Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politika

Honelakoa da Mercadonaren Animalien Ongizaterako politika

2020ko urriaren 02a
  • Mercadonako animalia-jatorriko produktu guztiak Agintari eskudunek homologatutako eta ikuskatutako hornitzaileek hornitzen dituzte, eta bermatua dago betetzen dutela Animalien Ongizatearen arloko legeria. 
  • Gainera, Mercadonaren haragi-, arrautza- eta esne-hornitzaile guztiek izango dute Animalien Ongizatearen arloko ziurtagiria 2021erako.

Modu jasangarriagoan ekoizteko erantzukizun sozialaren esparruan, animalien ongizatearekin konprometituta dago Mercadona. Hori dela eta, aspalditik du Animalien Ongizaterako Politika bat, erakusten duena konpainiak eta haren hornitzaileek konpromisoa hartua dutela, elikagaien segurtasun eta kalitate gorena bermatzeko ez ezik, animaliek bizitza osoan baldintza duinak izatea bermatzeko ere.

Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politikaren bidez, abeltzaintza-ustiategietan eta gainerako instalazio edo prozesuetan animaliak babesteko eta haien ongizatea zaintzeko eskatzen die konpainiak hornitzaileei, eta haien praktikek, indarrean dagoen legeria betetzeaz gain, hirugarren erakunde independenteek ikuska ditzatela.

Politika hori betetzen dela bermatzeko, Mercadona elkarlanean aritzen da hornitzaileekin, haragia, arrautzak, esnea eta animalia-jatorriko beste produktu batzuk ematen dituzten animaliak "5 askatasunak" izenekoak betetzen dituzten baldintzetan haz ditzaten.

Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politika

Animalien Ongizatea uko egin ezineko eskakizun etiko eta soziala da. Gainera, funtsezko baldintza da Mercadonan saltzen diren animalia-jatorriko produktuen kalitatea bermatzeko. 

Mercadonak konpromiso irmoa du abeltzaintzako ustiategietako animalien babesarekin eta ongizatearekin prozesu guztietan. Indarrean den legeria betetzeaz gain, Animalien Ongizaterako arauak aplikatzen dira animaliaren bizitza osoan.

Mercadonak bere hornitzaileekin lan egiten du, hauek helburutzat harturik: 

1. Haragia, esnea, arrautzak eta animalia-jatorriko beste produktu batzuk ematen dituzten animaliak 5 askatasun hauek betetzen dituzten baldintzetan haziko direla  bermatzea:

  • Edateko ura hartzeko modua ematea, bai eta dieta egoki bat ere, osasuna izan dezaten.
  • Inguru aproposa ematea, babesa eta atseden hartzeko lekua eskaintzen diena.
  • Mina, lesioak eta gaixotasunak saihestea; horretarako, prebentziorako neurriak, diagnostiko azkarrak eta tratamendu egokiak eman behar zaizkie.
  • Espeziearen portaera naturala errespetatzea; horretarako, behar bezainbeste leku eman behar zaie, instalazio egokiekin eta espezie bereko beste animalia batzuk lagun dituztela.
  • Beldurrezko edo larritasunezko egoerak eta behar ez den sufrimendua saihestea.

2. Abeltzaintzako ustiategietako eta bestelako instalazioetako langileek Animalien Ongizateari buruzko prestakuntza egokia izan dezatela bermatzea, animaliaren bizitzaren fase guztietan bete dadin.

3. Animalien Ongizatearen gaineko ziurtagiriak ezartzea, 2021erako beranduenez.

Mercadonaren Animalien Ongizaterako politikaren laburpenaMercadonaren Animalien Ongizaterako politikaren laburpena.

Mercadonak erabat arbuiatzen du animaliekiko edozein jardunbide oker, eta ez du lan egingo Animalien Ongizaterako Politika hau betetzen ez duten hornitzaileekin.  

Mercadonaren Animalien Ongizaterako zenbait neurri                 

2021erako, Mercadonaren haragi-, esne- eta arrautza-hornitzaile guztiek Animalien Ongizatearen ziurtagiria % 100ean izan beharko dute.

Animalien Ongizatearen aldeko apustuaren beste adibide bat da Mercadona arrautza-hornitzaileekin batera lanean ari dela kaiolako oiloen arrautzen salmenta pixkanaka bertan behera uzteko. Hain zuzen, aspalditik eskaintzen ditu konpainiak landa-oiloen arrautzak eta aske hazitako oiloen arrautzak.

Gainera, Mercadona eta haren hornitzaileak elkarlanean ari dira zenbait erakunde espezialistarekin, hala nola IRTA (Nekazaritzako Elikagaien Ikerketako eta Teknologiako Institutua) eta NEIKER-Tecnalia (Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Institutua), animaliak produkzio-kate guztian babesteko araudi osoa garatzen.

Ingurumenaren edo gizarte-erantzukizunaren arloan Mercadonak gauzatu dituen beste ekintza batzuk edo hartu dituen beste konpromiso batzuk ezagutzeko, kontsultatu Zaindu dezagun Planeta edo Erantzukizun Soziala atalak webgunean.

Logo EAktibatu