dagokion baimena izanez gero—, kalitate inkestak, produktu eta zerbitzuen ebaluazioa eta bezero gisa duten esperientziari buruzko inkestak egiteko.
  • Datu akademikoak eta profesionalak: trebakuntza/titulazioak, ikasle-historia, esperientzia profesionala, profesionalen elkargo edo elkarteetako kide izatea hautapen-prozesuen kasuan.
  • Erabiltzailea identifikatzeko kodeak edo gakoak.
  • Trafiko- eta lokalizazio-datuak (IPak).
  • Komunikazio elektronikoen metadatuak.
  • Informazio komertzialeko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak edo bankukoak.

Eskatutako datu pertsonalak derrigorrezkoak dira. Horregatik, haiek emateari uko eginez gero, ezingo dira eman kontratatuko zerbitzuak.

Erabiltzaileak hirugarren batzuen datuak ematen baditu, adierazten du haien adostasuna duela, eta klausula honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartzen du, eta MERCADONA alor horretako edozein erantzukizunetatik kanpo uzten du. Hala ere, MERCADONAk hori horrela dela ziurtatzeko egiaztapenak egin ditzake, eta datuak babesteko araudiaren arabera dagozkion zuzemenak egin.

MERCADONAk eskubidea du, edozein unetan, jasotako datuen zehaztasuna bermatzeko behar diren frogatze eta egiaztatze korporatiboak egiteko, Bezeroak emandako informazioa bikoiztuta egon ez dadin eta akatsik izan ez dezan. Horrek bermatuko du eskatutako zerbitzua edukitzea, eta bi aldeei segurtasun juridiko handiagoa emango die.

MERCADONAk Plataformaren bidez ezartzen dituen formularioetan izartxo (*) bat duten datuak derrigorrezkoak dira kontratuaren xedea edo legezko xedea betetzeko.

Beraz, erabiltzaileak datuok ematen ez baditu, ezingo du Plataforman izena eman eta ezingo zaio erantzun eskaerari.

Zertarako eta zenbat denboraz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

MERCADONAK helburu espezifiko hauetarako tratatuko ditu, eskuz eta/edo automatikoki, erabiltzailearen datuak:

