Mercadonaren Jateko Prest ataleko mahai- eta aulki-eremuko birziklapen-ontzi berrien xehetasuna

Plastiko gutxiago erabiltzeko Mercadonaren 6.25 Estrategiak, urtebete

2021ko urriaren 08a
  • 6.25 Estrategiaren bidez, eta 140 milioi euroko inbertsioa eginda, enpresak 2025erako lortu nahi du bere ontzietan % 25 plastiko gutxiago erabiltzea, ontzi denak birziklagarriak izatea eta plastikozko hondakin guztiak kudeatzea.
  • Azken urtean, konpainiak planaren lehenengo bi helburuak bete ditu, eta, urtebete baino gutxiagoan, bere saltoki guztiak 6.25 Denda bihurtu ditu, 30 milioi euroko inbertsioa eginda.
  • Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko helburuarekin. Urtebete baino gutxiagoan, 6.25 Denda eredura aldatu ditu bere saltoki guztiak.

Mercadonak, “Planeta zaintzen jarraitzeari Bai” esateko konpromisoari jarraikiz, ontzi komertzialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko lehendik zituen sistemak indartzeaz gain, plastikoa murrizteko eta hondakinak egoki kudeatzeko 6.25 Estrategia jarri zuen martxan duela bi urte.

Estrategian, sei ekintza zehazten dira 2025ean helburu hirukoitz hau lortzeko: ontzietako plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztia birziklatzea.

Horretarako, konpainiak erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerrarazi ditu atal guztietatik, eta, haien ordez, poltsa konpostagarriak erabiltzen ditu orain (hala, 3.200 tona plastiko gutxiago gastatzen du urtean). Era berean, behin erabilita botatzeko plastikozko gaiak desagerrarazi ditu, eta sukalde-tresna jasangarriagoak erabiltzen ditu, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialez eginak (hala, 3.000 tona plastiko gutxiago gastatzen ditu urtean). Datozen urteetan, konpainiak ontzi birziklagarriak erabiliko ditu, eta marka propioko ontzietako plastikoa murrizten jarraituko du hornitzaileen lankidetzarekin. Gainera, "Nagusi"ari (bezeroa) birziklatzeari buruzko informazioa eskainiko dio, bai dendan bai etxeetan hondakinak bereiztea bultzatzeko eta errazteko.

Ontzietan plastiko gutxiago erabiltzeko, enpresak zenbait estrategia ditu, hala nola baliorik eransten ez duen plastikoa erabili ordez beste material batzuk erabiltzea (elikagaien kalitateari eta segurtasunari eragiten ez badio horrek), hondakinak murriztea eta berrerabiltzea eta plastikoaren osagaietan material birziklatua erabiltzea, material birjina gutxiago erabiltzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko.

Mercadonak zenbait aldaketa egin ditu dagoeneko, hala nola plastikozko poltsen ordez kartoizko kaxak erabiltzen ditu orain Hacendado kafe-kapsulen kategoria guztietan. Kapsulek berek ere plastiko gutxiago dute orain. Guztira, urtean 783 tona plastiko gutxiago erabiltzea dakar horrek. Hacendadoren Classic txokolate-tableten ontzia ere paperezkoa da orain, plastikozkoa izan ordez, eta horrekin 35 tona plastiko gutxiago gastatzen dira urtean. Gaiarekin jarraituz, ogitartekoen poltsak plastikozkoak izatetik paperezkoak izatera pasatu dira; 186 t/urte gutxiago da hori. Makilatxodun aire-gozagarrien kategoria ere erabat aldatu da, eta ontziak beirazkoak dria orain. 160 t/urte-ko murrizketa lortu da horrela. Ezin konta ahala murrizketa bultzatzen ari da konpainia aukera jasangarriagoak bilatu nahian, ekonomia zirkularra sustatzearen aldeko eta materialak eta baliabideak berrerabiltzearen aldeko apustua egin baitu.

