Cabecera Bodyspray

Gorputz-espraiak: egunero erabiltzeko lurrin-usain freskagarriak

2023ko uztailaren 18a

Freskotasuna zurekin eraman nahi duzu? Gure Gorputz-espraiak osagarri ezin hobea dira egunero zure burua zaintzeko.

Lurrin-usain hauei esker, freskatu egingo zara, eta, aldi berean, zure gorputz osoa ihintz arin eta leun batean bilduko duzu, eta azala zainduko eta hidratatuko duzu. Ongizate-sentsazio lasaigarria eta aroma gozoa izango dituzu egun osoan.

Dutxatu ondoren edo beste edozein unetan erabil ditzakezu. Emateko oso errazak dira, eta berehalako eragina dute. 200 ml-ko poteetan dauzkagu; oso erosoak noranahi eramateko. Ezagutu gorputzeko ihintzen gama!

Egunerorako 3 Deliplus Gorputz-esprai. Hautatu zurea!

Sweet Poppy Deliplus Gorputz-espraia

3 Body Sprays Deliplus para uso diario.

Ez dago zu bezalakorik. Egin irribarre, bidaiatu, aske sentitu, baina inoiz ez utzi zu zeu izateari. Marrubi-efektu gozoak zure alderdi naturalena, femeninoena eta boteretsuena biltzen du: bioleta gozoa, mitxoleta librea eta jasmin exotikoa. Emakume izatearen indarra.

  • Usain-familia
    • Lore-usaina, Fruta-usaina, Zur-ukituko usaina.
  • Usain-piramidea
    • Irteera: Bergamota, Marrubia.
    • Muina: Bioleta, Jasmina, Mitxoleta.
    • Hondoa: Musketa, Zur Zuriak, Banilla.

Blue Waves Deliplus Gorputz-espraia

3 Body Sprays Deliplus para uso diario.

Erosotasun fresko eta naturalena. Esnatu zure azala naturaren soinuei esker: izpilikua, bergamota, freesia, nerolia... eta musketa zoragarri bat, zure bertsiorik onena sentitzeko sentsazio zoragarrira eramango zaituena.

  • Usain-familia
    • Lore-usaina, Zur-ukituko usaina, Musketa-ukituko usaina.
  • Usain-piramidea
    • Irteera: Bergamota, Izpilikua, Bioleta.
    • Muina: Arrosa, Nerolia, Freesia.
    • Hondoa: Heliotropoa, Sandaloa, Musketa.

Tea Breeze Deliplus Gorputz-espraia

3 Body Sprays Deliplus para uso diario.

Te berdearen freskotasun naturala, Mediterraneoko uda gogorarazten duen koktel zitriko txinpartatsu batekin nahasia. Brisa freskagarri eta argitsua, ongizatea eta poza sentiarazten dituena. Magnetikoa eta misteriotsua.

  • Usain-familia
    • Zitrikoa, Zur-ukituko usaina, Berdea.
  • Usain-piramidea
    • Irteera: Te Berdea, Te Matea, Bergamota, Mandarina, Limoia.
    • Muina: Arrosa, Ruibarboa, Zipresa, Izpilikua.
    • Hondoa: Musketa Zuria, Zedroa, Ambrox (marka erregistratua).

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu gure Depilazio-produktuen lerroa? Zure neurriko soluzio bat daukagu.

Gure Esfoliatzaileak eta gorputzerako Koko-gurinak zure azala zaintzen dute, bere lurrin-usain bereizgarriarekin.

Ile kizkurra duzu? Erabili Curly metodoa Curl Perfect lerroarekin.