  • Tratamenduaren arduraduna MERCADONA den onlineko plataformetan (aurrerantzean, “Plataformak edo Plataforma”) erabiltzaile gisa egin duzun izen-ematea kudeatzeko. Edonola ere, erabiltzaileak izen-ematea egiaztatu eta baliozkotu behar du Plataformetan, adostasunaren bidez erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz.
  • Plataformaren bidez, edo establezimenduan bertan, interesdunak egiten dituen produktu eta/edo zerbitzuen kontratazioa kudeatzeko, bai eta fakturak eskatzea, jasotzea eta bidaltzea baliabide telematikoen bidez, betiere eskaera interesdunak berak edo hark eskuordetutakoak egin badu (kasu horretan, dagokion baimena eduki beharko du). Titularrak atzera bota dezake emandako baimena edozein unetan dpo@mercadona.es helbidera idatzita.
  • Komunikazio elektronikoak bidaltzeko (posta elektroniko, posta arrunt eta/edo SMS bidez), gure onlineko Plataformarekin erlazionatutako albisteak, eskaintzak eta sustapenak aipatuz, kontrakoa adierazten ez bada edo erabiltzailea aurka ez badago.
  • Plataformaren bidez kontratatutako produktuen eta zerbitzuen sektorearekin erlazionatutako informazio komertziala eta/edo sustapenei buruzkoa, balorazio-inkestak edo asebetetze-mailari buruzkoa, eta azken erabiltzaileentzako balio erantsikoa bidaltzeko, kontrakoa adierazten ez bada edo erabiltzailea aurka ez badago.
  • Sarbide-jarduerei eta erabiltzaileek Plataforman duten jarduerei buruzko txosten estatistiko anonimoak egiteko.
  • Erabiltzailearen profil komertzial bat egiteko eta hari egokitutako ekintza komertzialak egiteko, eskuratutako produktuak kudeatzetik eratorritako datuak (nabigazio-datuak, sarbide-ohiturak, trafikoa) erabiliz, kontrakoa adierazten ez bada, erabiltzaileak aurka egiten ez badu edo adostasuna atzera botatzen ez badu.
  • Erabiltzaileak dagokion kontrol-laukia markatzen duenean bakarrik egin dezake MERCADONAk profil komertzial bat hirugarrenek emandako informazioa baliatuz, eta orduan bakarrik eskain diezazkioke erabiltzaileari bere interesen araberako produktuak eta zerbitzuak, edo erabiltzaile-esperientzia hobetu; ondorioz, erabaki automatizatuak hartu ahal izango ditu oinarritzat hartuz erabiltzailearen lehentasun eta interes pertsonalak, fidagarritasuna edo portaera, eskuratutako produktuak eta abar. Horretan oinarrituta, MERCADONAk eskaintza zehatzak egin ahal izango ditu, eta haren profilera egokitutako komunikazio komertzialak bidali. Edonola ere, erabiltzaileak edonoiz egin dezake horren kontra edo emandako adostasuna atzera bota.
  • CVa bidaltzen badigu edo argitaratu ditzakegun hurrengo lan-eskaintzatarako izena ematen badu, haren enplegu-eskaera baloratzeko eta kudeatzeko tratatuko ditugu datuak, eta, hala badagokio, langileak hautatzeko eta kontratatzeko behar diren jarduerak egiteko, haren profilera egokitzen diren lanpostuak eskaini ahal izateko. Kontrakoa adierazi ezean, beharrezkoa da eskatutako datuak ematea, eta ematen ez badira, ezingo da hautaketa-prozesuarekin jarraitu.
  • Legez ezarritako betebeharrak betetzeko eta kontratu-betebeharrak, iruzurra prebenitzea barne, betetzen direla egiaztatzeko.
  • Bezeroen nahitaezko interesak babesteko behar diren jarduerak gauzatzea, hala behar izanez gero edo ebazpen judizialak eta haietan adostutako neurriak betetzeko.
  • Aparkalekua kudeatzea

Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?

MERCADONAk erabiltzailearen datu pertsonalak jasotzeko helburuak betetzeko behar duen denboran bakarrik gordeko ditu, emandako adostasunak atzera botatzen ez diren bitartean. Gero, beharrezkoa izanez gero, informazioa blokeatua izango du legez ezarritako epeetan; nolanahi ere, 5 urteko epean, edo tratamendutik erator daitekeen edozein ekintzetarako legeak ezarritako epean.

Izena eman nahi duen lan-eskaintzekin lotuta ematen dizkigun datuak, berriz, 3 urtez gordeko dira azken eguneratze-egunetik hasita. Datuak eguneratu gabe epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, kontrakoa adierazten ez baldin badigu.

Pertsonen nahitaezko interesak babesteari eta lantokietatik eta/edo pertsonengadik urruntze-agindua dakarten epaiak edo ebazpenak gauzatzeari dagokienez, urruntze-agindu hori betetzera zigortuak izan diren pertsona horien neurri judizialak betetzeko behar den denboran tratatuko eta gordeko dira datuak (detekzio goiztiarreko sistema ezartzen den Espainiako dendetan).

Bestalde, helburu horretarako modu osagarrian jasotako datuak egiaztatze-prozesuan baino ez dira mantenduko zerbitzarian (egiaztapen horrek segundo-hamarren batzuk irauten du). Egiaztapen hori egin eta gero, behin betiko ezabatuko dira (detekzio goiztiarreko sistema ezartzen den Espainiako dendetan).

Zer segurtasun-neurri ezartzen ditugu zure datuak zaintzeko?

Pribatutasun-politika honetan islatutako datu-tipologiak babesteko, MERCADONAk datuak galtzea, manipulatzea, zabaltzea edo aldatzea saihesteko behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditu.

