Ezagutzen dituzu gure Eguzki-kremak eta -babesak? Udan, aliatu eguzkiarekin eta gozatu ardurarik gabe udaldiaz. Eguzki-izpiak onuragarriak izan daitezke, eta eguzkia hartzea plazer bat da, zalantzarik gabe. Baina, horretarako, jarraibide argi batzuei jarraitu behar zaie, eta azala babesteko produktu egokia erabili.
Prestatu, babestu eta suspertu: horra hor hiru arau, beltzaran-kolore polit, osasungarri eta iraunkorra izateko. Hondartzan, igerilekuan, mendian, terrazan, hirian... Nonahi zaudela ere, azala egunero zaindu eta hidratatu behar duzu.
Ikasi nola zaindu azala, eguzkia hartzeko gure aholkuekin eta gure eguzki-kremen eta -babesen aukerarekin. Aukeratu zure azalera ongien egokitzen den babesa!
Badakizu nola babestu azala eguzkitik?
- Zaindu azala egunero, urteko 365 egunetan, bai eta neguko egun hodeitsuetan ere. Azala zaintzeko eta zahartze goiztiarra saihesteko, eguzki-babesa duzu lagunik onena.
- Eman babes ugari eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago.
- Eman berriro 2 ordutik behin babesa ez galtzeko, batez ere bainatu ondoren, izerditu ondoren edo toallarekin lehortu ondoren.
- Babestu zerbait hartzera ateratzen zarenean eta aire zabalean kirola egin aurretik.
- Aukeratu zure azalaren fototiporako egokiena den eguzki-faktorea .
- Jarri arreta berezia eremu sentikorretan, hala nola sudurrean, belarrietan, sorbaldetan, garondoan eta oinbularretan.
- Ez egon luze eguzkitan, eta saihestu 12:00etatik 16:00etarako tartea. Eguzkitan denbora gehiegi egotea oso arriskutsua da osasunerako, eguzki-kremak ez baitzaitu % 100ean babesten eguzkitik.
- Erabili arropa eta osagarri egokiak ere babesteko: kapela, pareoa, elastikoa, eguzkitako betaurrekoak...
- Eraman haurtxoak eta ume txikiak eguzkiak zuzenean ematen ez dien toki batera.
Zer eguzki-krema eta -babes aurkitu ditzaket Mercadonan?
Jarraian adierazitakoak dira zure azala eguzki-erradiaziotik babesten duten eta zahartzea prebenitzen duten produktuak. UVA/UVB babesa eskaintzen dute. Saihestu eguzki-erredurak hauek erabilita:
Aurpegi-babesak
Zure aurpegiko azala eguzkitik babesteko hainbat aukera: krema, gela, stick-a, ezpain-babesa...
- Aurpegirako eguzki-krema, 50+ faktorekoa
Formula antioxidatzailea eta zahartzearen aurkakoa du. Denboraren joanak, kutsadurak eta erradiazio ultramoreak sortutako erradikal askeak neutralizatzen ditu. Hau da, larruazalaren zahartze-zantzuak murrizten ditu. Eguzki-faktore oso handia du (50+), eta UVA eta UVB erradiazioen aurka babesten du. Urarekiko erresistentea eta dermatologikoki testatua.
Nola erabili: erabili aurretik, ondo eragin. Eguzkitan jarri aurretik, eman azal lehorrean aurpegia erabat estali arte. Eman uniformeki. Babesa ez galtzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren.
- Aurpegirako eguzki-krema koloreduna, 50 faktorekoa
Egunero erabiltzeko krema multifuntzional bat da, koloreduna. Eguzkitik babesten du, eta erradiazio ultramorearen eraginez larruazala zahartzea eragozten du. Formula antioxidatzailea eta hidratatzailea du. Larruazalaren tonua bateratzen du eta inperfekzioak disimulatzen ditu. Eguzki-faktore handia du (50), oso erabilgarria da UVA eta UVB erradiazioen aurka, urarekiko erresistentea da eta dermatologikoki testatua dago.
Nola erabili: eguzkitan jarri aurretik, eman uniformeki azal lehorrean aurpegia erabat estali arte. Babesa ez galtzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren.
- Aurpegirako Deliplus eguzki-gel ikusezina, 50 faktorekoa:
Babestu zure azala eguzkitik 50eko eguzki-faktorearekin. Oso praktikoa da, poltsan edo motxilan eraman baitezakezu, edozein unetan eta lekutan emateko. Gardena denez, ez du arrasto zuririk uzten azalean.
Nola erabili: eguzkitan jarri aurretik, eman gel ugari aurpegian eta/edo babestu nahi dituzun eremu sentikorretan. Oso erraz ematen da.
- Aurpegirako sitck-a, 50 faktorekoa (2024ko ekaina)
Eguzki-faktore handia du (50), eta aurpegirako eta eremu sentikorretarako balio du. Formula hidratatzailea eta urarekiko erresistentea du, eta bidaiatzeko ezin hobea den formatu praktiko batean dator. Paregabea da hondartzarako eta neguko kiroletarako. E bitamina, ekilore-argizari babeslea eta landare-olioak ditu. Egokia da azal-mota guztietarako. Oso erraz ematen da.
