- Mercadonaren poltsak egiteko erabiltzen den material birziklatua enpresaren denda eta biltegietatik dator.
- 2021ean, konpainiaren plantillak, plastikozko filma bereiziz, material horren 15.170 tona berreskuratu zituen. Horietatik, 8.500 tona berrerabili egin ziren kutxetako, etxerako zerbitzuko eta Mercadona Online zerbitzuko poltsa birziklatuak egiteko.
Mercadonaren 6.25 Estrategiak hiru xede bete nahi ditu 2025erako: plastikoa % 25 murriztea bere ontzietan, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztiak birziklatzea.
Horretarako, konpainiak hainbat estrategia garatu ditu, hala nola material birziklatua berrerabiltzea eta prozesuetan berriz sartzea, baliabide natural gutxiago erabiltzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko.
Horren adibide dira Mercadonaren poltsa jasangarriak eskura kutxetan, etxerako zerbitzuan eta Mercadona Online zerbitzuan erabiltzen direnak. Horiek guztiak poltsa berrerabilgarriak eta birziklagarriak dira, konpainiaren denda eta biltegietatik berreskuratutako film plastikoarekin egiten direnak.
Dendetako eta logistikako langileek bildu eta banatzen dute material hori, eta, Plasbel, Plascan eta Eversia hornitzaileen laguntzarekin, birziklatu egiten dute, bigarren bizitza bat emateko. Hala, konpainiak beste baliabide bat sortzen du hondakin horietatik, eta aprobetxatu egiten du, bere prozesuetan sartuz; era horretan, ekonomia zirkularreko zirkuitua ixten du, eta haien bizitza erabilgarria luzatzen du.
Bideoa gaztelaniaz
2021ean, konpainiak 15.170 tona film plastiko berreskuratu zituen, eta horietatik 8.500 tona aipaturiko poltsak egiteko erabili ziren.
Mercadonaren konpromisoa planeta zaintzen jarraitzeko
Mercadonak buru-belarri jarraitzen du plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko 6.25 Estrategia garatzen. 140 milioi euroko aurrekontuarekin, konpainiak ekonomia zirkularra bultzatzen du, bere ingurumen-inpaktua murrizteko eta harengan eragin positiboa izateko.