"Nagusia"
Mercadonaren lehenengo helburua “Nagusia” (bezeroa) uneoro asebeterik edukitzea da. Hori lortzeko, enpresaren erabaki guztien xedean dago “Nagusia“.

Hornitzaile espezialisten espezializazioak eta ezagutzak produktu bakoitzaren preskripzio egokiena bermatzen dute
Mercadonak eta lankide dituen 3.000 produktu-hornitzaileek bikaintasuna lortu nahi dute, desberdinduko dituen Produktu Aukera Eraginkorrena sortuz eta “Nagusi”ari kalitate handiko produktuak prezio hobeezinetan eskainiz egunez egun.
Hala, konpainiarekin lan egiten duten produktu-hornitzaileek, hornitzaile ez-komertzialek eta zerbitzu-hornitzaileek zeregin garrantzitsua dute enpresaren muntaketa-katean. Izan ere, haien baterako inplikazioari esker, Mercadona presente dagoen inguruetan balioa sortzen duen hazkunde partekatuko proiektua sustatzen eta sendotzen jarraitu ahal izan da.
Mercadonaren Nekazaritzako Elikadura Kate Jasangarriak ahaleginak bateratu nahi ditu, eta kate hori osatzen duen katebegi bakoitzaren jakintza partekatu, guztien artean sinergiak sortzeko eta nekazaritzako elikadura-kate eraginkor, moderno eta bereizgarri bat eraikitzeko.
Konpainiak harremanak estutzen jarraitzen du Espainiako nekazaritzako elikagai-industriako sektore estrategikoekin, hala nola nekazaritza-, arrantza- eta abeltzaintza-sektoreekin, eta horiekin guztiekin sendotu ditu egonkortasuna, etorkizuneko proiekzioa, erosketako segurtasuna eta espezializazioa.
Mercadonaren lehenengo helburua “Nagusia” (bezeroa) uneoro asebeterik edukitzea da. Hori lortzeko, enpresaren erabaki guztien xedean dago “Nagusia“.
Bere bezeroak asebete ahal izateko, Mercadonak Langilearen asebetetzea bilatzen du ere. Hori dela eta, egonkortasunean, formakuntzan eta barne promozioan oinarritzen du, besteak beste, bere Giza Baliabideen eredua.
Mercadonak hornitzaile espezialistekin batera jarduten du, “Nagusia”rentzat (bezeroa) eta harekin produktu-sorta eraginkorra sortzeko asmoz.
Enpresaren xedea betetzeko, Gizartea asebete behar da, haren garapenari eta aurrerapenari lagunduz modu eraginkor, arduratsu eta jasangarrian.
Etekina enpresako gainerako osagaiak asebete ondoren iristen da beti. Enpresa-proiektu jasangarri bat, bost osagaiekin oparotasun partekatua sortuko duena.