Nola erabili: eguzkitan jarri aurretik, eman gel ugari aurpegian eta/edo babestu nahi dituzun eremu sentikorretan. Oso erraz ematen da.
- 15 faktoreko ezpain-babeslea
Kolorerik gabeko ezpain-babeslea, hidratatu, elikatu eta eguzkitik eta hotzetik babesten duena. Karite-gurina, E bitamina, ahuakate-olioa eta eguzki-iragazkiak ditu. Eguzki-iragazkien konbinaziori esker, babes eraginkorra eskaintzen du. Eragin emolientea du berez, eta hidratazioa eta nutrizioa ematen die ezpainei. Eguzki-faktore ertaina (15).
Nola erabili: egunero erabiltzekoa da. Eman ezpainetan behar adina aldiz.
Gorputzeko eguzki-espraiak eta -kremak
Gorputzeko eguzki-babeseko espraiak erosoak iruditzen bazaizkizu, hainbat aukera dituzu. Freskagarriak eta testura arinagokoak dira, baina berdin-berdin eraginkorrak. Gainera, beren formulak ozeanoak zaintzen ditu.
- 50+ eta 30 faktoreko eguzki-espraiak
Eguzki-faktore oso handia (50+) eta handia (30) dituzte. UVA/UVB gabeko formula berezia dute, ozeanoak zaintzen dituelako. Urarekiko erresistentea.
Eguzki-espraiak nola erabili: eguzkitan jarri aurretik, ugari eman. Erabili aurretik, ondo astindu. Utzi produktuari erabat xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko. Babesa ez galtzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren.
- 50+ faktoreko eguzki-krema, 200 ml edo 100 ml
Babes oso handia du (50+), urarekiko erresistentea da eta UVA/UVB izpien aurkako babes handia ematen du, eguzki-erradiazioak eragindako kaltetik babestu eta zahartzea saihesteko. Ez du perfumerik. 2 formatutan eskuratu daiteke (200 ml eta 100 ml).
- 30+ faktoreko eguzki-krema
Eguzki-faktore handia (30). Urarekiko erresistentea. UVA/UVB babes handiko eguzki-krema, eguzki-erradiazioak eragindako kaltetik babesten eta zahartzea saihesten duena. Ez du perfumerik.
Nola erabili: Erabili aurretik, ondo astindu. Utzi produktuari erabat xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko. Eman babes ugari eguzkitan jarri baino 20-30 minutu lehenago. Babesa ez galtzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren.
15 faktoreko eguzki-gelatina, 200 ml
Eguzki-babes ertaina (15). Kolorerik gabeko gel honek azalaren beltzarantze naturala bizkortzen du. Eguzki-iragazkiak ditu UVA/UVB izpietatik babesteko. Pantenolez eta agente hidratatzailez aberastuta dago.
Ezaugarriak:
1. Ez du koloratzailerik.
2. Pantenola dauka, eta horrek onura asko dakartza dermiserako. B5 bitaminaren deribatu horrek larruazalaren itxura hobetzen du, hezetzen duelako. Oxidazio-estresa eta haren sintomak lasaitzen laguntzen du; besteak beste, larruazalaren gorritasuna.
Nola erabili: gorputzerako kosmetiko bat da. Uniformeki eman gorputz osoan, guztiz xurgatu arte. Itxaron minutu batzuk jantzi aurretik. Ez da gomendagarria haurdun daudenentzat edo haurrentzat.
Haurrentzako eguzki-babesak
Adingabeak eguzkitik babesteko berariazko produktuak ditugu, aukera desberdinak eskaintzen dituztenak. Guztiak urarekiko erresistenteak dira, UVA/UVB babesa dute eguzkiaren erradiaziotik babesteko eta zahartzeari aurrea hartzeko.
- 50+ eguzki-faktoreko haurrentzako esnea, azal sentikor eta atopikoentzat, 200 ml eta 100 ml
Azal sentikor eta atopikoko haurrentzako krema, oso babes handikoa (50+). Ozeanoak zaintzen dituen formula
- 50+ eguzki-faktoreko haurrentzako eguzki-espraia
Eguzki-babes oso handia (50+). Ozeanoak zaintzen dituen formula.
Nola erabili: eguzkitan jarri aurretik, ugari eman. Erabili aurretik, ondo astindu. Utzi produktuari erabat xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko. Babesa ez galtzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren.
Beste gomendio batzuk
Eguzkia hartu nahi ez edo hartu ezin baduzu baina beltzaran-kolore natural eta iraunkor bat nahi baduzu, probatu gure Autobeltzarantzaileak.
Erabili Plex Repair Lerroa zure ilea zaintzeko.
Kontsultatu gure iradokizunak zure eskuetako azala elikatzeko eta babesteko.