Cabecera consejo toallitas de bebé

Zure haurtxoa egunero zaintzeko haurrentzako toallatxoak

2023ko abuztuaren 17a

Haurrentzako gure toallatxoak erabiltzen dituzu? Toallatxoen formula leunari eta fabrikazio arduratsuari esker, zure haurtxoa eta haren azal delikatua zaintzea inoiz baino errazagoa da. Zure ezinbesteko aliatuak dira haurtxoa fresko eta garbi izateko.

Perfektuak dira edozein unetan eta non-nahi erabiltzeko. Pixoihala aldatzeko, jan ondoren edo zure haurtxoaren aurpegia freskatzeko erabiltzen dituzula ere, beti dira bikainak eta garbitasun bizkor eta egokia bermatzen dute. Gainera, egokiak dira azal-mota guztietarako.

Zalantzarik gabe, produktu praktiko eta erosoenetariko bat da. Haurrentzako gure toallatxoekin, zainketa- eta garbiketa-uneak bereziak izango dira zuretzat eta zure haurtxoarentzat.

Aukera-sorta handi bat eskaintzen dizugu, zure beharretara ondoen egokitzen dena hauta dezazun.

Ezagutu haurrentzako gure toallatxo hezeak, azal-mota guztietarako egokiak

Toallatxo fresko eta perfumatuak

Toallitas frescas y perfumadas Mercadona

- Zure haurtxoaren azala hidratatu, freskatu eta leuntzen dute.
- Garbi- eta fresko-usain atsegina uzten dute.
- Dermatologikoki eta pediatrikoki testatuta daude.
- pH neutroa dute azalerako.
- Ez dira komunera bota behar.

3 formatutan dituzu:

- 3 paketeko pack zatiezina (bakoitza 80 unitatekoa).
- 80 unitateko packa.
- 24 unitateko packa.

Aqua toallatxoak

Toallitas Aqua Mercadona


- Jatorri naturaleko zuntz biodegradagarriekin eginak.
- % 99 ura dira, eta ez dute ez perfumerik, ez oliorik.
- Leuntasunez eta modu delikatuan irristatzen dira.
- Dermatologikoki eta pediatrikoki testatuak.
- Ez dira komunera bota behar.

Toallatxo krematsuak

Toallitas cremosas Mercadona

- Zure haurtxoaren azala hidratatu eta leuntzen dute.
- Usain krematsu atsegina eta belus-antzekoa uzten dute.
- Dermatologikoki eta pediatrikoki testatuak.
- Ez dira komunera bota behar.

Joera atopikoa duten azaletarako toallatxoak

Toallitas para pieles con tendencia atópica Mercadona

- Bereziki egokiak dira joera atopikoa duten azaletarako.
- Hidratazioa mantentzen eta azkura arintzen laguntzen dute. Aloe vera, eragile hidratatzaileak, kamamila eta kalendula dituzte.
- Probiotikoak dituzte formulazioan, azalak hobeto erantzun diezaion kanpoko estresari.
- Ehun ultraleuna, igurtzien kalteak minimizatzen dituena.
- Dermatologikoki eta pediatrikoki testatuak.
- pH neutroa dute azalerako.
- Perfumerik gabeak.

Aurpegirako eta eskuetarako toallatxoak

Toallitas Cara y manos Mercadona

Perfektuak dira familia guztiarentzat Oso erraz eramaten dira, 20 unitateko formatu erosoari esker. Azala bizkor eta modu eraginkorrean garbitzen dute.

Beste gomendio batzuk

Kontsultatu zure haurtxoa zaintzeko behar duzun guztia: pixoihalak, pomadak, biberoiak, etab.

Ezagutzen duzu gure detergente hipoalergeniko perfumeduna?

Hautatu eguzki-babes egokiena zure txikiarentzat.