- Mercadonak energia-eraginkortasunaren alde egiten du bere prozesu guztietan, energia arduraz erabiltzeko.
- Denda eraginkor berrietan ezarritako neurriei esker, % 40 energia gutxiago kontsumitzen da ohiko dendekin alderatuta.
- Konpainiak 40 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditu urtean ingurumenaren alorrean.
Mercadonaren ingurumen-politikaren funtsezko arloetako bat da energiaren erabilera arduratsua. Mercadonak energia berriztagarriak sustatzen jarraitu du, bai bere dendetan, bai bloke logistikoetan, kontsumoa murrizteko eta ingurumena gehiago errespetatzeko ekimenak sustatuz.
Bideoa gaztelaniaz
Energia aurrezteari dagokionez, hainbat neurri ezarri ditu Mercadonak; esaterako, bere dendak berritu ditu, efizienteago eta jasangarriago bihurtzeko. Saltoki horietan, argitan eta hozteko sistemetan energiaren % 40raino aurrezten da, ohiko dendekin alderatuta.
Konpainiak 800 supermerkatu baino gehiago ditu eredu berri horretara egokituta. LED argiztapen-sistema dute, hondakin-beroa berreskuratzen eta berriro aprobetxatzen laguntzen dute, hobekuntzak txertatu dituzte isolamenduan, eta alarma-kudeaketako sistema bat dute, produktu hoztuen altzarien tenperatura optimoa bermatzeko.
Energia-kontsumoa murrizteko, kateko supermerkatu guztiek irekitzeko eta ixteko ordutegiak kudeatzeko sistema automatizatu bat ere badute, haren bidez bermatzeko argiztapen-, erauzketa- eta klimatizazio-zerbitzuak beharrezkoa denean bakarrik egongo direla piztuta. Ildo horretan, Mercadonak energia aurrezteko sistema bat du klimatizazioaren instalazioan; hari esker, kontsumoa egokitu egin daiteke automatikoki, kanpoan den tenperaturaren arabera.
Energia aurrezteko Mercadonak hartzen dituen neurri batzuen laburpena.
Bestalde, beste ekimen ekoberritzaile batzuk ere baditu martxan Mercadonak energiaren arloko eraginak murrizteko, hala nola lorategiak ezartzea zenbait dendatan, ingurunean hobeto integratzeko eta poluzioa eta “bero-uharte” efektua murrizteko. Asmo horrekin eraiki dira, esate baterako, Madrilgo supermerkatu batzuetako estalki lorategidunak, zeinek abantaila estetikoak, sozialak eta ingurumenekoak baitituzte, bai dendarako, bai ingurunerako.
Mercadonaren ingurumen-politika
Orain dela urte batzuetatik, Mercadonak ingurumena kudeatzeko sistema propioa du, bere prozesuen inpaktua murrizteko. Enpresak 40 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen iaz ingurumena babesten. Mercadonaren ingurumen-politikak hiru arlo ditu ardatz: energia aurreztea, logistikaren optimizazioa eta hondakinen kudeaketa arduratsua.
Goiburuko irudia: Supermerkatuko izoztuen atala.