Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Jaéngo Elikagai Bankuari

Mercadonak 6.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Jaéngo Elikagai Bankuari

2021ko azaroaren 12a
  • Konpainiak sendotu egin du Jaéngo Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez, hala nola kontserbako atuna, olioa eta irina.
  • Mercadonak bere zentro guztiekin hartuko du parte azaroaren 19tik 27ra Jaéngo probintzian egingo den 2021eko Bilketa Handian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere dohaintza-prozesua sendotzen jarraitzen du, eta 6.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Jaéngo Elikagai Bankuari. Zehazki, kontserbako atuna, olioa eta irina eman ditu.

Noelia Conrado Jaéngo Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jarduten du Jaéngo probintziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin; urte-hasieraz geroztik 186 tona premiazko produktu eman ditu, hau da, 3.107 erosketa-orgaren baliokidea.

Bestalde, Francisco Luque Jaéngo Elikagai Bankuko presidenteak eskerrak eman ditu “Mercadonaren aldetik berriro jaso dugun laguntzagatik; izan ere, horri esker, premiazko produktuak banatu ahal izango dizkiegu lankide ditugun ongintza-erakundeei, bai eta premia handiena duten kolektiboei eta behartsuenei ere.

Luquek gogorarazi du, halaber, Mercadonak Elikagaien Bilketa Handian parte hartuko duela Jaéngo probintziako bere zentro guztiekin. Aurten, azaroaren 19tik 27ra egingo da, eta bezeroek diru-dohaintzak egiteko aukera izango dute kutxa-lerrotik igarotzean.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Jaéngo Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak, produktu-entregan Francisco Luque eta Enrique Rumín (Jaéngo Elikagai Bankuko presidentea eta kudeatzailea, hurrenez hurren), Noelia Conrado Jaéngo Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariarekin, produktu-entregan.