- Konpainiak Planetarekin duen konpromisoa azpimarratu du Plastikozko Poltsarik gabeko Nazioarteko Egunean.
- 2021eko urtarrilean amaitu zuen 6.25 Estrategiaren lehen ekintza: erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraztea atal guztietatik.
- Supermerkatu-kateak zenbait erosketa-poltsa jarri ditu bezeroen eskura: birziklagarriak, berrerabilgarriak eta birziklatuak.
Poltsak berrerabiltzeko gomendatzen die Mercadonak bezero guztiei. Hala ere, etxetik ekartzea ahazten bazaie, Mercadonak hiru motatako erosketa-poltsak eskaintzen dizkie bere denda guztietan, guztiak jasangarriak eta berrerabilgarriak, erabilera bakarreko plastikozko poltsen ordez erabiltzeko: paperezko poltsa, plastiko birziklatuzko poltsa eta errafiazko saskia.
Eta produktu galkorren ataletan, landare-jatorriko poltsa konpostagarriak eskaintzen ditu konpainiak.
Mercadonaren poltsa berrerabilgarri eta jasangarrien aukera.
Mercadonaren kutxa-lerroko poltsak
Mercadonan, 2019az geroztik, bezeroek hiru aukera berrerabilgarri dituzte erosketak egiteko:
- Paperezko poltsa
- Dendako bilgarrietatik birziklatutako plastikoa % 65-70ean duen poltsa
- Errafiazko saskia
Poltsen plastikoaren % 65-70 plastiko birziklatua da, eta banaketa logistikoko prozesuan erabiltzen diren bilgarrietatik dator; beraz, poltsa horiek ekonomia zirkularraren printzipioak betetzen dituzte. Hala, Mercadonak urtean bilgarri horien 3.000 tonari baino gehiagori beste bizitza bat ematen die.
Era berean, Mercadonaren etengabeko hobekuntzaren ondorioz, konpainiak piktograma bat sartu zuen poltsa horietako bakoitzean, bizitza baliagarriaren amaieran zer edukiontzitara bota behar diren adierazteko, bezeroei hondakinak bereizten eta birziklatzen laguntzeko.
Mercadonaren 6.25 Estrategia: 1. ekintza. Plastikozko poltsak desagerraraztea ataletatik
2020ko irailean, konpainiak aurrerapauso handia eman zuen Ingurumenarekin duen konpromisorantz, bere prozesuetan plastikoaren erabilera murrizteko eta plastikoaren kudeaketa hobetzeko 6.25 Estrategia sortuta.
Markatu ziren sei ekintzen artean, lehenengoa zen erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraztea atal guztietatik. Konpainiak, plastikozko poltsen ordez, poltsa konpostagarriak jarri ditu kate osoan 2020. urtean zehar. Patata-fekulaz eginda daude, eta zabor organikoaren edukiontzi marroira bota behar dira, birziklatze-piktogramak adierazten duen bezala.
Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistema
Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa du, hiru arlotan duen ingurumen-inpaktua murriztean oinarritua: logistikaren optimizazioa, energia-eraginkortasuna eta hondakinen kudeaketa. Sistema hori etengabe ari da egokitzen, eta adi jarraitzen die sortzen diren erronkei eta ingurumen-jarduera hobetzeko eta jasangarritasuna handitzeko beharrei.
Ezagutu Mercadonaren ingurumen-politika osoa eta arlo horretan azken bi urteetan egindako aurrerapenak Mercadonaren azken Ingurumen Memorian.