Kafearen lineala Mercadonaren supermerkatuan

Mercadonak kafe-kapsulen kalitatea hobetu du, eta plastikoa desagerrarazi du ontzitik

2021ko azaroaren 08a
  • Barietate hauek berritu ditu: Descafeinado, Espresso, Colombia, Doble Espresso, Ristretto eta Extraforte.
  • Ontziko eta kutxako plastikoa aluminioarekin eta kartoiarekin ordezkatu da, hurrenez hurren.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak kafe-makinarako kapsulen formula berritu du, gorputz, zapore eta usain handiagoa eta krema ugari eta iraunkorragoa emateko. Hala, konpainia bere “Nagusi”en (bezeroen) beharretara egokitu da, eguneko unearen araberako kafea eskatzen baitzuten.

Era berean, eta 6.25 Estrategiaren barruan –zeinak ontzietako plastikoa % 25 murriztea baitu helburu, baliorik eransten ez duena kenduz, beste material batzuekin ordezkatuz eta plastiko birziklatua erabiliz–, konpainiak plastikoa ordezkatu du, bai kutxan, kartoiarekin, bai kapsuletan, aluminioarekin.

Barietate hauek berritu ditu: Descafeinado, Espresso, Colombia, Doble Espresso, Ristretto eta Extraforte. Errezeta berri hori Delica Totaler Hornitzaileak egiten du, Suitzan dituen instalazioetan, eta, apurka, konpainiak Espainian dituen denda guztietan sartuko da, azaroaren amaierara bitartean.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Kafearen lineala Mercadonaren supermerkatuan‘Nagusi’ bat Mercadonaren linealean.