MixBeans Edamame eta Soja, snack goxo-goxo bat, zuntz eta proteina ugarikoa.

MixBeans, Mercadonaren edamamezko eta sojazko snacka

2020ko uztailaren 20a

Inoiz probatu duzu Mercadonaren MixBeans? Zuntz eta proteina ugariko snack bat da, edozein ordutan jateko egokia.

Mercadonako dendetan daukazun produktu hau sojazko leka zuri, berde eta beltz txigortu eta gazituen nahasketa bat da.

Ezin hobea da, gainera, erraz kontrolatzeko jatordu arteko gosea. Aukera ezin hobea da beste snack eta aperitibo goxo eta ohikoagoen ordezko edo osagarri gisa; fruitu lehorren osagarri gisa, adibidez.

Edozein ordutan jateko egokia

MixBeans Edamame eta Soja 100 gramoko poltsatan saltzen da; oso formatu erosoa da edonora eramateko eta edonoiz jateko; hamaiketakoan, otordu artean, arratsaldean, bazkaldu aurreko aperitibo gisa...

Gainera, beste modu askotara ere erabil daiteke aperitibo txigortu hau; esate baterako, ezin egokiagoa da zenbait plateren edo entsaladen osagarri gisa, ukitu kurruskari gozoa ematen baitie jakiei.

Probatu ezazu! Ezingo diozu ezetz esan haren zapore ezin gozoagoari!

Nola gorde

Babes-giroan ontziratu da produktu hau. Leku fresko eta lehorrean gorde behar da.

Beste gomendio batzuk

Snackak gogoko baldin badituzu, beste hauek ere aukeran dituzu: Fruta deshidratatuzko snackak.