Mercadonak 100.000 langile baino gehiago ditu plantillan

Mercadonak 100.000 langile baino gehiago ditu plantillan, eta denek dute kontratu finkoa eta kalitatezkoa

2024ko otsailaren 27a
  • Konpainiak 104.000 langileko plantilla duela itxi du 2023. urtea, azken ekitaldian 5.000 lanpostu berri sortu ondoren. Langile horietatik 98.700 Espainian daude, eta 5.300 Portugalen.
  • 2016. urtearen amaieran Mercadonak eraldaketa izugarriari ekin zionetik, 25.000 lanpostu berri sortu ditu, hau da, % 32 handitu du plantilla.
  • Konpainiak talentua erakartzearen aldeko apustu irmoa indartu du, giltzarri baita jarritako erronkak lortzeko, banaketa-sektorea oso lehiakorra dela kontuan hartuta.

Mercadonak beste mugarri bat gainditu du: plantillan 100.000 langile baino gehiago ditu, eta denek dute kontratu finko eta kalitatezkoa. Horrek adierazten du konpainiak talentua erakartzearen aldeko apustu irmo eta jarraitua egin duela, hori baita bere proiektuaren giltzarria. Zehazki, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako kateak 104.000 langileko plantilla duela itxi du 2023. urtea: 98.700 Espainian eta 5.300 Portugalen. Izan ere, azken ekitaldian 5.000 lanpostu sortu ditu.

Bideoa gaztelaniaz

 

Plantilla asko aldatu da azken urteetan, funtsean 2016. urtearen amaieran Mercadonak eraldaketa izugarriari ekin zionetik. Izan ere, enpresa-eredu digitalagoa, produktiboagoa eta jasangarriagoa lortzea zen asmoa. Ordudanik, beraz, konpainiak 25.000 lanpostu berri sortu ditu; horrek esan nahi du plantilla % 32 handitu duela. "Harro gaude ehun mila lagun baino gehiagoko familia bat garela esan dezakegulako, eta, denon konpromisoari esker, jarritako erronkak lortu ditugulako, azken urteetan ziurgabetasuna nagusi izan den arren", adierazi du Paula Llopek, Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko zuzendariak.

Mercadonako plantillaren profilari dagokionez, langile gehienek (% 39) 40-49 urte bitarte dituzte, % 29k 30-39 urte bitarte, % 16k 50 urte baino gehiago eta beste % 16k 29 urte edo gutxiago. Supermerkatu-konpainia bat denez, langile gehienak (% 82) dendetan aritzen dira, % 12 logistikan eta % 6 bulegoetan. Langileen % 61 emakumeak dira, eta emakumezko zuzendarien ehunekoa % 47ra igo da azken ekitaldian.

Mercadonak jakin badaki langileak bezeroen aktiborik garrantzitsuena eta enpresa hazten jarraitzeko funtsezkoak direla; horregatik, lanpostu egonkor eta kalitatezkoen alde egiten du, eta sektoreko batez besteko soldataren gainetik ordaintzen du. Gainera, langileen erosteko ahalmena ziurtatzeko, konpainiaren Erabateko Kalitatearen Ereduaren esparruan, oinarrizko soldata eta osagarriak hobetu ditu beste urte batez, soldata KPIren arabera igoz: gutxieneko soldata hileko 1.553 euro gordinekoa da (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino % 17 handiagoa).

Horrez gain, konpainiaren giza baliabideen politikak prestakuntzaren, etorkizun profesionalaren eta talentua sustatzearen alde egiten du. Prestakuntzari dagokionez, 2023ko balantzearen arabera, 110 milioi jarri zituen langileen trebetasunak eta ezagutzak sendotzeko eta hobetzeko, eta, horri esker, langileek 3,4 milioi prestakuntza-ordu baino gehiago jaso zituzten. Era berean, 2.221 langile erantzukizun gehiagoko lanpostuetara igo ziren, Mercadonaren enpresa-proiektuak lantaldeari konpainiaren erritmo berean hazteko aukera ematen dion seinale.

Mercadonak 100.000 langile baino gehiagoko plantilla duMercadonak 104.000 langileko plantilla duela itxi du 2023. urtea.