Bere ontzien plastikoak murrizteko Mercadona egiten ari den ekintzen adibideakBere ontzien plastikoak murrizteko Mercadona egiten ari den ekintzen adibideak.

Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian, Planeta Zaintzen Jarraitzeko konpromisoan beste urrats bat eginez

Azken urtean, konpainiak planaren lehenengo bi helburuak bete ditu: urtebete baino gutxiagoan, bere saltoki guztiak 6.25 Denda bihurtu ditu, 30 milioi euroko inbertsioa eginda.

6.25 Estrategia garatzean, zenbait aldaketa egin behar izan ditu konpainiak bere prozesuetan; etorkizuneko ontziak birdiseinatu ditu hornitzaileekin koordinatuta, dendak eta logistika egokitu ditu, hondakinak kudeatu ditu, etab. Mercadonak aurreikusi du datozen lau urteetan 140 milioi euro baino gehiago inbertitzea estrategia hori osatzen duten ekintza guztiak gauzatzeko.

Zazpi hilabetean, eta osasun-krisiak eragindako egoera gorabehera, enpresak 6.25 Denda eredu berrira aldatu ditu bere saltoki guztiak. Eredu berri horretan, birziklatzeari buruzko informazioa ematen zaie Nagusiei, poltsa berriak jarri dira atal guztietan, hondakinak ondo bereizteko piktograma adierazgarriak ipini dira ontzietan, eta birziklatzeko paperontzi berriak ezarri dira atal guztietan, sarreretan eta Jateko Prest atalean. Gainera, eredu berrian, hondakinak kudeatzeko sistema hobetu da, eta, orain, kafe-kapsulak ere biltzen dira.

Nabarmentzekoa da dendetan sortzen diren hondakinak ondo kudeatzeko konpainiak egin duen ahalegina. Alderantzizko logistikari eta ontzi komertzialak kudeatzeko ereduari esker, Mercadonak 12.000 tona film plastiko birziklatu ahal izan ditu 2020an bakarrik; kopuru horretatik, 3.000 tona berrerabili dira erosketa-poltsa berrerabilgarriak egiteko eta, hala, erabilera bakarreko materialen 180.000 t gutxiago erabili da urtebetean.

Enpresan dagoeneko finkatuta dauden berrerabiltze- eta birziklatze-sistemei esker, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta soberakinak birbanatzeko estrategiei esker eta 6.25 Estrategiari esker, Mercadonak 250.000 tona material birziklagarri baino gehiago berreskuratzen ditu urtean, zeinak beste ekoizpen-ziklo batzuetako lehengai izatera pasatzen baitira berriro. Hala, efizientzia irabazten du, eta, Nagusien lankidetzarekin, Ekonomia Zirkularra lortzeko bidean jartzen da.

Mercadonaren hondakin-kudeaketaren gastuak 2020anMercadonaren hondakin-kudeaketaren gastuak 2020an.

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen 6.25 Estrategian lanean. Horretarako, enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, eta jasangarriago bihurtu zituen muntaketa-kateko zenbait prozesu. Horretarako, enpresaren lantalde batek koordinatzen ditu estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Lantalde horrek konpainiaren prozesu askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Dendetako langileak, Preskripziokoak, Informatikakoak, Erosketakoak, Logistikakoak, Juridikokoak, Finantzetakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Obretakoak.

Mercadonak bere webgune korporatiboko ‘Zaindu dezagun planeta’ atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonaren ingurumen-konpromisoari buruzko informazioa. Konpainiaren Ingurumen Memorian ere ikus daiteke.

Texto 2 Imagen Tienda 6.25 Mercadonaren Jateko Prest ataleko mahai- eta aulki-eremuko birziklapen-ontzi berrien xehetasunaJateko Prest ataleko mahai- eta aulki-eremuko birziklapen-ontzi berrien xehetasuna.