Eguzki-panelez hornitutako estalkia Mercadonaren denda batean

Mercadonak energia fotovoltaikoarekin duen konpromisoa indartu du, eta 60 milioi euro inbertituko ditu 2023an

2023ko otsailaren 13a
  • 2023an, aurreikuspena da energia berriztagarria sortzeko ahalmena 240 denda gehiagotan ezartzea, bai eta bloke logistiko berrietan eta Erlauntzetan ezartzea ere.
  • Eguzki-panelak dituen Mercadonaren denda batek urteko energia-kontsumoaren % 20 inguru aurrezten du energia fotovoltaikoa instalatua ez duen denda baten aldean; horrek esan nahi du gutxi gorabehera 30 t CO2 murriztea supermerkatu bakoitzeko.
  • 2022an 14 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu eguzki-panel berriak jartzeko, eta, horri esker, 3.000 tona CO2 baino gehiago emititzea saihestu da.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak energia fotovoltaikoarekiko konpromisoa sendotu du; hala, 2023an, gutxi gorabehera 60 milioi euro inbertitzea aurreikusten du estalkietan eguzki-panelak instalatzeko. Horrek nabarmen handituko du kontsumo elektrikoaren ondoriozko emisioen murrizketa.

Mercadonaren helburua da Planeta zaintzeari “Bai” esaten jarraitzea, eta eguzki-panelen bidez elektrizitate berriztagarri gehiago sortzea. Haiei esker, instalazio hori duen denda batek urteko energia-kontsumoaren % 20 inguru aurrezten du energia hori ez duen denda batekin alderatuta, eta 30 tona CO2 inguru murrizten ditu supermerkatu bakoitzeko.

Energia modu jasangarrian lortzeko apustua 2020an hasi zen denda batzuetan. 2021ean, enpresak autokontsumo fotovoltaikoaren aldeko apustua sendotu zuen, eta 2022an 14 milioi euro inbertitu zituen eguzki-panel berriak jartzeko; hala, urtean 3.000 tona CO2 baino gehiago emititzea saihestu zuen.

Gaur egun, supermerkatu-kateak 114 dendatan, 9 bloke logistikotan, 3 erlauntzetan (online saltzeko biltegi esklusiboa) eta konpainiak Albalat dels Sorellsen (Valentzia) dituen bulego berrietan erabiltzen du energia-iturri berriztagarri hori.

Konpainiaren aurreikuspenen arabera, 2023aren amaieran 350 bat dendak izango dituzte eguzki-panelak estalkietan, eta panelez hornitutako bloke logistiko eta erlauntzen kopurua ere handitu egingo da. Potentzia instalatu horrekin guztiarekin, espero dute 125 dendaren urteko kontsumo metatuaren energia aurreztea.

Konpainiak “teilatua duenak altxor bat du” goiburuarekin definitu du bere ibilbide-orria, eta hartan ezarri du, helburu gisa, 2027rako 850 dendatan baino gehiagotan eta bloke logistiko eta Erlauntz guztietan izatea autokontsumoa. Horrek ekarriko duen elektrizitate-aurrezpena 300 dendaren kontsumoaren baliokidea izango da.

Mercadonako langile bat eguzki-panelak dituen denda bateko estalkianMercadonako langile bat eguzki-panelak dituen denda bateko estalkian.

Eguzki-panelez hornitutako estalkia Mercadonaren denda bateanEguzki-panelez hornitutako estalkia Mercadonaren denda batean.