Elikagaiak alferrik galtzea Mercadonan

Elikagaiak alferrik ez galtzeko Mercadonak hartzen dituen neurri nagusiak

2023ko irailaren 25a

Mercadonak, gizartearekin duen konpromiso sendoari eutsiz, egunero egiten du lan denda eta biltegietako kudeaketa hobetzeko, hartara, bere prozesuen ingurumen-inpaktua murrizteko. 

Elikagai gutxiago alferrik galtzea da konpainiaren helburu nagusietako bat. Horretarako, eskaerak, salmenta eta izakinen kontrola kudeatzeko tresna informatiko berritzaileak garatu ditu.  

Hona hemen Mercadonak elikagai gutxiago alferrik galtzeko aplikatzen dituen neurrietako batzuk: 

  • Eskaerak egokitzea, biltegi eta dendetan gehiegizko stocka saihesteko. Gure dendetatik hornitzaile edo biltegiei egiten dizkiegun eskaeretan, izakinak ahalik eta gehiena doitzen ditugu salmenta-aurreikuspenetara.
  • Eskaintza eta sustapenik gabe. Mercadonak kontsumo arduratsua bultzatzen du. Hala, errazagoa da erosketa etxeetako benetako beharretara egokitu eta elikagaiak alferrik galtzea saihestea.
  • Iraungitze-datatik gertu dauden produktuen prezioak egokitzea. Produktu freskoen eta iraungitze-datatik gertu dauden soberakinen salmenta bultzatzen du Mercadonak.
  • Gizarte-erakundeentzako dohaintzak. Espainiako eta Portugalgo 650 erakunde sozial baino gehiagorekin dihardu lankidetzan konpainiak, eta haiei ematen dizkie saldu ez diren eta kontsumorako egokiak diren soberakinak.
  • Saldu ezin diren produktuen aprobetxamendua. Saltzeko eta erakunde sozialei emateko egokiak ez diren produktuak kudeatzaile baimenduei ematen zaizkie, animalientzako janari, ongarri edo energia bilaka ditzaten.

Elikagaiak alferrik galtzea Mercadonan

Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako astea, AECOCek antolatua 

Beste urte batez, Mercadonak bat egin du Fabrikatzaile eta Banatzaileen Espainiako Elkarteak (AECOC) bultzatzen duen elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 6. astearekin: 2023ko irailaren 25etik 30era egingo da. Gainera, aste horretan izango da Elikagaiak Hondatzeari eta Alferrik Galtzeari buruz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna.