Ataletako poltsa konpostagarri berria, Mercadonaren denda guztietan eskuragarri

Mercadonak bere konpromisoa bete du, eta erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu ditu denda guztietatik

2021ko urtarrilaren 26a
  • 2025ean, Mercadonak bere linealetan plastikoa % 25 murriztua izango du, eta ontzi birziklagarriak baino ez ditu erabiliko, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
  • Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian. Estrategia horren 6 ekintzetako lehena beteko da gaurtik aurrera kate osoan, eta horrek urtean 3.200 tona plastiko gutxiago erabiltzea ekartzen du.
  • 2021ean, supermerkatu-kateak bere zentro guztiak 6.25 Denda eredura aldatuko ditu, eta haietan ikusgai egongo da enpresa zer aldaketa egiten ari den plastikoa murrizteko.

Mercadonak “BAI esanez planeta zaintzeari” deritzon konpromisoari leial, 2020an gauzatzen jardun duen 6.25 Estrategiaren lehen ekintza burutu du; izan ere, erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu ditu denda fisikoetako atal guztietatik, etxeko zerbitzutik eta onlinekotik.

Orain, supermerkatu-kateak poltsa konpostagarriak eskaintzen dizkie "Nagusi"ei (bezeroei). Poltsa horiek patata-fekulaz eginak daude, eta materia organikoaren edukiontzira bota behar dira, bezeroei hondakinak bereizten eta birziklatzen laguntzeko poltsetan jarri den piktogramak adierazten duen bezala. Sinbolo hori kutxa-lerroko gainerako poltsetan ere jarri da. Kutxa-lerroan Mercadonak aspalditik ditu hiru poltsa berrerabilgarri eta jasangarri aukeran.

Gainera, konpainiak gaikako zaborrontziak jarri ditu bere atal guztietan, bezeroek hondakinak bereizita bota ditzaten eta, hala, ekonomia zirkularrari lagundu diezaioten. 6.25 Estrategiaren lehen ekintza hori betetzeak urtean 3.200 tona plastiko murriztea dakar.

Mercadonaren 6.25 Estrategiak hiru helburu ditu 2025erako: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta bere instalazioetan sortzen diren plastikozko hondakin guztiak birziklatzea. Estrategia gauzatzeko diseinatu diren 6 ekintzen ondorioz, zenbait aldaketa egin beharko dira konpainiaren prozesuetan; esaterako, hornitzaileekin koordinatuta etorkizuneko ontzien birdiseinuan, denden eta logistikaren egokitzapenean, hondakinen kudeaketan, etab. Konpainiak datozen lau urteetan guztira 140 milioi euro baino gehiago inbertitzea aurreikusi du, estrategia hori osatzen duten ekintza guztiak gauzatzeko.

Mercadonak zeharkako lantalde bat sortu zuen, muntaketa-kateko prozesuetan zer aldaketa ezarri behar diren identifikatu eta zehazteko

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen estrategia hau definitzen. Horretarako, enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, eta jasangarriago bihurtu zituen muntaketa-kateko zenbait prozesu.

Enpresaren lantalde batek koordinatzen ditu 6.25 Estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Lantalde horrek konpainiaren prozesu askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Dendetako langileak, Preskripzioko langileak, Informatikako langileak, Erosketakoak, Logistikakoak, Finantzetakoak, Giza Baliabideetakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Obretakoak.

Azken lau hilabeteetan, Mercadonak bere katearen Espainiako eta Portugalgo 72 denda egokitu ditu 6.25 Denda eredura, eta 2021ean kate osora zabalduko da eredu hori.

Halako zentroak 6.25 Estrategia ezartzen hasiak dira, eta enpresa garatzen ari den ekintza guztiei buruz bezeroek eta langileek zer iritzi duten entzun nahi dute. Hilabete horietan, 5.000 iritzi eta iradokizun baino gehiago jaso dira, nola bezeroenak, hala langileenak, eta, horiei esker, Mercadonak plastikoa murrizteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko zehaztu dituen ekintzak hobeto ezarri ahal izan ditu.

Mercadonako langileak poltsa konpostagarri berriekinMercadonako langileak poltsa konpostagarri berriekin.

Mercadonak bere webgune korporatiboko “Zaindu dezagun planeta" atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonak ingurumenarekin duen konpromisoari buruzko informazioa. Texto 2 Imagen Tienda 6.25

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetza estuan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastiko-hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntudunak, 501 dendaren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta 2020ean kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

6.25 Estrategian

Logo EAktibatu