Ukrainako bandera eta Mercadonaren logotipoa

Mercadonak 1,5 milioi euro emango ditu Ukrainako gerrak sortutako errefuxiatuei laguntzeko

2022ko maiatzaren 20a
  • Laguntza hau ekainetik abendura emango da 50 €-ko Gizarte Txartel batzuen bidez, Espainiara eta Portugalera iristen diren errefuxiatuei oinarrizko gastuak ordaintzen laguntzeko.
  • Era berean, konpainiak premiazko produktuak emango dizkie Ukrainako errefuxiatuen Harrera, Arreta eta Bideratze Zentroei (CREADE).
  • Hori guztia, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Mercadonak, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko, 1,5 milioi euro emango ditu Ukrainako gerrako errefuxiatuei laguntzeko. Laguntza hau ekainetik abendura emango da 50 €-ko Gizarte Txartel batzuen bidez, Espainiara eta Portugalera iristen diren errefuxiatuei oinarrizko gastuak ordaintzen laguntzeko. Denda guztietan erabili ahal izango dituzte txartelok. Lankidetza horren bidez, 5.000 errefuxiaturi lagundu ahal izango die.

Ukrainako lekualdatuak Espainian eta Portugalen hartzeko plan ofizialen barruan baimendutako entitateen bidez emango ditu konpainiak txartelok.  

Gainera, laguntza hori osatzeko, premiazko produktuak emango dizkie Espainiako hainbat tokitako Ukrainako errefuxiatuen Harrera, Arreta eta Bideratze Zentroei (CREADE), haien beharren arabera.