Udan azala zaintzen jarraitu behar duzu. Hura zaintzeko tratamendu bat ezagutu nahi duzu? Jarri arreta bi produktu hauen konbinazioari: gure Gorputzeko esfoliatzaile koko-partikuladuna, jojoba-olioz aberastua, eta Gorputzeko gurin koko-aromaduna.
Ikusi bakoitzak zer onura eskaintzen dizkizun eta nola erabili behar diren. Ez ihes egin fruta tropikal horren usain gozo hain bereziari!
Kokozko esfoliatzaileak eta gorputzeko gurinak zure azalarentzat dituzten onurak
Kokozko esfoliatzaileak zelula hilak kentzen ditu zure azaletik, eta azala leheneratu eta itxura hobea ematen dio.
Esfoliatzailearen kokozko partikulek azala leun esfoliatzen dute, eta haren jojoba-olioak azala elikatzen eta zaintzen du.
Gorputzeko gurinari dagokionez, osagarri ezin hobea da erritualarekin segitzeko: azala zaintzen, elikatzen eta biziki leuntzen du.
Bi produktuek koko-usain atsegin bat uzten dizute gorputzean.
Osagaiak
Esfoliatzaileak osagai hauek ditu:
- Tsubaki-olioa: bigungarria
- Koko-partikula: esfoliatzailea
- Jojoba: bigungarria
- Karite-gurina: bigungarria
- E bitamina: antioxidatzailea
Gurina karitez egina dago — horrexek ematen dio testura berezi hori—, eta olioekin aberastua. Osagai hauek ditu:
- Tsubaki-olioa: hidratatzailea
- Shorea gurina: hidratatzailea
- Karite-gurina: nutrizioa
- Karnauba-argizaria: nutrizioa
- E bitamina: antioxidatzailea
- Kokoa: usain gozoa
Nola aplikatu
- Esfoliatzailea: azal hezearen edo lehorraren gainean eman, mugimendu zirkularrak eginez. Aprobetxatu dutxatik atera aurreko unea emateko. Ondoren, ur askorekin kendu.
- Gurina: egunero zabaldu masaje zirkular leun bat emanez, erabat xurgatu arte.
Emateko maiztasuna
- Esfoliatzailea: astean behin
- Gurina: egunero.
Beste gomendio batzuk
Ikasi eguzkia arriskurik gabe hartzen. Eguzki-babesak eta after sun krema nola eman erakutsiko dizugu.