Mercadona ITko lantaldea

Mercadonak talde teknologikoa handitu du Sevillan, Vigon, Santanderren eta Porton garapenerako hub-ak irekita

2023ko abenduaren 11
  • Konpainiaren eraldaketa digitala bultzatzen duten soluzio teknologikoak garatzen jarraitzea da helburua.
  • Abangoardiako teknologiarekin lan egitea, proiektu handiak sortzeko, industrian erreferentzia den giza talde batekin, eta karrera egiteko eta enpresa barruan hazteko aukera: horra Mercadonaren balio-proposamenaren gakoetako batzuk.
  • Mercadona IT, teknologia garatzeaz arduratzen den arloa, 1.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute gaur egun.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiaren erronka handienetako bat da konpainiaren eraldaketa digitala bultzatzen duten punta-puntako soluzio teknologikoak garatzen jarraitzea. Hori Mercadona IT izeneko arloaren bidez lantzen du, zeinak enpresaren barne-prozesu guztiak digitalizatzeko soluzio teknologiko onenak sortzen baitihardu: hasi logistikatik eta giza baliabideetaraino, tartean direla finantzak eta eraikuntza, esaterako. Gaur egun, 1.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute arlo hori, eta hazten jarraitzea da asmoa, barne-talentuaren aldeko apustua eginez beharrizan horiei erantzuteko.

Mercadona ITk, Valentzian dituen instalazioez gain, zenbait hub ireki ditu Sevillan (gaur egun hamar pertsona ari dira lanean), Vigon (zortzi informatikariz osatutako taldea du) eta Santanderren (hamabi pertsona), eta Porton egoitza duen ekipo berri bat ireki du. Bulego horietan talentua gehitzen jarraitzea da asmoa, eta horretarako ardatzak softwarea eta aplikazioak garatzeko profilak, zibersegurtasuna, azpiegitura eta datuak izango dira.

Bi dira Mercadona ITren lan-ildo nagusiak. Lehena, lehendik dauden eta konpainiaren core prozesuei eragiten dieten aplikazioak modernizatzea; horretarako egitasmoan, 300 aplikazio baino gehiagoren berringeniaritza sartu da. Bigarrena, prozesu berriak digitalizatzea, “puntako teknologia, arkitektura eta hizkuntzekin”, konpainiako Ingeniaritza Informatikoko zuzendari Serafín Fernándezen arabera, zeinak profesional-talde onena edukitzearen alde egiten baitu. “Teknologiaren eta berrikuntzaren alde egiten dugun apustua gure taldeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, etengabe inbertitzen baitugu azken teknologiak eta trebetasunak lantzeko gure Tech Academy-ren bidez”, gehitu du Fernándezek.

Mercadona ITren balio-proposamena

Mercadona IT negozioarekin koordinatuta ari da lanean, bere beharrak ezagutzeko eta supermerkatu-kateko talde osoaren lana hobetzen lagunduko duten produktu eta tresna teknologikoak eskaini ahal izateko, kalitatea eta segurtasuna bermatuz. “Gero, ikus dezakegu gure lanak zer eragin fisiko duen gure ia 1.700 dendetan eta gure bloke logistikoetan, eta oso pozgarria da hori”, nabarmendu du Mercadonako Ingeniaritza Informatikoko zuzendariak. Haren hitzetan, konpainiaren balio-proposamenak hiru zutabe nagusi ditu: teknologia, garapena eta taldea.

Teknologia

Mercadona ITk abangoardiako teknologiak erabiltzen ditu proiektu handiak sortzeko, erabiltzaile-potentzial handia dutenak eta pertsonei asko eragiten dietenak. “Horretarako, maila tekniko handiko taldea dugu, industrian erreferente dena. Elkarrekin definitzen, sortzen eta aplikatzen dugu teknologia, proiektuak end to end bizi ditugu, eta gure negozioan duten benetako eta zuzeneko eragina ikus dezakegu”, dio Serafín Fernándezek.

Garapena eta taldea

Konpainiak hasieratik eskaintzen dizkie profesionalei baliabide guztiak, balioa emateko eta erronkaz betetako ingurune bizigarri batean hazten jarraitzeko behar direnak. “Mercadona ITn, langileari gehien interesatzen zaion norabidean haziz egiten da karrera. Gure ordainketa-politika sendoa eta argia da alde horretatik”. 

Mercadona ITko lan-eskaintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.

Mercadona ITko lantaldeaErreferentziazko profesionalek osatutako lantalde bat du Mercadonak.

Mercadonaren sektore teknologikoko profesionalakInformatikari bat Mercadonaren instalazioetan.