Mercadonaren flotako gas natural likidotuz propultsatutako kamioi bat

Mercadona aurrera doa jasangarritasun logistikoaren aldeko konpromisoan, eta Lean & Green ekimenarekin bat egin du

2020ko azaroaren 20a
  • Konpainiak Emisioak Murrizteko Ekintza Plan bat egin du, EYk ikuskatuta, eta, plan horretan, konpromisoa hartu du 2020rako emisioen % 20ko murrizketa ziurtatzeko eta 2023rako beste % 10 murrizteko (% 30era iritsi arte).
  • Nazioarteko ekimen bat da, AECOCek bultzatua. Haren helburua da sektore guztietako enpresei Parisko Klimaren Goi Bileran (COP21) zehaztutako helburuak lortzen laguntzea, 2050. urterako emisioen neutraltasuna lortzeko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia aurrera doa jasangarritasun logistikoaren aldeko konpromisoan, eta Europako Lean & Green ekimenarekin bat egin du. Plataforma hori Espainian AECOCek bultzatzen du, eta haren helburua da sektore guztietako enpresei Parisko Klimaren Goi Bileran (COP21) zehaztutako helburuak lortzen laguntzea, 2050. urterako emisioen neutraltasuna lortzeko.

Alde horretatik, konpainiak Emisioak Murrizteko Ekintza Plan bat prestatu du, EYk ikuskatuta, ziurtatzeko 2020an % 20 murriztea lortuko duela bere prozesu logistikoetan sortzen dituen emisioak, lau urtez baino gehiagoz eraginkortasun logistikoko neurriak aplikatu ondoren. Adibidez, Euro 6c edo hortik goragoko kategoriako motorrak dituzten ibilgailuz osatutako flota bat izatea, gas natural likidotuz propultsatutako kamioiak eta Bifuel furgonetak erabiltzea eta furgoneta elektrikoekin probak egitea. Plan horretan beste neurri-sorta bat sartzea ere aurreikusi da, 2023rako konpainiak beste % 10 gehiago murriztea lortzeko (% 30era iritsi arte). Neurri horiek alderdi hauetan aurrera egitera bideratuta daude batez ere: eraginkortasun logistikoa, biltegietako energia-aurrezkia eta -eraginkortasuna, hondakinak murrizteko plana, energia berriztagarrien erabilera eta gas fluordunak ordeztea.

Rosa Aguado Mercadonaren Logistikako zuzendari nagusiak hau adierazi zuen asteartean egin zen AECOCren Supply Chain 10. Biltzarrean: “ekimen horretara atxikitzeak erakusten du konpainiak “Planeta gehiago zaintzeari BAI" esateko duen konpromisoa, eta Lean & Green programan parte hartzea aukera bikaina da gardenagoak eta geure buruarekin zorrotzagoak izateko, Europako Itun Berdeko murrizte-helburuak betetzeko eta pauso bat aurrera emateko konpainiaren garapen jasangarriko planetan”.

Lean & Green

Lean & Green hornikuntza-kateari lotutako emisioak murrizteko Europako lankidetza-plataformarik handiena da. Herbehereetan sortu zen, eta, gaur egun, 14 herrialdetan dihardu, eta 600 enpresa baino gehiago ditu atxikiak Europa osoan. Logistika jasangarrian aitzindari da Europan. Programak jasotzen duenez, atxikitako enpresek, ezarri dituzten helburuak lortuz joan ahala eta ikuskatuak izan ondoren, ziurtagiria jasoko dute Lean & Green izar baten bidez.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 285 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Emisioak Murrizteko Mercadonaren Ekintza Plana eta Lean & Green

Mercadonaren flotako gas natural likidotuz propultsatutako kamioi batMercadonaren flotako gas natural likidotuz propultsatutako kamioi bat.

Logo EAktibatu