Kamioi % 100 elektrikoak probatzen Mercadonan

Mercadona, salgaiak hirietan kamioi elektrikoekin banatzen dituen lehen enpresa

2023ko urtarrilaren 09a
  • Disfrimurrekin eta Acotralekin elkarlanean, 33 paleteko kargako ibilgailu horiekin probak egiten hasi da Murtzian eta Madrilen, CO2-emisioak 102 tona murrizteko.
  • Bere flotan 21 paleteko bi kamioi elektriko zurrun ere sartu ditu, enpresaren emisiorik gabeko lehen kamioiak (DGT etiketa), eta urtean 111 tona CO2 gutxiago isurtzen ditu Alacanteko dendak hornitzen.
  • Kamioi-flota “gaztea” du, eta, horri esker, 2015etik aurrera, 85.000 t CO2 gutxiago isuri du, eta palet bakoitzeko % 27ko murrizketa lortu du.
  • Logistika berdearekin duen konpromisoan aurrera egiteko eta jasangarritasuna indartzeko.

Mercadona, Disfrimur eta Acotral hornitzaile logistikoekin lankidetzan, Espainian kamioi ehuneko ehun elektrikoekin probak egiten dituen bere sektoreko lehen enpresa bihurtu da. Aurrerapauso aitzindaria da hori 2050erako garraioa deskarbonizatzeko prozesuan, emisio neutroen Europako Itun Berdean jasotako konpromisoekin bat etorriz.

Zehazki, trailer elektrikoek beren ezaugarriengatik dituzten erronkak aztertzen ari da konpainia —batez ere, 24 orduz lan egiten duen logistika baterako autonomia txikia eta kargatze-azpiegitura eskasa—, eta haien eraginkortasuna probatzen. Horretarako, bere hornitzaile logistikoen laguntzarekin, proba horietarako ibilbiderik egokienak diseinatu ditu. Madrilen ari dira egiten, Getafeko Acotral garraio-enpresarekin batera (43 kW-eko kargatze-ahalmena), eta Murtzian, Disfrimurren San Isidroko instalazioetatik (180 kW-erainoko proiektua Iberdrolarekin). Bi ibilbideak kontuan hartuta, 6 supermerkatu hornitzea lortu da, 1 Madrilgo Erkidegoan eta 5 Murtziako Eskualdean eta Alacanten.

44 t-rainoko trakzio-ibilgailuak probatu dira; teknologia berriari esker, 300 kilometrorainoko autonomia lortzen dute eta 33 europaleten karga-ahalmena dute.

Kamioi horien bidez, 102 tona karbono-aztarna murrizten da urtero, eta, hala, enpresak aurrera egiten du logistika berdeko ereduaren helburuetan. Eredu horren bidez, ingurumen-arriskuak prebenitu nahi ditu, emisioak minimizatuz. Alde horretatik, aipatzekoa da 2021ean konpainiak % 27ko murrizketa lortu zuela, eta, 2021eko maiatzeko Klima Aldaketaren Legearen esparruan, aurreikusia duela 2023an atmosferara egindako emisio logistikoak % 30 murriztuko dituela ziurtatzea. Era berean, kamioi horiek kutsadura akustiko txikiagoa eragiten dute, gutxi gorabehera 56 dB igortzen baitituzte. Horri esker, Mercadonak gaueko deskarga isila eta bizilagunekiko arduratsua bermatzen du.                                                              

21 paleteko lehen bi kamioi elektriko zurrunak beren flotan

Ekimen aitzindari horretaz gain, zero emisioko lehen bi kamioiak jarri ditu martxan bere flotan (DGT etiketa). Horretarako, Disfrimurren laguntza izan du. Iberdrolaren bidez 180 kW-erainoko bi kargagailu ultralaster jarri ditu Alacanteko eta Murtziako baseetan, bi ordu eta laurden eskasean kargatu ahal izateko.

SCANIAk egindako ibilgailu horiekin Alacanten egin dituzte lehen probak, eta 4 supermerkatu hornitu ahal izan dituzte. Mercadonaren flota propioko kamioi berriek 21 paleteko karga-ahalmena dute, 200 kilometroko autonomia dute hotz-ekipoarekin, eta urtean 111 tona CO2 gutxiago isurtzea ekarri dute.

Jose Ángel Llop Mercadonako garraio-zuzendariaren arabera, “enpresa arduratsu bateko kide gara, beti berrikuntzaren aldeko apustua egin duena hazkunderako eta jasangarritasunerako palanka gisa. Konpromiso horri esker, gai izan gara Espainian aitzindari den proiektu hau abian jartzeko, horretarako diseinatutako ibilbideen bideragarritasuna frogatuta. Urrats honekin, enpresa gisa dugun karbono-aztarna murrizten eta ingurumena babesten laguntzeaz gain, baliabide gutxiagorekin gehiago egiteko konpromisoa indartu dugu, inguruarekiko ondorioak murriztu eta ekoeraginkortasuna bultzatu”.

Trakzio-ibilgailu elektriko bat probatzenTrakzio-ibilgailu elektrikoa.

Flota efizientea eta gaztea izateko konpromisoa

Mercadonak konpromiso handia du ingurumena zaintzeko eta babesteko, eta bere jardunean ahalik eta inpakturik txikiena eragitea du helburu. Horretarako, enpresak ingurumen-politika espezifikoak bultzatzen ditu hondakinen, karbono-aztarnaren eta aztarna hidrikoaren arloan, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio baten bidez. Sistema horren bidez, gero eta baliabide gutxiagorekin egin nahi du lan, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat etorriz. 

Prozesuak etengabe deskarbonizatzeko bidean, konpainiak etengabe berritzen du flota. Nagusiki, EURO 6 D eta E modeloetakoak dira, efizienteetan izateaz gain CO2-emisioak eta beste kutsatzaile batzuenak murrizten baitituzte. Bestalde, erregai alternatibo jasangarriagoak erabiltzen jarraitzen du, eta, horri eta deskarbonizazio-planei esker, 2015etik 85.000 t CO2 gutxiago isuri ditu, eta garraiatzen den palet bakoitzeko % 27ko murrizketa lortu du.

Zero emisioko ibilgailu zurrun elektrikoaZero emisioko ibilgailu zurrun elektrikoa.