Protectores solares para niños

Haurrentzako Mercadonako eguzki-babeseko produktuak: badakizu nola babestu txikienen azala?

2022ko uztailaren 18a

Uda honetan, eraman beti zurekin Haurrentzako Mercadonako eguzki-babeseko produktuak, poltsan, motxilan edo maletan.

Zenbat ordu ematen dituzte haurrek hondartzan, igerilekuan, parkean edo mendian jolasean? Eguzkitik ondo babestuta daudela iruditzen zaizu? Utz iezaiezu ongi pasatzen eta eguraldi onaz gozatzen, baina zaindu beti haien azala produktu onenekin, eta ez utzi eguzkipean denbora gehiegi egon daitezen.

Nola babestu haurrak eguzkitatik?

Etxeko txikiek oso gustuko dute orduak eta orduak aire librean jolasten aritzea. Beraz, haien azal sentikorrak babes egokia behar du beti. Horretarako, garrantzitsua da haurrentzako krema espezifiko bat hautatzea, esate baterako, haurrentzako Mercadonako eguzki-babeseko produktuak. Nahikoa duzu aholku erraz hauek jarraitzea:

  • Eman haurrentzako eguzki-babeseko produktua eguzkipean jarri baino 30 minutu lehenago.
  • Eman berriro bi ordutik behin, eta haurra bainatu ondoren, beti.
  • Haurtxoek eta haur txikiek ez dute hartu behar eguzkiaren argi zuzenik.
  • Saihestu eguzkipean denbora gehiegi egotea, batez ere, 12:00ak eta 16:00ak bitartean.
  • Eguzkipean denbora gehiegi egotea oso arriskutsua da osasunerako. Ez da komeni eguzkitan denbora asko ematea, eguzkitik babesteko produkturen bat erabili arren.
  • Haurrentzako Mercadonako eguzkitako kremez gainera, erabili azala babesteko arropa: kotoizko kamisetak, eguzkitako betaurrekoak eta kapelak.
  • Erredurak saihestu egin behar dira, haietako bakoitzak betiko kaltetzen baitu larruazala.

Zein dira Haurrentzako Mercadonako eguzkitako kremak?

Protectores solares infantiles de Mercadona

Haurrentzako babes hauek ditugu, eguzkitako kreman eta espraian:

Haurrentzako Sun Med eguzki-babesa, 50+ faktorekoa

  • Larruazal sentikor eta atopikoetarako eguzki-krema pediatrikoa, 50+ faktorekoa.
  • Aurpegirako eta gorputzerako.
  • Babes-maila handia.
  • IR: infragorrien eraginen aurkako babesa.
  • Urarekiko erresistentea.
  • Hidratatzailea.
  • Perfumerik gabea.
  • Koloratzailerik gabea.
  • Dermatologikoki eta pediatrikoki testatua.
  • 75 ml-ko edo 200 ml-ko ontzia.

Haurrentzako Sun Med espraia, 50+ faktorekoa

  • Haurrentzako eguzki-esprai pediatrikoa.
  • Urarekiko aparteko erresistentzia.
  • Babes-maila handia.
  • Hidratatzailea.
  • Perfumerik gabea.
  • Dermatologikoki eta pediatrikoki testatua.
  • 250 ml-ko espraia.

Nola erabili

  • Eman ugari eta modu uniformean, eguzkipean jarri aurretik. Babesa mantentzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren. Ez eman zaurien gainean.
  • Arreta berezia jarri eremu sentikorrei; esate baterako, sudurrari, oinbularrei eta belarriei.
  • Utzi produktuari ongi xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko.

Beste gomendio batzuk

Kids Maskekin, etxeko txikienaren larruazala zaindu eta leunduko duzu dibertitzen den bitartean.

Helduok ere hartu behar ditugu eguzkitik babesteko neurriak. Erabili gure eguzki-babesak.

Gogoan hartu udan gorputza hidratatuta izateko aholku hauek.