Cabecera Exfoliante corporal Seesee

Gorputzeko esfoliatzaile minerala, Itsaso Hileko gatzekin, zure azala zaindu eta birsortzeko

2020ko ekainaren 16a

Zure gorputzeko azala ongi zainduta eduki nahi duzu? Probatu gure gorputz-esfoliatzaile minerala, Itsaso Hileko mineralak dituena. Leundu, mimatu, eta freskatu egiten du azala, eta berria balitz bezala uzten du; usain goxoarekin, gainera. Eguraldi ona iritsi dela aprobetxatuta, erakutsi zure azal polit eta ondo elikatua. Esfoliatzaile honek harrituta utziko zaitu!

Gorputzeko esfoliatzaile mineralaren ezaugarriak

Esfoliatzailea erabiltzen hasi orduko, azala fresko, berritua, leun, garbi eta ezpurutasunik gabe sentituko duzu. Hauek dira esfoliatzailearen ezaugarri nagusiak:

  • Itsaso Hileko gatz mineral mikroskopikoak ditu oinarrian.
  • Eta hauek osatzen dute:

- Arbendol gozoen olioa

- Mahats-haziaren olioa

- Ekilore-haziaren olioa

- Sesamo haziaren olioa

- Argan-olioa

- Basa-arrosaren fruituaren olioa

-E bitamina

  • Esne- eta ezti-usain atsegina du.

Nola aplikatu

Produktu hau egoki erabiltzeko, jarraitu jarraibide erraz hauei:

  • Azala garbi eta heze dagoela, erruz eman.
  • Gorputz osoan igurtzi, batez ere ukondoetan, belaunetan eta oinetan.
  • Urarekin garbitu.
  • Ez erabili azala finagoa edo sentikorragoa den lekuetan.

Erabilera-maiztasuna

Astean behin edo bitan erabiltzea gomendatzen da, baina gehiagotan ere erabil daiteke, on egiten baitio azalari.

Zer onura ditu azalarentzat?

Gorputzeko esfoliatzaile mineralak azal lehor eta zartatua leuntzen du: barne-faktoreengatik (hala nola hormonen eragina) eta kanpokoengatik (hadibidez, poluzioa) hildako zelulak kentzen ditu, eta azala ongi elikatzen du.

Beste gomendio batzuk

Aurpegiko azala garbi eta zainduta edukitzeko, ikasi aurpegi-garbiketa perfektuaegiten.