Cabecera Empieza el cole

Hemen da berriro eskola-garaia

2023ko abuztuaren 21a

Ikasturte berriarekin, errutinari eta antolamenduari helduko diegu berriro. Garrantzitsua da ikasturte berriko ohiturei ekiteko ongi prestatzea. Lanak erraztuko dizkizugu. Ikasturte berria erraz eta erosotasunez hasteko aholkuak emango dizkizugu hemen.

Eskola-garaiko elikadura

Ogi-makilatxoak eta arto-talotxoak

Rosquilletas o palitos de pan y tortitas de maíz de Mercadona

Ogi-makilatxoak funtsezkoak dira parkera, eskolara eta eskolaz kanpoko jardueretara eramateko. Oso eskaintza zabala dugu, haur eta helduen gustukoa. Praktikoa eta eramaten erraza. Eta edonora eramateko moduko beste snack batzuen bila bazabiltza, arto-talotxoak beti dira aukera ona.

Fruta

Fruta de Mercadona para la vuelta al cole

Fruta ezinbestekoa da haur eta helduen elikaduran. Gure ontzi txiki eta erosoei esker, edozein tokitan jan ahal izango duzu gustukoen duzun fruta. Eramaten erosoenak mandarinak, banana, sagarra, anana, ahabiak eta mahatsa dira, baina askoz aukera gehiago daude. Frutari laguntzeko, fruta-zukua esnearekin edo laranja-zuku egin berria dituzu.

Fruta de bolsillo de Mercadona para la vuelta al cole

Txikienak fruta jaten hasten direnerako, aukera eroso eta bizkorra da gure poltsikoko fruta. Aurkitu gustukoen duzun zaporea eta haurrentzako aukera gehiago.

Snackak

Snacks de Mercadona para la vuelta al cole

Zatikako gaztatxoak ere oso aukera ona dira toki guztietara eramateko. Probatu gure gaztatxoen 3 aukera ezin gozoagoak.

Eta askaria osatu nahi baduzu, lukainka-stickak eta oilasko-stickak aukera paregabea dira. Askariarekin batera hartzeko, ogitarteko klasiko hauek proposatzen dizkizugu.

Gozokiak

Dulces de Mercadona para la vuelta al cole

Eta, tarteka, gutizia gozoren bat eman diezaiekegu etxekoei. Choco buns-ak opiltxo bigun txokolate-pipitadun batzuk dira, zapore-konbinazio gozo-gozokoak. Caocream galletak ere ezin zaizkizu falta, kurruskariak kanpotik eta krematsuak barrutik. Poltsatxo dosifikatzaileei esker, aldi bakoitzean zenbat jaten duzun kontrolatu dezakezu, eta eramateko errazak dira. Eta, amaitzeko, txokolatezko irabiakia duzu, % 0 azukre erantsikoa eta laktosarik gabea, publiko guztietarako egokia eta zapore tentagarrikoa.

Eskola-garairako lurrindegia eta haurtxo-produktuak

Productos de Mercadona imprescindibles para la guardería

Haurtzaindegirako, ezinbestekoak dituzu hauek: aurrezki-formatuko haur-toallatxoak, beti poltsan eraman beharrekoak, eta Pixoihal-pomada, haurtxoaren azala hidratatu, babestu eta lasaitzekoa. Hala, haurtxoek eroso eramango dituzte pixoihalak.

Otros de los imprescindibles de Mercadona para la vuelta al cole

Horietaz gainera, hauek ere eraman beharrekoak dira: sudurreko xurgagailua, soluzio fisiologikoa eta erabili eta botatzeko gure adur-zapiak, ezinbestekoak zure haurtxoaren adur-zapia beti garbi egon dadin.

Gosari eta bazkarietarako ideiak

Ideas de desayuno con productos de Mercadona para la vuelta al cole

Ondo dakigunez zenbaterainoko garrantzia duen gosariak, hona hemen Jogurt-katiluetarako aukera batzuk, gure +Proteinadun jogurtekin gosari-ideiak osatu ditzazun.

Eta, astebururako, familia guztiarentzako gutizia gisa, Chocodays eta Miel Stars zereal tentagarriak dituzue.

Ideas de comida con productos de Mercadona para la vuelta al cole

Azkenik, lantokira eramango ditugun bazkarien plangintza ere egin behar dugu, askotariko elikadura izateko eta mokadu bakoitzaz gozatzeko. Edonora eramateko moduko tuper-ideia batzuk proposatuko dizkizugu.

Beste gomendio batzuk

Eskola-garairako ideia gehiago behar badituzu, etxeko txikien garbitasun pertsonalari buruzko aholku batzuk emango dizkizugu.

Gainera, uda-garaitik gatozenez, oso garrantzitsua da azala zaintzea eta gure produktuekin leheneratzea.