  • Erabiltzailearen gailuaren eta MERCADONAren zerbitzariaren arteko komunikazioak enkriptatzea
  • Informazioa enkriptatzea MERCADONAren zerbitzarietan beretan
  • Hirugarren batzuek erabiltzailearen datuak atzitzea eragozteko beste neurri batzuk

Europar Batasunetik kanpoko zerbitzu-emaileak edo hornitzaileak baldin baditu MERCADONAk, haiekin egindako nazioarteko transferentziak erabat bermatuta daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak ezartzen dituen arauen eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren irizpideen arabera.

III. LEGITIMAZIOA

Zein da zure datuen tratamenduaren legitimizazioa?

MERCADONAk, erabiltzaileari Plataforman alta emateko eta haren izena erregistratzeko, erabiltzailearen datuak tratatzeko duen legitimizazioa interesdunaren adostasunean dago, zeina kasu jakin horretarako eskatu baita.

Bestalde, produktuak edo zerbitzuak Plataformaren bidez kontratatzeko kudeaketa, eta dagozkion ordainketak, fakturazioak eta bidalketak egiteko legitimazioa kontratatuaren gauzatzeak berak dakar.

MERCADONAk zuzenean edo bere hornitzaileen bitartez emandako zerbitzuei dagokienez, datuak kontratuaren gauzatzean bertan oinarrituta tratatuko dira. Hori horrela, hornitzaileek egindako datu-tratamenduak ez dira datu-lagapen edo -komunikaziotzat joko, legeak xedatutako kasuetan izan ezik.

MERCADONAk datu-tratamendua baliatzen du, buletin elektronikoen bidez, gure Plataformarekin erlazionatutako eskaintzak, sustapenak, albisteak eta balorazio-inkestak edo asebetetze-mailari buruzkoak bidaltzeko, informazio komertziala eta/edo sustapenak bidaltzeko, erabiltzaileen webguneko sarbide-ohiturei eta erabilerari buruzko txosten estatistiko anonimoak egiteko eta MERCADONArekin kontratatutako produktu eta zerbitzuen kudeaketatik eratorritako datuak erabiliz profil komertzialak egiteko. Horien guztien oinarrian, MERCADONAk unean indarrean dagoen araudiaren arabera datuok tratatzeko duen interes legitimoa dago.

Aipatutako helburuetarako lortutako adostasunak independenteak dira; beraz, erabiltzaileak bat edo batzuk bota ditzake atzera, eta horrek ez lieke eragingo gainerakoei.

Halaber, erabiltzailearen informazioa erabil daiteke MERCADONAren betebehar legalak betetzeko.

Argitaratutako lan-eskaintzetan izena emanez gero, zure datuak zure adostasunean oinarrituta tratatuko dira. Baimen hori edonoiz bota daiteke atzera, baina atzera botaz gero, zure hautagaitza ez litzateke kontuan hartuko langileak aukeratzeko gure prozesuetan. Hala ere, adostasuna atzera botatzeak ez die zilegitasunik kenduko aurretik egindako tratamenduei.

Datu sentikorren tratamenduaren kasuan, funtsezko interes publikoko arrazoiengatik, datuak babesteko araudian aurreikusitako alderdiak kontuan hartuta tratatuko dira, eta horrek proportzionala izan behar du bilatzen den helburuarekiko, zeina baita legea betetzea, datuak babesteko araudiaren gainerako printzipioak errespetatuz eta interesdunen interesak eta eskubideak babesteko neurri egokiak eta espezifikoak ezarriz, Batasuneko zuzenbidean edo estatu kideetako zuzenbidean oinarrituta (detekzio goiztiarreko sistema ezartzen den Espainiako dendetan).

IV. DATU-KOMUNIKAZIOA

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Legean ezarritakoaren arabera.
  • Bankuei eta finantza-erakundeei, eskainitako zerbitzuak kobratzeko.

V. MERCADONAN TRATATZEN DITUGUN BESTE DATU BATZUK

MERCADONAk pertsonen datuen pribatutasunarekin eta babesarekin duen konpromisoaren barruan, jakinarazten dizugu datuen beste zer tratamendu egin ditzakegun, bezeroekiko harremanari dagokionez; zehazki, telefono bidezko zerbitzuekin lotuta.

