Hemen da udako bilduma, Monoï olioan oinarrituz egina, zure azalak eta ileak zainketa berezia behar dute-eta udako hilabete beroetan. Elixir Fleur de Monoï bilduma edizio mugatukoa da, eta lurrin-usain freskagarri eta exotiko bereko sei produktu ditu. Azala elikatzen, suspertzen eta hidratatzen dute.
Ezagutzen duzu Monoï olioa?
Monoïa Tahitiko produktu bat da (Polinesia Frantsesa). Monoïa egiteko, lurralde hartan hain tipikoak diren tiare-loreak mazeratu, eta koko-mamiaren olioarekin konbinatzen dira.
Osagai horiek nahasita, monoïa lortzen da. Oso ezaguna da ilea eta azala elikatzen, suspertzen eta hidratatzen dituen onura ugariengatik.
Zein dira Elixir Fleur de Monoï bilduma osatzen duten sei produktuak?
Eau de Toilettea
- Udako lurrin-usain unisex exotikoa, tiare, ylang-ylang eta frangipani ukitukoa, banillaren eta tonka babaren sentsualitateaz lagundua. Haren aromak erabat inguratuko zaitu.
Nola erabili:
- Azalaren gainean eman. Hauek dira tokirik onenak: lokiak, lepoaren hasiera eta eskumuturren eta ukondoaren barnealdea. 15 minutu itxaron behar da, larruazal bakoitzean hartzen duen behin betiko usaina sumatzeko.
- Ez eman arropa edo bitxien gainean, orbanak eta dekolorazioak saihestearren. Utzi lurrinari lehortzen ezer jantzi aurretik.
- Ez da komeni flaskoa eguzkitan jartzea, ez eta bero-iturri batetik gertu ere.
Bainurako gela
- Lurrin-usain iraunkorra du, eta azalaren oreka errespetatzen du.
Nola erabili:
- Ipini eskuan edo belaki batean. Gehitu ura, eman azal bustian eta garbitu urez.
- Zaintzeko daramazun errutinaren osagarri gisa erabil dezakezu edo bilduma honetako gainerako produktuekin.
Egokitzaile bifasikoa
- Egokitzaile UVA/UVB-iragazkiduna.
- Eguzki-izpietatik babesten du. Ilea heze edo lehor dagoela erabil daiteke.
- Ilea egokitzen du, eta korapiloak askatzen, eta eguzkitik eta eskuilatzearen kalteetatik babesten du, dituen agente aktiboei esker. E bitamina du. Goza ezazu haren lurrin-usain paradisiakoaz.
Nola erabili:
- Astindu eta zabaldu ile heze nahiz lehorrean, eguzkitan jarri aurretik edo eguzkitan zaudela. Ilea egokitzeko, babesteko eta korapiloak askatzeko balio du.
- Saiatu arropa ez ukitzen, orbanak eragin ditzake eta.
- Saiatu begiak eta muki-mintzak ez ukitzen produktuarekin. Ukitzen badituzu, garbitu berehala ur askorekin. Ez irentsi. Ez utzi haurren eskueran.
- Ilea zaintzeko daramazun errutinaren osagarri gisa erabil dezakezu edo bilduma honetako gainerako produktuekin.
Gorputzeko glitterra (formula hobetua)
- Produktu honek azala leun, hidratatua eta perfumatua uzten du, eta distira sotila ematen dio, gliterraren eraginez.
- Eguzkitan ikusten diren urre-koloreko isla sotilak eta argitasuna ematen dizkio azalari.
Nola erabili:
- Astindu erabili aurretik.
- Zabaldu eskuekin masaje leun bat emanez, guztiz xurgatu arte.
- Ondoren, garbitu eskuak urarekin. Utzi azalean lehortzen jantzi aurretik edo edozein oihal ipini aurretik.
- Ez jarri eguzkitan, ez baitu inolako babesik. Gainera, lurrina duenez, azala orbandu dezake.
Crackling Body Mouse
- Gorputzeko mousse bat da, efektu freskagarri, eferbeszente eta freskagarria duena.
Nola erabili:
- Astindu ontzia gogoz, jarri aparra esku-ahurrean eta zabaldu produktua azalean mugimendu zirkularrak eginez, haren efektu bizigarria areagotzeko.
Hondartza-uhinak
Ekainean eskuragarri
Ilerako testurizatzailea
- Esprai moldeatzaile honen formula sinergikoak (itsasoko gatzarekin eta estraktu botanikoekin osatua, hala nola hibiskoarekin eta aloearekin) hondartza-uhinen itxurako look naturala ematen dio ileari. Gainera, bolumena ematen dio ileari, trinkotu gabe, eta ez du uzten hondarrik.
Nola erabili:
- Lainoztatu ile heze nahiz lehorraren gainean, sustraietatik puntetara. Hatzekin moldatu, nahi dituzun uhinak lortu arte.
Beste gomendio batzuk
Prestatu azala udarako zelulitisaren aurkako gure tratamenduekin.
Zer depilazio-metodo erabiltzen duzu? Esan agur ileari, gure depilazio-produktuen lerroarekin.
Ikasi makillatzeko erarik errazen eta azkarrena hiru produktu bakarrik erabilita.