Deliplus Eskuetarako Kremek zainketa gehigarria eskaintzen diote zure azalari, eta baita zure azazkalei beraiei ere. Lau mota dituzu aukeran: adinaren eta orbanen kontrakoa, elikagarri birsortzailea, ultrahidratatzailea, eta aloe veradun hidratatzailea.
Zu mimatzeko Eskuetarako Kremak
Deliplus Eskuetarako Kremak arreta handiz elaboratu dira zure eskuei zainketa gehigarria eskaintze aldera.
Den-denak dira xurgatzeko errazak. Esku-ahurrean apur bat jarri eta masaje leuna ematea besterik ez duzu. Unisex dira, eta egun guztian zehar erabiltzeko modukoak: horren beharra ikusten duzun guztietan eman ditzakezu.
Adinaren eta orbanen kontrako Eskuetarako Krema
Adinaren eta orbanen kontrako Eskuetarako Krema azal mota guztientzat da egokia, eta agerien daukazun azalaren zahartzeari aurrea hartzeko ideala. Ukipen leuna emango dizu, belus antzekoa, eta zure azalaren tonua bateratzea lortuko duzu, egon litezkeen orbanak moteltzen ditu eta. Gainera, EBF20 eguzki-babes faktorea duenez, larruazalaren zahartzea eta etorkizunean orban berriak azaltzea prebenitzeko balio du.
Eskuetarako Krema elikagarri birsortzailea
Zure larruazala ez ezik, azazkalak ere osatzea lortuko duzu Eskuetarako Krema elikagarri birsortzailearekin. Esku lehorrentzat eta azazkalentzat bereziki diseinatutako formula du, jojoba-olioz, karite-gurinaz eta E bitaminaz aberastua: zure eskuen aliaturik onenak. Ematen duzunean, leuntasuna eta erosotasuna irabaziko dituzu.
Eskuetarako Krema ultrahidratatzailea
Azal lehor eta kaltetuentzat pentsatuta dago Eskuetarako Krema ultrahidratatzailea. Bere formula berriak aktibo hidratatzaileak, pantenola, E bitamina eta karitea ditu, eta hidratazioa denbora gehiagoz mantentzen du. Eskuei berehalako lasaitua ematen die gehien behar duten momentuan.
Aloe veradun Eskuetarako Krema hidratatzailea
Zure eskuetako azala hidratatzea eta baretzea lortzen du Aloe veradun Eskuetarako Krema hidratatzaileak. Era guztietako azalei zuzentzen zaie, eta ohiko zainketarako aproposa da, egun osoan zehar noiznahi erabiltzeko modukoa. Aktibo hidratatzaileak, indarberritzaileak eta baretzaileak konbinatzen ditu, leuntasuna eta elastikotasuna emateko. Zure azalari hidratazio naturala itzuliko dio.
Beste Zenbait Iradokizun
Azal zeta-antzekoa eta zaindua izan nahi baduzu, erabil itzazu Itsaso Hileko mineraldun Gorputzerako Esfoliatzailea eta Gurina: bi urrats soiletan larruazal perfektua lortuko duzu. Azkenik, Mercadonaren kremen kalitatea hizpide duen argitalpena irakurtzea gomendatzen dizugu.