Uda gain-gainean dugun honetan, presta zaitez lurrin-usain fresko, alai eta bixi-bixi batekin. Zitronelazko gorputz-espraiak akorde zitrikoz ihinztatuko zaitu, baita energiaz bete ere. Deskubritu Mercadonaren lurrindegian.
Uda ate-joka dugu, eta hasi dira tenperaturak berotzen. Lurrin-usain fresko baten bila bazabiltza egun beroetarako, esku-eskura duzu Deliplus Zitronelazko Gorputz-espraia Mercadonaren lurrindegian. Gorputzerako lurrin-usain alaia, bizia eta pertsonalitate handikoa. Ausartzen zara?
Gorputz-esprai hau zitronelazko ur perfumatuz eginiko proposamen aromatiko bat da, oso freskagarria. Aproposa udako egun beroetarako, ederki biltzen baitu zitrikoen aroma, gorputza lurrintzeko eta freskotasun-sentsazio atsegin askoa emateko egun osoan.
Lurrin-usain hau gustuko baduzu eta liluratu egiten bazaitu transmititzen duen energia hain bereziak, Mercadonaren Zitronelazko Gorputz-espraia duzu aliaturik onena, gain-gainean ditugun egun beroei aurre egiteko eta larruazala freskatzeko.
Bisitatu gertuen duzun Mercadona denda, deskubritu zitronelazko gorputz-espraiaren lurrin-usain berria, eta sentitu ihintz perfumatu freskagarria!
Beste gomendio batzuk
Uda-parterako beste lurrin-usain batzuk ezagutu nahi badituzu, probatu Deliplus Gorputz-espraiak, apartekoak baitira udako tenperatura beroetan freskatzeko.
Horretaz gainera, eskuragarri duzu Monoï bilduma ere, gorputzerako eta ilerako produktuekin eta uda-parterako lurrin-usain eder askoarekin.