Tarragonako supermerkatu eraginkor baten kanpoaldea

Tarragona - Mercadonak 109 milioi eurotik gora inbertitu ditu 2017-2023 aldian Tarragonako eskualdeetako denden sarea hedatzeko eta hobetzeko

2023ko urriaren 02a
  • Supermerkatu eraginkor berri bat zabalduko da gaur Reusen, Salou etorbidearen eta Universitat etorbidearen arteko elkargunean, hain zuzen; horrek berekin ekarri du Salou etorbidean bertan zegoena ixtea.
  • Konpainiaren asmoa da Reuseko El Pallol pasealeku komertzialean denda berri bat irekitzea urtea amaitu baino lehen. Hala, Mercadonaren 27 supermerkatu izango dira, guztira dauden 33etatik, ezarritako modelo berriaren araberakoak.
  • Denda eraginkorraren eredu berriak bezeroaren erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten, ohiko denden aldean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Tarragonako eskualdeetan inbertitzen jarraitu du. Inbertsio-ahalegin horri esker, 2023aren amaierarako 109,1 milioi eurotik gora bideratuak izango ditu, 2017an hasita, bere denda-sarea hedatzeko eta hobetzeko. Denda-katearen helburua da denda eraginkorraren eredu berria ezartzen jarraitzea. Eredu horrek bezeroen erosketa optimizatzen du, eta aukera ematen du energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko.

Mercadona 2017ko martxoan hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Tarragonako eskualdeetan ezartzen, Tarragona hiriburuko Via Augustako supermerkatua eraberritu zuenean. 2017tik gaur arte, 19 supermerkatu berritu ditu, eta 7 berri ireki ditu (izan guztiz berriak, hala nola Tarragona hiriko Mercat Centralen dagoena, edo lehendik zeudenen ordezko supermerkatuak, eredu berriak eskatzen dituen kalitate-estandarretara egokitzen ez ziren kasuetan; adibidez, Cambrilseko Cavet bidean zegoena, Josep Llimona kalean zegoenaren ordez).  

Erreformei dagokienez, Mercadonaren Via Augustako supermerkatuaren ondotik —Tarragonako denda eraginkorraren eredu berriko lehena— Manuel de Falla eta Josep Maria Folch i Torres kaleetakoak etorri dira, Tarragona hiriburuan biak, bat Plaça de la Generalitaten eta bestea Campclar auzoan. Honako udalerri hauetan ere berritu dira kateko dendak: El Vendrell (2), Valls (1), Montblanc (1), Altafulla (1), Creixell (1), L’Hospitalet de l’Infant (1), L’Ametlla de Mar (1), La Ràpita i (1), Mora d’Ebre (1), Tortosa (2) eta Amposta (1). Gainera, konpainiaren asmoa da Reuseko El Pallol pasealeku komertzialean denda eraginkor berri bat irekitzea urtea amaitu baino lehen. Hala, Mercadonaren 27 supermerkatu izango dira, guztira dauden 33etatik, ezarritako modelo berriaren araberakoak.    

Zehazki, gaur supermerkatu berri bat ireki du Reusen, Salou etorbidearen eta Universitat etorbidearen arteko bidegurutzean. Supermerkatu berri honek konpainia kate osoan ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berria eskaintzen du, eta Salou etorbidean zegoena (100 bat metrora) ixtea ekarri du, ez zelako egokitzen egun eskatzen diren kalitate-estandarretara.

Denda berri hori irekitzeko, 7,5 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 35 hornitzailek hartu dute parte, zeinek 200 laguni eman baitiete lana obra-fasean. Denda berriarekin, Mercadonak 26 supermerkatu ditu jada eredu berrikoak Tarragonako eskualdeetan. Lanpostuei dagokienez, 5 pertsona gehiago kontratu dira; hala, orain 48 langile dira denera plantillan.

Denda astelehenetik larunbatera irekiko da, 9:00etatik 21:00etara, urria eta maiatza bitartean (neguko ordutegia), eta 9:00etatik 21:30era ekaina eta iraila bitartean (udako ordutegia). 87 tokiko aparkalekua du, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko 3 puntu. Halaber, etxerako zerbitzua eta onlineko erosketa erabiltzeko aukera gaitu du www.mercadona.es webgunean.

Denda eraginkorraren eredu berriak hauek ditu, besteak beste: urdaitegi bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labeko atal bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, Jateko Prest atal berria jarri da saltokian, eta eramateko janari prestatuaren 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatu eraginkorren belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Bestalde, espazio handi eta garbiagoak jarri dira, argi naturala errazago sar dadin. Beira bikoitzeko sarrera bat ere badu, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu berriak askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Konpainia 2017an hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Katalunian ezartzen, Masquefa udalerriko supermerkatua eraberritu zuenean eredu horretara egokitzeko (2017ko otsaila), eta azken ekitaldiaren itxieran (2022) dagoeneko 187 supermerkatu eraginkor zituen, 250etik. 

Mercadonaren Reuseko (Tarragona) Salou etorbideko supermerkatuaren barrualdeaMercadonaren Jateko Prest atala Reuseko (Tarragona) Salou etorbidean.

Mercadonaren Reuseko (Tarragona) Passeig de Misericòrdiako dendaren kanpoaldeaMercadonaren supermerkatua Reuseko Passeig de Misericòrdian (Tarragona).

Tarragonako Vía Augustako Mercadonaren kanpoaldeaMercadonaren denda eraginkorra Tarragonako Vía Augustan.