Mercadonaren supermerkatu berria Las Palmasen

Las Palmas - Mercadonak supermerkatu berri bat ireki du Merkatu Zentralean

2023ko urriaren 05a
  • Denda berrirako, 11 milioi euroko inbertsioa behar izan da, eta 55 langile ditu.
  • Konpainiak Kanarietako udal-merkatu batean ireki duen lehenengo supermerkatua da; guztira, 36 denda kudeatzen ditu mota horretako merkatuetan.

Mercadonak supermerkatu bat inauguratuko du gaur Merkatu Zentralean, Galicia kaleko 24.ean. Denda berri hori irekitzeko (55 langile ditu), 11 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da, zuzeneko eta zeharkako kostuak eta okupazio-kostuak barne hartuta. Bestalde, 35 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 160 langile aritu dira eraikitze-fasean.

Merkatu Zentraleko dendaren inaugurazioa une garrantzitsua da konpainiarentzat, konpainiak Kanarietako udal-merkatu batean ireki duen lehen supermerkatua baita. Mercadonak mota guztietako merkataritza-formatuak bultzatzen ditu auzoak garatzeko funtsezko faktore gisa, eta bi hamarkada baino gehiago dira udal-merkatuak suspertzeko konpromiso sendoa duela. Horren erakusgarri dira 2022aren bukaeran mota horretako guneetan Espainian kudeatzen zituen 36 dendak.

Supermerkatu berriak konpainiaren denda eraginkorraren ereduari jarraitzen dio. Eredu horren araberakoak dira jada probintziako 35 zentro: aukera ematen dute energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko, denda konbentzionalaren ereduaren aldean. Hain zuzen ere, isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, eta LED automatizatuko argiztapen-sistema du, eremuaren eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, energia modu askoz arduratsuagoan kudeatu ahal izateko.

Gainera, udal-merkatua eraberritzeko ekarpen gisa (beste neurri batzuen artean) Mercadonak eguzki-plakak instalatu ditu Merkatu Zentraleko estalkian, energia-eskaera iturri berriztagarriekin osatzeko. Hala, emisioak murriztu dira, eta dendaren eta udal-merkatuaren ingurumen-portaera hobetu da.

Denda 9:00etatik 21:30era irekiko da astelehenetik larunbatera. Hauek ditu, besteak beste: urdaitegi bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; eta labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena.

Jateko Prest atala ere badu, jateko prest dauden platerak eskaintzen dituena material naturalekin egindako ontzietan (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak). Konpainiak atsedenerako gune bat jarri du mahai eta aulkiekin, “Nagusi”ek (hala esaten die Mercadonak bere bezeroei) aukera izan dezaten plater egin berriak kontsumitzeko, edari hotzekin batera.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Langileen eguneroko lanak errazteari begira, ergonomia hobetzeko eta gainesfortzuak saihesteko neurriak hartu dira supermerkatu berrian: besteak beste, Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera egindako kutxako altzaria. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalak eta erosoak dira.

Gainera, supermerkatu berria erabat konektatuta dago teknologikoki, gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo batzuk baititu ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatu ahal izan dezaten; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira.

Mercadona Kanarietan

Mercadonak 86 denda eta bi bloke logistiko ditu Kanarietan. 4.630 langile dira guztira, denak kalitateko enplegu egonkordunak. Kanarietako ekoizle-sarearen alde dihardu konpainiak. Hala, 120 produktu-hornitzaile eta 600 hornitzaile ez-komertzial baino gehiagorekin ari da lankidetzan, eta 2022an 750 milioi euro inguru inbertitu zituen haietan.

Gainera, Kanariar Uharteetako gizartearekiko duen konpromisoaren testuinguruan, 1.700 bat tona elikagai eta oinarrizko produktu banatu zituen 2022an Kanarietako 50 jantoki sozial eta ongintzako erakundetan baino gehiagotan.

Las Palmaseko Merkatu Zentraleko Mercadonaren denda, barrualdetikJateko Prest atala, Las Palmaseko Merkatu Zentraleko supermerkatuan.

Logotip Mercadona botiga de Las PalmasMercadonak Kanarietako udal-merkatu batean ireki duen lehenengo denda.