Kaxa berde berrerabilgarriei esker, hondakin gutxiago sortzen da

Mercadonako fruta eta barazkietarako kaxa berdeak: Ekonomia Zirkularraren adibide bat

2024ko apirilaren 22a
  • Kaxa berdeak 120 aldiz baino gehiagotan berrerabil daitezke, erraz konpondu daitezke eta % 100 birziklagarriak dira, eta horrek mesede egiten dio banaketa-kate osoari.
  • Mercadonako kaxa berdeak berrerabiltzean, urtean 200.000 tona material baino gehiago erabiltzea saihesten da, eta urtean 107.072 kamioi-ibilbide aurrezten dira. Hala, CO2-emisioak murrizten dira

Mercadonak, planeta zaintzearen garrantziaz jabetuta, prozesu guztiak ahalik eta jasangarrienak eta errespetuzkoenak izan daitezen lan egiten du. Horren adibide dira Mercadonan fruta eta barazkiak garraiatzeko eta erakusteko erabiltzen diren kaxa berdeak. Kaxa horiek Logifruit enpresarekin (Mercadonaren logistikako Totaler Hornitzailea duela 25 urte baino gehiagotik) lankidetzan garatu dira, eta ingurumena errespetatzen duen negozio-eredu baten aldeko apustua dira.

Mercadonako kaxa berdeak: ontziak baino gehiago

Kaxa berdeak ontziak baino askoz gehiago dira. 120 aldiz baino gehiagotan berrerabil daitezke, erraz konpondu daitezke eta, gainera, plastiko birziklagarriz eginak dira, eta batez beste 5 urteko iraupena dute. Kaxa zurrunak atzean utzi eta kaxa tolesgarriak egitea mugarri bat izan zen Mercadonaren logistika jasangarriaren estrategian. Berrikuntza hori, Logifruitekin lankidetzan egina, ekonomia zirkularraren eredu sendoa da.

Mercadonan kaxa horiek erabilita, ekarpen hauek egiten dira:

  • Baliabideen kudeaketa arduratsua. Kaxa berdeak erabiliz, urtean 200.000 tona lehengai baino gehiago erabiltzea saihesten da. 
  • Emisioak murriztea. Kaxa berdeak erabiltzeak CO2-emisioak murrizten laguntzen du, urtean 107.072 ibilbide baino gehiago saihesten baititu.
  • Garraio eraginkorra. Kaxa zurrunen aldean, tolesgarriekin hiru aldiz kaxa gehiago garraiatzen dira kamioi bakoitzean, eta horrek nabarmen murriztu du Mercadonaren karbono-aztarna.
  • Iraupen luzeko ontziak. Erabili ondoren, kaxa bakoitza garbitu eta desinfektatzen da, prozesu zorrotz baten bidez. Beharrezkoa denean konpondu egiten dira, eta bizitza baliagarriaren amaieran birziklatu eta kaxa berriak egiteko erabiltzen dira.

 

Mercadonako kaxa berdeen bizi-zikloaren infografiaMercadonako kaxa berdeen bizi-zikloa.

Etengabeko konpromisoa jasangarritasunarekiko.

Mercadonak 25 urte baino gehiago daramatza kaxa berde berrerabilgarriak eta birziklagarriak erabiltzen. Eta hori ekonomia zirkularrarekiko konpromisoaren erakusgarri da.

Ingurunea zaintzeko konpromiso horren ondorioz, Mercadonak 57 milioi euro bideratu zituen ingurumena babesteko politika eta neurrietara 2023ko ekitaldian. 

Lortu informazio gehiago gure ekintzei eta konpromiso jasangarriari buruz.