Jatorri nazionaleko zitrikoen kanpaina

Mercadonak 220.000 tona zitriko eorsiko ditu jatorri nazionalekoak, % 10 gehiago

2023ko urriaren 10a
  • Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina berrian (urrian hasi eta abuztuan amaituko da), konpainiak mandarinak, limoiak eta laranjak erosiko dizkie Espainia osoko 24 hornitzaile espezialistari, zeinek harreman egonkorrak baitituzte 2.800 nekazari baino gehiagorekin.
  • Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuan, Valentziako Erkidegoko, Andaluziako, Murtziako Eskualdeko, Kataluniako eta Kanarietako zitrikoak merkaturatuko ditu Mercadonak.
  • Bueltan datoz supermerkatuetara jatorri nazionaleko zitrikoak; mandarinarekin eta limoiarekin hasten da denboraldia, urrian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentakoen konpainian, jatorri nazionaleko zitrikoen 2023/24 kanpaina hasi da, eta 220.000 tona erostea aurreikusi da aurten, aurreko kanpainan baino % 10 gehiago. Kanpaina berria urrian hasten da, Espainiako jatorriko mandarina eta limoia iristean, eta azaroaren hasieran sartuko da pixkanaka laranja nazionala gure dendetan. 

Mandarinaren kanpaina nazionala urrian hasi eta maiatzean bukatuko da; limoiarena ere urrian hasiko da eta ekainera arte iraungo du; eta laranjarena, berriz, azaroan hasi eta abuztura artekoa izango da, aurreikuspenen arabera. Mercadonak konpromiso irmoa du lehen sektorearekin, eta lehentasuna ematen dio bere 24 hornitzaile nazionalekin harreman egonkorrak eta gardenak bermatzeari (hornitzaileok Espainia osoko 2.800 nekazarirekin baino gehiagorekin egiten dute lan).

Zitriko nazionalen denboraldiak Jatorri nazionaleko zitrikoen kanpainen iraupena.

Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuan, Valentziako Erkidegoko, Andaluziako, Murtziako Eskualdeko, Kataluniako eta Kanarietako zitrikoak merkaturatuko ditu Mercadonak.

Sasoiko zitrikoen eta fruta eta barazkien kontsumoa sustatu, saski orekatua lortzeko

Enpresak zitrikoen kontsumoa sustatzen du, baita Mercadonako laranja-zuku egin berriarena ere. Zuku hori Fruta eta Barazkien atalean eskuratu daiteke ohiko hiru ontzi-formatuetan (250 mililitro, 500 mililitro eta litro bat). Zerbitzu hori 2016. urtean hasi zen kateko denda guztietan ezartzen, Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatuta.

Zitrikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, eta dieta orekatuari eusten laguntzen du haien kontsumoak. Laranjak, mandarinak eta limoiak, beste zitriko batzuen artean, aliatu handiak dira erosketa-saski orekatua osatzeko.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren kanpainak babesten ditu Mercadonak, #alimentosdespaña estrategiaren eta “Munduko herrialde goxoena” kanpainaren barruan. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat izan zen bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Jatorri nazionaleko limoiak MercadonanLimoiak Mercadonako fruta eta barazkien atalean.

Mandarina nazionalen kanpainaMandarinak lursailean, jatorri nazionalekoak.