Sagrada Família auzoko (Bartzelona) dendaren fatxada

Bartzelona - Mercadonak 124 milioi eurotik gora inbertitu ditu 2017-2023 aldian hirian denden sarea hedatzen eta hobetzen

2023ko irailaren 12a
  • Konpainiak gaur irekiko du Andrade kaleko supermerkatua (Sant Martí distritua), erabat eraberrituta; 4 milioi euroko inbertsioa egin da lan horietan.
  • Hala, dagoeneko Mercadonaren 36 supermerkatuk dute denda eraginkorraren eredu berria Bartzelona hirian, guztira dituen 43 dendetatik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Bartzelona hirian inbertitzen jarraitu du. Inbertsio-ahalegin horri esker, 124 milioi eurotik gora bideratu ditu 2017tik gaur egun arte bere denda-sarea hedatzeko eta hobetzeko. Denda-katearen helburua da denda eraginkorraren eredu berria ezartzen jarraitzea. Eredu horrek bezeroen erosketa optimizatzen du, eta aukera ematen du energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko.

Mercadona 2017ko martxoan hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Bartzelona hirian ezartzen, València kaleko supermerkatua eraberritu zuenean. 2017an hasi eta gaurdaino, konpainiak 29 supermerkatu eraberritu eta beste 7 ireki ditu (bai denda erabat berriak —esate baterako, Turó de la Peiran dagoen Castillejos kaleko Mercadonaren denda eta Sagrada Família auzoko Provença kalekoa—, bai eredu berriaren kalitate-estandarretara egokitzen ez ziren supermerkatuak ordeztu dituztenak —adibidez, Rambla Guipúscoako eta Can Batllóko supermerkatuak; Pare Manyanet eta Sant Pere Abanto kaleetan zeudenak ordeztu dituzte, hurrenez hurren—).

Eraberritzeez ari garela, València kaleko Mercadonaren supermerkatuaz gainera (eredu berrira egokitu zen lehenengoa izan zen Bartzelona hirian), Mercadonak Indústria, Veneçuela, Aribau, Petrarca, Ronda de Sant Pere, Travessera de les Corts, Calàbria, Viladomat, Sardenya eta Berlín kaleetan, Bonanova plazan, Collblanceko errepidean, Rio de Janeiro eta Poblenou etorbideetan, Mercat del Ninot, Mercat de Sants merkatuetan eta Som Multiespai dendagunean zituen dendak ere eraberritu dira, besteak beste.   

Gaur Sant Martí distrituko Andrade kaleko 22.eko supermerkatua ireki da, erabat eraberritu ondoren; 4 milioi euroko inbertsioa egin da eraberritze-lan horietan. 50 obra-hornitzailek parte hartu dute, eta 70 pertsona baino gehiagori eman diete lana eraberritze-fasean zehar. Hala, dagoeneko Mercadonaren 36 supermerkatuk dute denda eraginkorraren eredu berria Bartzelona hirian, guztira dituen 43 dendetatik.  

Lanpostuei dagokienez, bi pertsona gehiago kontratu dira; hala, orain 44 langilek osatzen dute Andrade kaleko Mercadonaren supermerkatuko plantilla. Denda astelehenetik larunbatera irekiko da, 9:00etatik 21:00etara, urria eta maiatza bitartean (neguko ordutegia), eta 9:00etatik 21:30era ekaina eta iraila bitartean (udako ordutegia). 35 tokiko aparkalekua du (28 toki autoentzat eta 7 motozikletentzat), eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bat eta bizikletetarako 14 metro karratu ere baditu. Halaber, etxerako zerbitzua eta onlineko erosketa erabiltzeko aukera gaitu du www.mercadona.es webgunean.

Denda eraginkorraren eredu berriak hauek ditu, besteak beste: urdaitegi bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labeko atal bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, Jateko Prest atal berria jarri da saltokian, eta eramateko janari prestatuaren 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatu eraginkorren belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Bestalde, espazio handi eta garbiagoak jarri dira, argi naturala errazago sar dadin. Beira bikoitzeko sarrera bat ere badu, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu berriak askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Katalunian

Mercadonak 1993an ireki zuen bere lehenengo denda Katalunian; zehazki, Lleida hirian. 2022ko ekitaldia 14.615 langilerekin (haietatik 2.690 Bartzelona hirian) eta 250 supermerkaturekin (43 Bartzelona hirian) itxi du.

Gainera, hiru bloke logistiko ditu Abrera, Sant Sadurní d'Anoia eta San Esteve Sesrovires udalerrietan, eta onlineko zerbitzua eskaintzeko berariazko biltegi bat du 2019ko ekainetik, Bartzelonako Zona Francako industrialdean.

Konpainia 2017an hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Katalunian ezartzen, Masquefa udalerriko supermerkatua eraberritu zuenean eredu horretara egokitzeko (2017ko otsaila), eta azken ekitaldiaren itxieran (2022) dagoeneko 187 supermerkatu eraginkor zituen, 250etik. 

Mercadonaren denda eraginkorraren kanpoaldea, Carrer Veneçuela kalean (Bartzelona)Mercadonaren denda eraginkorra Carrer Veneçuela kalean (Bartzelona).

Andrade kaleko supermerkatuko Jateko Prest atalaAndrade kaleko (Bartzelona) Mercadonaren Jateko Prest atala.

Sagrada Família auzoko (Bartzelona) dendaren fatxadaSagrada Família auzoko (Bartzelona) supermerkatuaren kanpoaldea.