Horri dagokionez, MERCADONAk zure datuak tratatuko ditu gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko, zure eskaera kudeatzeko eta, hala badagokio, eskatutako zerbitzuak emateko. Nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke horretarako berariaz jarritako telefono-zenbakietan. Tratamenduaren oinarri juridikoa izango da, batetik, kontratua egin aurretik neurriak hartzea, bestetik, kontratu-harremana bera garatzea eta, kasu batzuetan, zure adostasuna bera izango da oinarria.

Grabatutako deietako datuen tratamendua MERCADONAren interes legitimoetan oinarritzen da, eta, batez ere, telefono bidez emandako arreta detektatzeko eta hobetzeko premian. Zure datuak tratatzea zure eskaerei erantzuteko.

Eskaintzen dizugun aukeretako bat gure webguneko laguntza-txata da, Mercadonari buruz jakin nahi duzun horretan laguntzeko. Txat-prozesua erabat anonimoa da; ez da zure izenik edo bestelako datu pertsonalik erakusten. Zerbitzu horren kalitatea etengabe hobetzeko asmoz soilik, MERCADONAk historia erregistratzen du, analisiak eta hobekuntzak egiteko, betiere erabat modu anonimoan.

Horrez gainera, jakinarazten dizugu gure dendek bideozaintza-sistema bat dutela, pertsonen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko. Gogorarazten dizugu indarrean dagoen legeak legezkotzen duela MERCADONAk instalazioen segurtasuna bermatzeko duen interes legitimoan oinarritutako tratamendua; beraz, zure irudia grabatua izan daiteke, eraikinera sartze hutsagatik bakarrik.

Datu horiek Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinarazi ahal izango zaizkie, behar izanez gero. Irudiak gehienez ere hilabetez (1) gordeko dira hartzen diren unetik hasita.

Halaber, jakinarazten dizugu MERCADONAk aparkalekua kontrolatzeko gailuak dituela zentro batzuetan: kamerak ditu aparkalekuen sarreretan/irteeretan, ibilgailuen sarbidea eta egonaldia kudeatzeko, eta 24 orduz gordetzen ditu matrikula-datuak.

VI. ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Zer eskubide ditu interesdunak?

Idatzi bat bidal diezagukezu MERCADONA SAra (Asesoría Jurídico Procesos; C/ Valencia nº 5, Tavernes Blanques, Valencia, 46016, hemendik aurrera “Helbidea”) edo, Dirua-ren eta Zerga Zigiluaren Fabrika nazionalak emandako sinadura digitala baldin baduzu, bezeroaren arretarako formularioa bete (https://info.mercadona.es/eu/bezeroaren-arreta#destacadosFormulario). Horrez gain, edozein unetan eta doan duzu eskubide hauek gauzatzeko aukera:

  • Emandako adostasunak atzera botatzea.
  • MERCADONA erabiltzaileari eragiten dioten datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakitea.
  • Bere datu pertsonalak atzitzea.
  • Datu zehaztugabeak edo osatugabeak zuzentzea.
  • Bere datuak ezabatzeko eskatzea, datuok jada ez direnean, adibidez, beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  • Datuak tratatzeko muga lortzea MERCADONAtik, datuak babesteko araudian aurreikusitako baldintzetako bat betetzen denean.
  • Egoera batzuetan eta norbere datuen tratamenduko egoera jakin batekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunak uko egin diezaioke bere datuak tratatzeari. MERCADONAk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean, eta balizko erreklamazioak gauzatu edo haietatik defendatu behar denean.
  • Gizakiaren esku-hartzea lortzea, bere ikuspegia adieraz dezan eta MERCADONAk hartutako erabaki automatizatuak inpugna ditzan, hala dagokionean.
  • Bere datuak eramateko eskatzea.
  • Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren (www.agpd.es) aurrean erreklamatzea, interesdunak irizten dionean, MERCADONAk urratu egin dituela datuak babesteko aplikatu beharreko araudiak onartzen dituen eskubideak.

Azken eguneratzea: 05/10/2020

Copyright © MERCADONA SA. Eskubide guztiak erreserbaturik daude.