Mercadonak ziurtatu du 2016-2020 bitartean % 27 murriztu duela CO2 baliokidearen emisioa bere prozesu logistikoetan; hala, hasieran ezarritako % 20ko helburua gainditu du.
2020an, konpainiak bat egin zuen AECOCek Espainian bultzatzen duen nazioarteko Lean & Green ekimenarekin. Mercadonak diseinatu duen eta saritua izan den Emisioak Murrizteko Planak ziurtatzen du azken 5 urteetan gutxienez % 20 murriztu dituela logistikarekin lotutako emisioak.
Prozesuak berriro ebaluatu ondoren, jasangarritasun-estrategia berriak abian jarri eta hobekuntza garrantzitsuak ezarri dira.
2019an eta 2020an, 39,7 milioi kWh murriztu du argindar-kontsumoa eta 1.400 eguzki-panel baino gehiago instalatu ditu. Guztira 1.020 “8ko Denda” ditu orain, eta, horiei esker, % 40raino murrizten da energia-kontsumoa supermerkatu konbentzionalekin alderatuta.
2020an, Mercadonak bat egin du nazioarteko Lean&Green ekimenarekin (AECOCek bultzatua), eta emisioak murrizteko plan bat lantzen ari da, zeinaren bidez ziurtatu ahal izango du 2015-2019 bitartean % 20 murriztu dituela emisio logistikoak.
2019an eta 2020an, hobekuntza garrantzitsuak egiteaz gain, prozesuak berrebaluatu eta estrategia berde eta jasangarriak jarri ditu martxan.
Aldaketa horri esker, konpainiak 1.600 tona plastiko birjina gutxiago erabiliko ditu urtean, eta, ondorioz, Ekonomia Zirkularra sustatuko du, eta ingurumen-inpaktua murriztuko.
2025erako, Mercadonak % 25 murriztua izango du plastikoa bere linealetan; ontzi birziklagarriak erabiliko ditu, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta plastiko-hondakinak kudeatzeko. Estrategia horretan, 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 2025era bitarte.
Aldaketa horri esker, konpainiak 3.000 tona plastiko gutxiago erabiliko ditu urtean, eta, ondorioz, ekonomia zirkularra sustatuko du eta ingurumen-inpaktua murriztuko.
2025erako, Mercadonak % 25 murriztua izango du plastikoa bere linealetan; ontzi birziklagarriak erabiliko ditu, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko helburuarekin. 2021ean, 6.25 Denda eredura aldatuko ditu bere saltoki guztiak.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.