Deskubritu haragientzako gure saltsa-sorta berezia.

Haragiaren zaporea indartzeko saltsarik onenak

2024ko uztailaren 16a

Maisuaren ukitua eman nahi al diezu zure haragi erreei eta parrilladei? Saltsa on batek beste dimentsio bat eman diezaieke zure haragi gogokoenei. Haragientzako saltsa-sorta berezi bat aurkeztuko dizugu. Erabilera ugari dituzte, eta, gogokoen dituzun haragiak osatzeaz gain, mokadu bakoitzaren zaporea areagotu ere egiten dute.

BBQ saltsetatik hasi eta Burger estiloko saltsetaraino; presta zaitez gure haragi-saltsa zoragarriekin egiten dituzun errezeten zaporea indartzeko. Zein duzu gogokoen?

Mercadonako haragi-saltsa motak

Barbakoa Saltsa

Salsa Barbacoa Mercadona

BBQ saltsa barbakoa-zaleentzat aurkezpenik behar ez duen saltsa klasikoa da. Saltsa honek parrillan prestatutako plateren zaporea indartzen du. Zapore ketuen, gozoen eta min-puntu baten konbinazio paregabea da. Egokia da edozein haragi-mota marinatzeko: oilaskoa, saiheskiak, baita barazkiak ere... Emaiezu benetako zapore berezia eta sakontasun zoragarria zure errezetei. Eta ez ahaztu zure aperitibo gogokoenekin ere jateaz; proba ezazu oilasko-nuggetekin eta gozatu!

Zero Barbakoa Saltsa

Sala Barbacoa Zero Mercadona

Bizigarri osasuntsuago baten bila bazabiltza, hona hemen BBQ Zero bertsioa. Aurrekoaren ezaugarri berdinekin, baina azukre erantsirik gabe. Osagai nagusiak hauek dira: tomatea, arto-zuntza, ozpina, tipula eta gatza. Oilasko-hegalak saltsa honekin marinatzea eta labean prestatzea gomendatzen dizugu. Beste aukera zoragarri bat BBQ Zero saltsarekin sandwich bat ontzea da, ogi-birrinetan pasatutako txerri-solomoarekin eta azarekin egindakoa.

Burger Saltsa

Salsa Burger Mercadona

Etxean egindako hanburgesentzako eta beste edozein haragirentzako saltsa berezia. Gozatu duen freskotasun ukituaz eta errezetei eskaintzen dien zaporeaz. Gozatu tomatezko oinarria duen eta espezia eta beste gozagarri batzuez aberastuta dagoen saltsaz. Kontuan izan haren potentzial osoa aprobetxatzeko gure gomendioa: egin patata bati ebakiak akordeoi moduan, bete geratzen diren hutsuneak hirugiharrarekin eta gaztarekin, eta sartu labean, Burger saltsarekin gozatuta. Ikusiko duzu zer-nolako aperitibo zaporetsua!

Argentinar estiloko saltsa

Salsa Estilo Argentino Mercadona

Argentinako haragi-plater tipikoak gogoko badituzu, hau da zure saltsa. Jar iezaiozu haragi erreari, enpanadari, txorizoari, etab. Saltsa honek gozoaren eta garratzaren arteko oreka fina du. Aukerak amaiezinak dira: entsaladetarako, aperitiboentzako, oilasko-wrapentzako edo patatekin jateko ere balio du. Ez dizu inoiz huts egingo!

Piperbeltz berdearen saltsa

Salsa Pimienta verde Mercadona

Saltsa bixia da, ukitu pikante leunekoa, osagai nagusia piperbeltz berdea duena. Zorro batean dator. Freskotasun-ukitu bat eskaintzen du eta min-ukitu finak edozein platerekin konbinatzeko aukera ematen du. Duen zapore leun eta krematsua ederki batzen da xerren, azpizunaren edo oilasko-bularkiaren zaporeekin, eta nabarmendu egiten ditu.

Nola erabili: disolbatu 200 ml uretan koilarakada bat gurin edo margarina, eta jarri irakiten. Sutik kendu, gehitu zorroaren edukia, eta nahasi saltsa loditu arte.

Beste gomendio batzuk

Nahiago baduzu, zure errezetak Ketchup-saltsarekin edo Ziape-saltsarekin hornitzeko aukera zabala ere eskaintzen dizugu. Gure Maionesak ere erabil ditzakezu.

Zapore exotikoak gogoko badituzu, probatu gure Ekialdeko saltsak.

Aldiz, nahi duzuna zure saltsa propioak prestatzea bada, hemen azaltzen dizugu pausoz pauso: Zure haragi-plateretarako hiru errezeta.