Gure Izozki makiladunak aurkezten dizkizugu, uda honetarako freskagarrienak eta dibertigarrienak.

Izozki makiladunak: klasikoak eta ez hain klasikoak

2024ko ekainaren 10a

Gure Izozki makiladun klasikoekin, zapore-unibertso bat duzu zure eskura.

Alde batetik, Izozki makiladun tradizionalak ditugu, haurtzaroko oroitzapen maitagarriak gogora ekartzen dituzten horietakoak, eta, bestetik, izozki berritzaileagoak. Hala, adin guztietako pertsonak liluratzen ditugu gure Izozki makiladunekin.

Presta zaitez mokadu bakoitza gozatzeko!

Izozki mini makiladunak

Helados de palo, desde los más clásicos a los más sorprendentes.

  • Askotariko izozki miniak: aukera onena zapore bakar bat hautatu ezin dutenentzat, tamaina perfektuarekin. Banillazko kremarekin eta estaldura ezberdinekin: txokolate esneduna, txokolate zuria, almendraduna eta txokolate beltza. 12 unitateko kaxa.
  • Txokolatezko izozki minia: aukera ezin hobea txokolatezale amorratuentzat; izan ere, izozkiaren testura leun eta krematsua, haren saltsa eta estalduraren zapore bizia maite dute. 8 unitateko kaxa.
  • Biscuit bonboizko izozki minia: izozkia galleta karamelizatuarekin. Zapore bizia eta testura kurruskaria, galleta-saltsa karamelizatu eta berezi batekin. Zoragarria! 8 unitateko kaxa.
  • Azukre erantsirik gabeko bonboizko izozki minia: banilla-zaporeko izozkia, edulkoratzaileekin eta estaldura desberdinekin (txokolatea, txokolate esneduna eta almendraduna). 8 unitateko kaxa.
  • Pistatxozko izozki miniak eta hiru txokolatekoak: esperientzia krematsu eta tentagarria pistatxozaleentzat eta txokolatezaleentzat, zentzumenei atsegin emateko. Txokolatezko eta anakardo txigortu eta birrinduzko estaldura. Gainera, % 100 begetala da. 4 unitateko kaxak.
  • Bonboi almendradunezko izozki minia: banilla-zaporeko izozkia, txokolate esnedunarekin eta almendrarekin estalia. Gozoa eta kurruskaria izanik, ezin hobea da udako gozoki gisa. 8 unitateko kaxa.
  • Nocciola miniak: kakao-kremazko eta hurrezko izozkia, leuna eta krematsua. Tamaina ezin hobea du, mokadu gozo bat jan nahi duzunerako. 8 unitateko kaxa.
  • Mini boom: esne txigortu zaporeko izozkia, hur-orezko estaldura bigunarekin eta galleta zatiekin. Ez ahaztu probatzea! 8 unitateko kaxa.
  • Kakaozko galleta miniak: banilla-zaporeko izozki krematsu bat, galletarekin estalia, ordurik beroenetan freskatzeko. 8 unitateko kaxa.

Izotzezko izozki makiladunak

Helados de palo, desde los más clásicos a los más sorprendentes.

  • Mangoa: mango-sorbetezko izozkia. Probatu ezazu gozotasun tropikal izoztua; aukerarik exotikoena da gure izotzezko izozkien artean. 10 unitateko kaxa.
  • Laranja: laranja-sorbetezko izozkia. Egin aurre beroari izozki honen freskotasunarekin, eta gozatu udako zapore zitrikoenaz. 10 unitateko kaxa.
  • Limoia: limoi-sorbetezko izozkia. Iratzarri zentzumenak izozki makiladun honen azidotasunarekin. Zapore zitriko paregabea. 10 unitateko kaxa.
  • Marrubia: marrubi-sorbetezko izozkia. Zapore klasiko bat, freskotasun eta aroma liluragarriekin. 10 unitateko kaxa.
  • Izozki miniak: zapore ugari ditugu (marrubia, sagarra, laranja, mandarina eta lima-limoia), eta suziri-itxura dute. Bereziki aproposak etxeko txikienentzat eta partekatzeko! 6 unitateko 3 poltsatxo.

Izozki makiladunak

Helados de palo, desde los más clásicos a los más sorprendentes.

  • Bonboi zuria: banilla-zaporeko izozkia txokolate zuriarekin. Probatu haren testura leun eta krematsua, eta egin berezi udako une horiek. 6 unitateko kaxa.
  • Bonboi beltza: esne-gain zaporeko izozkia, txokolatezko estalkiarekin. Bizia eta tentagarria da, eta zure txokolate-nahia aseko du. 6 unitateko kaxa.
  • Almendraduna: banilla-zaporeko izozkia, txokolate esnedunarekin eta almendrarekin estalia. Testura kurruskari zoragarria du, almendra txigortuak eta banilla-zaporearen leuntasuna konbinatzen dituena. 6 unitateko kaxa.
  • Crocan Choc Banilla, txokolate-zaporeko mihiarekin: banilla-zaporeko izozkia, kakaoz betea, txokolate-zaporeko estaldura almendradunarekin. Udako esperientzia gozo bat! 6 unitateko kaxa.

Beste gomendio batzuk

Izozki-mota ugari ditugu zure eskura, uda honetan freska zaitezen.

Freskagarri gasdunak gustatzen zaizkizu? Kola-freskagarrien aukera desberdinak; baita laranja-, limoi- eta lima-limoi zaporeko freskagarrienak ere.

Zure atseden-uneetarako, zapore desberdinetako Txikleen aukera zabala.