Mercadonaren laugarren Erlauntza, Alacantekoa, barrutik

Alacanten laugarren Erlauntza irekita, onlineko salmentaren alde egiten jarraitzen du Mercadonak

2022ko maiatzaren 26a
  • Erlauntza berria irekitzearekin, urtean 2 milioi onlineko eskaera izatera iristea espero du Mercadonak. 
  • Alacanteko Erlauntzan 185 langile izatea aurreikusten da.
  • Horretarako, 14 milioi euroko inbertsioa egin da.
  • Onlineko salmentan soilik aritzen den biltegiari esaten zaio Erlauntza, eta laugarrena gehitu die konpainiak lehendik Valentzian, Bartzelonan eta Madrilen dituenei.

Mercadonak laugarren Erlauntza inauguratuko du gaur, erabat onlineko salmentarako den biltegia alegia, Alacanten. 14 milioi euro baino gehiago inbertitu dira, eta 185 langile izatea espero da. Alacanteko erdialdean hasiko du zerbitzu berria konpainiak, eta datozen asteetan zabaldu egingo du ekintza-eremua, probintzia gehiena eta Murtzia ere hartu arte. Mercadonaren Alacanteko Erlauntza berria irekita, urtean 2 milioi onlineko eskaera izatera iristea espero du konpainiak.

Erlauntzen banaketa-eremuan sartzen diren bezero guztiek dute webgune eta aplikazio berrirako sarbidea erosketa egiteko, eta 7:00etatik 22:00etara jaso dezakete, astelehenetik larunbatera. Mercadonak salmenta-eredu desberdinak ditu, herri bakoitzeko eskaeren arabera, baina gune horietako bezero guztiek erosketa-esperientzia bera izango dute.

Alde batetik, “Erlauntza” ereduak onlineko eskaeren dentsitate handia duten eremuak hartzen ditu. Alacanteko Erlauntza beste hiri batzuetan konpainiak dituen beste hirurei gehitu zaie: Valentziakoa, 2018tik martxan dena; Bartzelonakoa, 2019tik; eta Madrilgoa, 2020tik. Oraingo laurei laster bosgarren Erlauntza gehituko zaie, Sevillakoa, 2022ko bigarren seihilekoan irekitzekoa baita.

Bestalde, eskaera gutxien kontzentratzen diren eremuetarako prestaketa- eta banaketa-eredu berri bat garatzen ari dira denda fisikoetatik. Oraingoz, eredu hori martxan dago Castellon eta Tarragonan, eta denda gehiagotan zabaltzeko asmoa dago, onlineko erosketa berria gainerako hirietara zabaltzeko.

Mercadona Online taldea enplegu egonkorra eta kalitatezkoa duten 1.600 lagunek osatzen dute, eta gehienak pickerak eta banatzaileak dira. 45 milioi euro baino gehiago inbertitu dira egungo lau Erlauntzak eraikitzeko, eta beste 15 milioi euro kamioi-flota propio batean. Salmentak 510 milioi euroraino igo ditu Mercadonak 2021ean; 2020an baino % 40 gehiago.

Juana Roig Mercadona Onlineren zuzendari nagusiaren arabera, “Alacanten gure laugarren Erlauntza irekita, beste urrats bat egin dugu Espainia eta Portugal osoan gure onlineko bezeroak asebetetzeko dugun ikuspegian. Errentagarritasuna lortzeko erronka lortu ondoren, hedapenari egin behar diogu aurre orain. Horretarako, ezinbestekoa da teknologia erabiltzea”. Hain zuzen, hil honen hasieran, Mercadonaren bulego berriak ireki ziren Madrilen onlineko proiekturako, talde teknologikoan talentua sartzeko, profil horietarako sarbidea zabalduz.

Goiburuko irudia: Mercadonaren laugarren Erlauntza, Alacantekoa, barrutik.